Hawaiiko Erresumaren amaiera
| Hawaiiko Erresumaren amaiera | |
|---|---|
| Mota | Estatu-kolpea |
| Honen parte da | Hawaiian Rebellions (en) |
| Data | 1893ko urtarrilaren 17a |
| Kokaleku | Honolulu |
| Herrialdea | Hawaiiko Erresuma |
Hawaiiko Erresuma amaitu zen Liliʻuokalani erreginaren aurkako estatu-kolpe baten ondorioz 1893ko urtarrilaren 17an, Oahu uhartean. Kolpea Segurtasunaren Batzordeak zuzendu zuen, Hawaiitik kanpo jaiotako zazpi kide[1] eta Honolulun jaiotako sei kidez osatua[2][3]. Ez zegoen Armadarik Hawaiin, beraz Batzordeak John L. Stevens ministroari eskatu zion Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza uhartera bidaltzeko. Marineek eta marinelek babestu zuten gobernu berria zein Japoniaren inbasio baten aukera. Batzordeak herrialde independente bat sortu zuen, Hawaiiko Errepublika, baina euren helburua Ameriketako Estatu Batuekin batzea zen, 1898an gertatu zena.
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren 1993ko Barkamen Ebazpenak zera aitortzen du: «Hawaiiko Erresuma Estatu Batuetako eragile eta herritarren parte-hartze aktiboarekin eraitsi zen, eta [...] Hawaiiko jatorrizko herriak inoiz ez zien zuzenean uko egin Estatu Batuen aurrean bere lurralde nazionalen gainean herri gisa berezko dituen subiranotasun-aldarrikapenei, ez Hawaiiko Erresumaren bidez, ez hauteskunde edo erreferendum bidez». Gertakari honen inguruko eztabaidek paper garrantzitsua betetzen dute Hawaiiko burujabetzaren aldeko mugimenduan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Hawaiian Monarchy Overthrown; Territory of Hawaii» Nisei Veterans Legacy 2022-08-31 (kontsulta data: 2026-02-11).
- ↑ (Ingelesez) Congress, United States. (1894). Congressional Record: Proceedings and Debates of the ... Congress. U.S. Government Printing Office (kontsulta data: 2026-02-11).
- ↑ «Project MUSE -- Verification required!» muse.jhu.edu doi:. (kontsulta data: 2026-02-11).