Hayes presidentea departamendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hayes presidentea departamendua
 Paraguai
Escuela Rutherford B. Hayes.JPG
Bandera del Departamento de Presidente Hayes.png Escudo de Presidente Hayes.png
Administrazioa
Estatua  Paraguai
Izen ofiziala Departamento de Presidente Hayes
ISO 3166-2 PY-15
Hiriburua Villa Hayes
Geografia
Koordenatuak 23° 46′ 31″ S, 58° 36′ 43″ W / 23.775292°S,58.612061°W / -23.775292; -58.612061Koordenatuak: 23° 46′ 31″ S, 58° 36′ 43″ W / 23.775292°S,58.612061°W / -23.775292; -58.612061
Presidente Hayes in Paraguay.svg
Azalera 72.907 km²
Mugakideak Boqueróngo departamendua, Paraguai Garaiko departamendua, Concepcióngo departamendua, San Pedroko departamendua, Cordillerako departamendua, Erdialdeko departamendua, Capital District Itzuli eta Formosako probintzia
Demografia
Biztanleria 121075 bizt. (2017)
Dentsitatea 1,66 bizt/km²
www.gobernacionxv.gov.py/

Hayes presidentea departamendua edo Hayes presidentea (gaztelaniaz: Departamento de Presidente Hayes) Paraguaiko hamazazpi departamenduetako bat da. Mugakide ditu iparraldean Paraguai Garaiko departamendua, ekialdean Concepción, San Pedro, Cordillera, Erdialdea eta Asunción, hegoaldean Argentina eta mendabaldean Boqueróngo departamendua. Denera 72.907 km²ko azalera du eta herrialdeko hirugarren departamendurik handiena da. Biztanle-kopuruari dagokionez, ordea, 121.075 biztanlerekin 2017ko estimazioaren arabera, herrialdeko biztanle gutxien duen laugarren departamendua da. Villa Hayes du hiriburu eta hiririk populatuena.

Ameriketako Estatu Batuetako Rutherford Birchard Hayes presidentearen omenez eman zitzaion izena departamenduari. Hayes presidenteak Aliantza Hirukoitzaren Gerra osteko Paraguairen eta Argentinaren arteko muga-gatazkan arbitratu zuen. Hain zuzen ere Hayesen laudoak eman zion amaiera liskarrari.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hayes presidentea zortzi barrutitan banatuta dago:

Barrutiak Biztanleria (2017ko est.)[1]
1 Benjamín Aceval 19.985
2 Doctor José Falcón 4.105
3 General José María Bruguez 3.249
4 Nanawa 5.920
5 Puerto Pinasco 9.896
6 Teniente Primero Manuel Irala Fernández 25.890
7 Teniente Esteban Martínez 3.340
8 Villa Hayes 48.689
Hayes presidentea 121.075

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   DGEEC Proyección de la población por sexo y edad, según distrito. Revisión 2015 . Noiz kontsultatua: 2017ko urriaren 9an .