Hayley Westenra
Hayley Westenra | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Christchurch, 1987ko apirilaren 10a (37 urte) | ||
Herrialdea | Zeelanda Berria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Burnside High School (en) Wairarapa Cobham Intermediate (en) Fendalton Open Air School (en) | ||
Hizkuntzak | alemana portugesa italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kale-artista eta opera abeslaria | ||
Enplegatzailea(k) | Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa | ||
Influentziak | Kate Bush | ||
Genero artistikoa | musika zelta operatic pop (en) musika klasikoa New Age musika | ||
Ahots mota | sopranoa | ||
Musika instrumentua | gitarra ahotsa pianoa biolina | ||
Diskoetxea | Universal Music Group Decca Records (mul) | ||
Hayley Dee Westenra (Christchurch, 1987ko apirilaren 10a) Zeelanda Berrian jaiotako irlandar sopranoa da.[1]Nazioarteko bere lehen diskoak, Pure izenekoak, kategoria klasikoan lehen postua lortu zue bere debutean 16 urte besterik ez zituenean.[2] Albuma 2003an Erresuma Batuko salmenten zerrendako lehen postura iritsi zen eta mundu osoan bi milioi kopia baino gehiago saldu dira. [3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egiten dituen musika generoak klasikoak, zeltak, maoriak (Zeelanda Berriko generoa), garaikideak eta pop-a dira . Bikote bikainetan parte hartu du, besteak beste, Andrea Bocelli eta José Carrerasekin .
2006ko abuztuan, Hayley Celtic Woman talde irlandarraren parte izan zen Celtic Woman: A New Journey albumaren grabaketan eta 2007an Estatu Batuetan Celtic Woman taldearen biran ere parte hartu zuen Méav- ekin ikuskizunen datak txandakatuz. Birak lau hilabete iraun zuen eta 2007ko ekainaren 29an amaitu zen. Sei disko baino gehiago ditu bere izenarekin.
2008ko martxoan On My Heart abestian kolaboratu zuen Lang Lang piano jotzaile txinatarrarekin, Mike Oldfield-en Music of the Spheres diskokoak.
2011an Ennio Morriconeren laguntzarekin Paradiso izenburuko diskoa kaleratu zuen, konpositore arrakastatsu honen zinemako gai handienak laburbiltzen dituena.
Nintendok Endless Ocean joko arrakastatsua kaleratu zuenean, ez zuen zalantzarik izan soinu banda sortzeko.
James Hornerrek konposatutako The New World (Mundu berria) filmaren partituraren gai nagusia jo zuen Listen to the wind.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Walking In The Air (2000)
- Hayley Westenra (2001)
- My Gift to You (2001)
- River of Dreams: The Very Best of Hayley Westenra (2008)
- Hayley Sings Japanese Songs (2008)
- Hayley Sings Japanese Songs 2 (2009)
- The Best of Pure Voice (2010)
- The Best of Sings Japanese Songs (2012)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Hayley Westenra fechas de gira 2020 2021. Hayley Westenra entradas y conciertos» TomaTicket (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
- ↑ chus. (). «Hayley Westenra» El espacio de Chus (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Decca Records | Hayley Westenra» web.archive.org 2012-03-14 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hayley Westenra |