Hazkundearen kurba apaldu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urruntze sozialak infekzioen gailur akutua saihesten laguntzen du, hazkundearen kurba apaltzen duelako, osasun-zerbitzuei eskariari erantzuten lagunduz, eta osasun-zerbitzuak handitzeko eta hobetzeko denbora emanez.[1][2][3]
Infekzioaren hedapen-abiadura eta osasun-sistema gainditzeagatik eragindako heriotzak alderatzen dituen simulazioa bi kcapacasutan: harreman "arruntekin" (ezkerrean (200 lagun modu askean mugitzen) eta "urruntzearekin" (25 lagun modu askean mugitzen).
Berdez = Osasuntsuak, kutsatu gabekoak
Gorria = Kutsatuak
Urdina = Sendatuak
Beltza = Hildakoak
[4]

Kurba apaltzea edo kurba lautzea osasun publikoaren kontzeptu zentrala da 2019-20ko koronabirus pandemiaren kudeaketan lotua. Kurba epidemikoari dagokio eta denboran zehar kutsatutako pertsona kopurua adierazteko grafikoa da. Epidemia batean, arreta medikoko sistema desoreka daiteke infektatutako pertsonen kopuruak gainditzen duenean arreta medikoko sistemaren gaitasuna.

Kurba apaltzeak epidemiaren hedapena moteldu egiten dela esan nahi du, hazkundea mugatzen delako, eta horrela batera kutsatutako pertsonen kopuru maximoa mugatu daiteke, arreta medikoa sustatzen duen sistema gainditzea saihestuz. Kurba apaltzeko arintze-estrategiak erabiltzen dira, urruntze soziala bereziki.

Premiaren zergatia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azterketek erakutsi dutenez COVID-19 pandemian neurriak hartu ezean zainketa intentsiboetako unitateetako (ZIU) oheen beharra izugarri handi daiteke. Adibidez Erresuma Batuan egindako azterketa batean behar hori 46 aldiz handiago izango zela estimatu da.[5] Tratamenduetan behar diren funtsezko aparailuak ere urri suerta daitezkeela, arnasgailuekin gertatu zen bezala.[6] Beste era bateko oinarrizko elementuak ere, maskarak edo norbera babesteko ekipamenduak, faltan suerta daitezke oso azkar eta arazo gehigarria bihurtu[7].

Neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun bat zirkulatzen ari dela jakiteak jokabide-aldaketa ekar diezaieke leku publikoetatik zein beste pertsona batzuengandik urrun egotea erabakitzen duten pertsonei. Epidemiak kontrolatzeko aplikatzen denean, urruntze sozial horrek onurak ekar ditzake, baina kostu ekonomiko batekin. Ikerketek diote neurriak zorrotz eta berehala aplikatu behar direla, eraginkorrak izan daitezen[8]. Urruntze sozialeko hainbat neurri erabiltzen dira gaixotasun kutsakorren hedapena kontrolatzeko[9].

Kontaktu fisikoa ekidin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskua emateari alternatibak, urruntze sozialareko beste trensa bat.

Gutxienez bi metroko tartea mantenduz eta zuzeneko kontaktu fisikoa dakarten besarkadak eta keinuak saihestuz, infekzio-arriskua murrizten da gripe-pandemietan eta 2020ko COVID-19 pandemian[10]. Bereizketa distantzia horiek, higiene pertsonaleko neurriez gain, lantokietan ere komeni dira[11]. Ahal den guztietan etxetik lan egitea gomendatu daiteke[12].

Hainbat aukera proposatu dira eskuak estutzeko tradiziorako. Namaste keinua, eskuak elkartzea, erpurua gorantz jartzea, eskuak bihotzera eramatea... ukitu gabeko agurtze alternatibak dira. Erresuma Batuko 2020ko koronabirus pandemian, Karlos printzeak erabili zuen keinu hori harrerako gonbidatuak agurtzean, eta OMEko zuzendari nagusi Tedros Adhanom Ghebreyesusek eta Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk gomendatu dute. Beste aukera batzuk urrunetik agurtzea, shakaren zeinua eta bihotzean esku bat jartzea dira, Irango zenbait tokitan egiten den bezala[13].

Eskolen itxiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eredu matematikoek erakutsi dute pandemia baten transmisioa atzeratu daitekeela eskolak itxiz. Eraginkortasuna, ordea, haurrek eskolatik kanpo mantentzen dituzten kontaktuen araberakoa da. Sarritan, gurasoetako batek lanetik denbora librea hartu behar izaten du, eta baliteke itxiera luzeak behar izatea. Faktore horiek nahasmendu sozial eta ekonomikoak eragin ditzakete[14][15].

Lantokien itxiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetako datuetan oinarritutako modelizazio- eta simulazio-azterketek iradokitzen dute eragindako lantokien %10 ixten bada, infekzioaren transmisio-tasa orokorra %11,9 ingurukoa dela, eta epidemiaren puntako unea zertxobait atzeratzen dela. Aldiz, kaltetutako lantokien %33 itxita badaude, eragin-tasa %4,9ra jaisten da, eta epidemiaren puntu gorena astebete atzeratzen da[16][17]. Lantokien itxierek "funtsezkoak" ez diren enpresen eta gizarte-zerbitzuen itxiera barne hartzen dute. Funtsezko zerbitzu gisa ulertzen da komunitatearen behar primarioak asetzen dituela[18].

Masa-bilerak bertan behera utzi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transmisio adibide bat, eta urruntze sozialaren eragina.

Bilera masiboak bertan behera uzteak kirol-ekitaldiak, zinemak edo musika-ikuskizunak barne hartzen ditu[19]. Bilera masiboek gaixotasun infekziosoak transmititzeko potentziala handitzen dutela iradokitzen duen ebidentzia ez dago guztiz frogatua[20]. Proba anekdotikoek iradokitzen dute bilera masibo mota batzuk lotuta egon daitezkeela gripea transmititzeko arrisku handiagoarekin, eta eremu batean andui berriak "erein" daitezkeela, komunitate-transmisioa pandemia batean bultzatuz. 1918ko gripe pandemiaren garaian, Filadelfia[21] eta Bostongo[22] desfile militarrak izan zitezkeen gaixotasunaren hedapenaren arduradunak, infektatutako marinelak eta zibil ugari nahastean. Bilera masiboak murrizteak, gizartea urruntzeko beste esku-hartze batzuekin batera, transmisioa murrizten lagun dezake[23].

COVID-19aren pandemian masa-ekitaldi batzuek izandako eragina ere aztertu da[24][25].

Bidaiak murriztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Litekeena da mugako murrizketek edo bidaiatzeko barne-murrizketek bi edo hiru aste baino gehiago atzeratzea izurrite bat, %99tik gorako estaldurarekin aplikatzen ez badira[26]. Egiaztatu zen aireportuetan egindako detekzioa ez zela eraginkorra 2003an Kanadan[27] eta Estatu Batuetan[28] egindako SARS agerraldian birusaren transmisioa prebenitzeko. Austriaren eta Otomandar Inperioaren arteko mugako kontrol zorrotzak, 1770etik 1871ra bitartekoak, izurri bubonikoarekin kutsatutako pertsonak Austrian sartzea eragozteko ezarri zirenak, eraginkorrak izan zirela jakinarazi zen; izan ere, ez zen izurri agerraldi handirik izan Austriako lurraldean ezarri ondoren, baina Otomandar Inperioak XIX. mendearen erdialdera arte izurriaren agerraldi ugari jasaten jarraitu zuen bitartean[29].

Ipar-ekialdeko Unibertsitateak 2020ko martxoan argitaratu zuen ikerketa baten arabera, "Txinarako eta Txinatik egindako bidaia-murrizketek COVID-19ren nazioarteko hedapena geldiarazten dute, erkidego-mailako eta banakako transmisioa murrizteko ahaleginekin konbinatzen direnean". Bidaia-murrizketak ez dira nahikoak, gizartearen urruntzearekin bat egiten ez badugu"[30]. Azterketak jakin zuenez, Wuhanera bidaiatzeko debekuak Txina kontinentaleko beste leku batzuetara zabaltzea hiru egunetik bost egunera atzeratu zuen, baina nazioarteko kasuen hedapena %80ra murriztu zuen. Bidaia-murrizketak hain eraginkorrak ez izateko arrazoi nagusietako bat da COVID-19 duten pertsona askok ez dutela sintomarik agertzen infekzioaren lehen etapetan[31].

Kasu posibleen berrogeialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an Singapurren izandako SARS gaixotasunaren agerraldian, 8.000 pertsona inguruk etxeko berrogeialdia jasan behar izan zuten, eta beste 4.300ek sintomak autokontrolatu behar izan zituzten eta osasun-agintariekin harremanetan jarri egunero, epidemia kontrolatzeko. Pertsona horietatik 58ri bakarrik diagnostikatu zitzaien azkenean SARS, baina osasun publikoko funtzionarioak pozik agertu ziren neurri horrek infekzioa gehiago zabaltzea saihesten lagundu zuelako[32]. Autoisolamendu boluntarioak 2009an Texasen gripearen transmisioa murrizten lagundu ahal izan du[33]. Epe motzeko eta luzeko ondorio psikologiko negatiboak jakinarazi ditu[34].

Osasun-hesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Osasun-hesi»
Errumaniako polizia herri bat isolatzen kolera epidemia batean.

Osasun-hesi terminoa lehen aldiz cordon sanitaire bezala erabili zen 1821ean, Armand-Emmanuel du Plessis de Richelieuk Frantziako tropak Espainia eta Frantzia arteko mugan jarri zituenean sukar horia Frantziara iris zedin ekiditeko[35]. Hala ere, baditu beste adibide historiko batzuk lehenago. Adibidez 1523an Maltan izurri beltza Birgu herritik ateratzeko osasun-hesi bat antolatu zuten.[36] 1666an Eyam herri ingelesak bere buruaren gaineko osasun-hesia ezarri zuen izurria hedatzea ekiditeko. Hurrengo hamalau hilabeteetan populazioaren %80 hil zen[37]. Inguruko herriek janaria ematen zieten puntu zehatzetan eta ordainketa ozpinarekin garbitutako txanponekin egiten zuten[38].

1793ko Filadelmiako sukar horiaren epidemian errepideak eta zubiak blokeatu ziren gaixotasunaren hedatzea gelditzeko. Garai horretan ez zen ezagutzen oraindik nola hedatzen zen gaixotasun hori[39][40]. 1869an Adrien Proustek (Marcel Prousten aita) proposatu zuen kolera Indiatik Europa eta Afrikara heltzea ekiditeko nazioarteko osasun-hesi bat egitea. Bere proposamenean India eta Hegoaldeko Asiatik zetozen itsasontzi guztiek berrogeialdia pasa beharko zuten Suezen, baina ideia ez zuen inork hartu[41][42].

XX. mendean ere adibideak asko izan dira. Adibidez, 1995ean osasun-hesi bat erabili zen Kikwiten (Zaire) ebola birusaren gaixotasunaren agerraldi bat kontrolatzeko[43][44]. Mobutu Sese Seko presidenteak tropekin inguratu zuen hiria, eta komunitaterako hegaldi guztiak eten zituen. Kikwiten barruan, Osasunaren Mundu Erakundeko eta Zaireko mediku taldeek kordoi sanitario gehiago eraiki zituzten, lurperatze eta tratamendu guneak populazio orokorretik isolatuz eta infekzioa arrakastaz mantenduz[45].

Babes-bahiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babes-bahiketa osasun hesiaren kontrakoa da. Osasuntsu dagoen gune bat mantentzeko erabiltzen da. 1918ko gripe izurritearen garaian, Gunnison herria, Coloradon, bi hilabetez isolatu zen infekzioa sartzea saihesteko. Errepideak blokeatuta zeuden, eta iristen ziren trenetako bidaiariak berrogeialdian zeuden bost egunez. Isolamenduaren ondorioz, inor ez zen gripeak jota hil Gunnisonen, izurriteak iraun zuen bitartean[46]. Beste komunitate batzuek antzeko neurriak hartu zituzten[47].


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wiles, Siouxsie. (2020-03-09). «The three phases of Covid-19 – and how we can make it manageable» The Spinoff Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  2. Wiles, Siouxsie. (2020-03-14). «After ‘Flatten the Curve’, we must now ‘Stop the Spread’. Here’s what that means» The Spinoff Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  3. (Ingelesez) Anderson, Roy M.; Heesterbeek, Hans; Klinkenberg, Don; Hollingsworth, T. Déirdre. (2020-03-21). «How will country-based mitigation measures influence the course of the COVID-19 epidemic?» The Lancet 395 (10228): 931–934. doi:10.1016/S0140-6736(20)30567-5. ISSN 0140-6736. PMID 32164834. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  4. (Ingelesez) Harry, Steven. (2020). «These simulations show how to flatten the coronavirus growth curve» Washington Post Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  5. (Ingelesez) Imperial College COVID-19 Response Team. (2020-03-16). ¡Impact of non-pharmaceutical interventions (NPIs) to reduce COVID-19 mortality and healthcare demand. Imperial College London.
  6. (Gaztelaniaz) Wallace, Arturo. (2020-03-30). «Cómo funcionan los respiradores y por qué la desesperada carrera por fabricar más es clave en la batalla contra el coronavirus» BBC News Mundo Noiz kontsultatua: 2020-04-18.
  7. (Gaztelaniaz) «Osakidetza afronta el 'pico' de la crisis con falta de material y la plantilla desgastada» El Correo 2020-03-27 Noiz kontsultatua: 2020-04-18.
  8. Maharaj, Savi; Kleczkowski, Adam. (2012-08-20). «Controlling epidemic spread by social distancing: Do it well or not at all» BMC Public Health 12 (1): 679. doi:10.1186/1471-2458-12-679. ISSN 1471-2458. PMID 22905965. PMC PMC3563464. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  9. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :2 izeneko erreferentziarako
  10. «Guidance on Preparing Workplaces for an Influenza Pandemic» www.osha.gov Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  11. «Social Distancing | Department of Safety & Security | The University of Chicago» safety-security.uchicago.edu Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  12. Satrustegi, Iñigo. «Etxealdia arintzeko gomendioak nonahi» Berria Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  13. Yeats, W. B. (William Butler), 1865-1939.. (2015). The collected poems of W.B. Yeats. Wordsworth Editions Ltd ISBN 978-1-84870-536-4. PMC 940512037. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  14. Emergency respiratory infections in the 21st century. Saunders 2010 ISBN 978-1-4557-0038-7. PMC 759159424. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  15. Cauchemez, Simon; Ferguson, Neil M; Wachtel, Claude; Tegnell, Anders; Saour, Guillaume; Duncan, Ben; Nicoll, Angus. (2009-08). «Closure of schools during an influenza pandemic» The Lancet Infectious Diseases 9 (8): 473–481. doi:10.1016/s1473-3099(09)70176-8. ISSN 1473-3099. PMID 19628172. PMC PMC7106429. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  16. (Ingelesez) Rousculp, Matthew D.; Johnston, Stephen S.; Palmer, Liisa A.; Chu, Bong-Chul; Mahadevia, Parthiv J.; Nichol, Kristin L.. (2010-10). «Attending Work While Sick: Implication of Flexible Sick Leave Policies» Journal of Occupational and Environmental Medicine 52 (10): 1009–1013. doi:10.1097/JOM.0b013e3181f43844. ISSN 1076-2752. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  17. Kumar, Supriya; Quinn, Sandra Crouse; Kim, Kevin H.; Daniel, Laura H.; Freimuth, Vicki S.. (2011-11-28). «The Impact of Workplace Policies and Other Social Factors on Self-Reported Influenza-Like Illness Incidence During the 2009 H1N1 Pandemic» American Journal of Public Health 102 (1): 134–140. doi:10.2105/AJPH.2011.300307. ISSN 0090-0036. PMID 22095353. PMC PMC3490553. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  18. (Ingelesez) ILO. (2006-11-01). Freedom of association - Digest of decisions and principles of the Freedom of Association Committee of the Governing Body of the ILO. Fifth (revised) edition, 2006. ISBN 978-92-2-119031-8. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  19. (Ingelesez) Rashid, Harunor; Ridda, Iman; King, Catherine; Begun, Matthew; Tekin, Hatice; Wood, James G.; Booy, Robert. (2015-03-01). «Evidence compendium and advice on social distancing and other related measures for response to an influenza pandemic» Paediatric Respiratory Reviews 16 (2): 119–126. doi:10.1016/j.prrv.2014.01.003. ISSN 1526-0542. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  20. Inglesby, Thomas V.; Nuzzo, Jennifer B.; O'Toole, Tara; Henderson, D. A.. (2006-12-01). «Disease Mitigation Measures in the Control of Pandemic Influenza» Biosecurity and Bioterrorism: Biodefense Strategy, Practice, and Science 4 (4): 366–375. doi:10.1089/bsp.2006.4.366. ISSN 1538-7135. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  21. (Ingelesez) «Philadelphia Threw a WWI Parade That Gave Thousands of Onlookers the Flu» Smithsonian Magazine Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  22. (Ingelesez) «The Flu in Boston | American Experience | PBS» www.pbs.org Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  23. (Ingelesez) Ishola, David A.; Phin, Nick. (2011-08-17). «Could influenza transmission be reduced by restricting mass gatherings? Towards an evidence-based policy framework» Journal of Epidemiology and Global Health 1 (1): 33–60. doi:10.1016/j.jegh.2011.06.004. ISSN 2210-6014. PMID 23856374. PMC PMC7104184. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  24. (Frantsesez) Point.fr, Le. (2020-03-28). «Coronavirus : la « bombe atomique » du rassemblement évangélique de Mulhouse» Le Point Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  25. (Frantsesez) «ENQUETE FRANCEINFO. "La majorité des personnes étaient contaminées" : de la Corse à l'outre-mer, comment le rassemblement évangélique de Mulhouse a diffusé le coronavirus dans toute la France» Franceinfo 2020-03-28 Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  26. (Ingelesez) Ferguson, Neil M.; Cummings, Derek A. T.; Fraser, Christophe; Cajka, James C.; Cooley, Philip C.; Burke, Donald S.. (2006-07). «Strategies for mitigating an influenza pandemic» Nature 442 (7101): 448–452. doi:10.1038/nature04795. ISSN 1476-4687. PMID 16642006. PMC PMC7095311. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  27. (Ingelesez) Bell, David M.. Public Health Interventions and SARS Spread, 2003 - Volume 10, Number 11—November 2004 - Emerging Infectious Diseases journal - CDC. doi:10.3201/eid1011.040729. PMID 15550198. PMC PMC3329045. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  28. Knobler, Stacey.. (2004). Learning from SARS preparing for the next disease outbreak : workshop summary. National Academies Press ISBN 0-309-59433-2. PMC 754041026. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  29. Encyclopedia of plague and pestilence : from ancient times to the present. (3rd ed. argitaraldia) Facts on File 2008 ISBN 978-1-4381-2923-5. PMC 466183744. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  30. (Ingelesez) «Closing borders can delay, but can’t stop the spread of COVID-19, new report says» news.northeastern.edu Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  31. (Ingelesez) Chinazzi, Matteo; Davis, Jessica T.; Ajelli, Marco; Gioannini, Corrado; Litvinova, Maria; Merler, Stefano; Piontti, Ana Pastore y; Mu, Kunpeng et al.. (2020-03-06). «The effect of travel restrictions on the spread of the 2019 novel coronavirus (COVID-19) outbreak» Science doi:10.1126/science.aba9757. ISSN 0036-8075. PMID 32144116. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  32. Tan, Chorh-Chuan. (2006-05). «SARS in Singapore--key lessons from an epidemic» Annals of the Academy of Medicine, Singapore 35 (5): 345–349. ISSN 0304-4602. PMID 16830002. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  33. Teh, Benjamin; Olsen, Karen; Black, Jim; Cheng, Allen C.; Aboltins, Craig; Bull, Kirstin; Johnson, Paul D. R.; Grayson, M. Lindsay et al.. (2012-04-01). «Impact of swine influenza and quarantine measures on patients and households during the H1N1/09 pandemic» Scandinavian Journal of Infectious Diseases 44 (4): 289–296. doi:10.3109/00365548.2011.631572. ISSN 0036-5548. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  34. Brooks, Samantha K; Webster, Rebecca K; Smith, Louise E; Woodland, Lisa; Wessely, Simon; Greenberg, Neil; Rubin, Gideon James. (2020-03). «The psychological impact of quarantine and how to reduce it: rapid review of the evidence» The Lancet 395 (10227): 912–920. doi:10.1016/s0140-6736(20)30460-8. ISSN 0140-6736. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  35. Nichols, Irby C.. (1972). The European Pentarchy and the Congress of Verona, 1822. Springer Netherlands ISBN 978-94-010-2725-0. PMC 851370386. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  36. The Medical History of the Maltese Islands: Medieval. .
  37. «Plague at Eyam in 1665–66: a case study» Biology of Plagues (Cambridge University Press): 261–283. 2001-03-29 ISBN 978-0-521-80150-8. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  38. Encyclopedia of plague and pestilence : from ancient times to the present. (3rd ed. argitaraldia) Facts on File 2008 ISBN 978-1-4381-2923-5. PMC 466183744. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  39. (Ingelesez) Powell, J. H.; Foster, Kenneth R.; Jenkins, Mary F.; Toogood, Anna Coxe. (2014). Bring Out Your Dead: The Great Plague of Yellow Fever in Philadelphia in 1793. University of Pennsylvania Press ISBN 978-0-8122-9117-9. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  40. «Short History of Yellow Fever» bobarnebeck.com Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  41. Carter, William C.. (2000). Marcel Proust : a life. Yale University Press ISBN 0-300-08145-6. PMC 42692177. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  42. Weissmann, Gerald. (2014-12-29). «Ebola, Dynamin, and the Cordon Sanitaire of Dr. Adrien Proust» The FASEB Journal 29 (1): 1–4. doi:10.1096/fj.15-0101ufm. ISSN 0892-6638. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  43. Garrett, Laurie. (2014-08-14). «Heartless but Effective: I've Seen 'Cordon Sanitaire' Work Against Ebola» The New Republic ISSN 0028-6583. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  44. «Outbreak of Ebola Viral Hemorrhagic Fever -- Zaire, 1995» www.cdc.gov Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  45. Makar, A. B.; McMartin, K. E.; Palese, M.; Tephly, T. R.. (1975-06). «Formate assay in body fluids: application in methanol poisoning» Biochemical Medicine 13 (2): 117–126. doi:10.1016/0006-2944(75)90147-7. ISSN 0006-2944. PMID 1. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  46. «Gunnison | U-M Center for the History of Medicine» chm.med.umich.edu Noiz kontsultatua: 2020-04-11.
  47. (Ingelesez) Markel, Howard; Stern, Alexandra M.; Navarro, J. Alexander; Michalsen, Joseph R.; Monto, Arnold S.; DiGiovanni, Cleto. Nonpharmaceutical Influenza Mitigation Strategies, US Communities, 1918–1920 Pandemic - Volume 12, Number 12—December 2006 - Emerging Infectious Diseases journal - CDC. doi:10.3201/eid1212.060506. PMID 17326953. PMC PMC3291356. Noiz kontsultatua: 2020-04-11.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]