Hazkundearen mugak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hazkundearen mugak
Datuak
IdazleaDonella Meadows, Dennis Meadows, Jørgen Randers (en) Itzuli eta William W. Behrens III (en) Itzuli
Argitaratze-data1972
Generoaekonomia, natura, negozioa eta ez-fikzioa
Jatorrizko izenburuaThe Limits to Growth eta Limits to growth
ISBN0-87663-165-0
OCLC307838

Hazkundearen mugak (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Limits to Growth) 1972. urtean argitaratutako txosten bat da,[1] baliabideen hornidura finitua duten ekonomia eta biztanleria hazkunde esponentzialen simulazio informatikoan oinarritua. Erromako Klubaren aginduz egina,[2] ikerketaren emaitzak 1971. urteko udan aurkeztu zituzten, Moskun eta Rio de Janeiron egindako nazioarteko bileretan.[1]:186 Txostenaren egileak Donella H. Meadows, Dennis L. Meadows, Jørgen Randers eta William W. Behrens III dira, 17 ikertzailek osatutako taldearen buru.[1]:8

Hazkundearen mugak. Hazkunde esponentzialak ezin dira betiko mantendu; baliabide mugatuak dituen planeta batean, epe luzean, desazkundea ekarriko dute. Eta azkarregi gertatuz gero, kolapsoa. Grafikoan "Standard Run" edo "Bussiness-as-usual" eszena-toki batek ekarriko lukeen etorkizuna irudikatzen da.

Argitaratu zenetik, liburuaren 30 bat milioi ale saldu dira, 30 hizkuntzatan.[3] Eztabaida sortzen jarraitzen du[4][5], eta ondorengo hainbat argitalpenen gaia izan da.[6] Hazkundearen mugak: 30. urteko eguneratzea (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Limits to Growth: The 30-Year Update) 2004an argitaratu zen; eta 2012an, Jørgen Randersek, liburuaren jatorrizko egileetako batek, 40 urterako iragarpena argitaratu zuen: 2052: A Global Forecast for the Next Forty Years.

1972. urte hura oso atzean eta antzeko analisiak egin izan dira hamarkada batzuk geroago.[7][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Meadows, Donella H.; Meadows, Dennis L.; Randers, Jørgen; Behrens III, William W.. (1972). Universe Books ISBN 0876631650. (Noiz kontsultatua: 2017-11-26).
  2. MacKenzie, Debora. «Boom and doom: Revisiting prophecies of collapse» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2017-11-28).
  3. Nørgård, Jørgen Stig. The History of The Limits to Growth. 1, 59–63 or. (Noiz kontsultatua: 2014-07-01).
  4. «Energia urritzearekin datorren ekonomiaren uzkurtzea» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  5. (Gaztelaniaz) Antonio Turiel. (2012-05-25). «The Oil Crash: 40 años de "Los límites del crecimiento".» The Oil Crash (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  6. Farley, Joshua C.. «The Limits to growth debate» The University of Vermont (Noiz kontsultatua: 2017-12-01).
  7. (Ingelesez) «Limits to Growth was right. New research shows we're nearing collapse | Cathy Alexander and Graham Turner» the Guardian 2014-09-02 (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  8. (Gaztelaniaz) Ecologistas en Acción & La Transicionera. (2022). [https://www.ecologistasenaccion.org/wp-content/uploads/adjuntos-spip/pdf/informe-abismo-limites.pdf Caminar sobre el abismo de los límites Políticas ante la crisis ecológica, social y económica. ] Ecologistas en Acción, 36 or. ISBN 978-84-947850-0-9..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]