Hazparne
Hazparne | ||
---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | ||
Hazparneko eliza. | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Lurraldea | Lapurdi | |
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Baigura eta Mondarrain | |
Izen ofiziala | Hasparren | |
Auzapeza | Beñat Inchauspé (2008-2014) | |
Posta kodea | 64240 | |
INSEE kodea | 64256 | |
Herritarra | hazpandar | |
Kokapena | ||
Koordenatuak | 43°23′04″N 1°18′17″W / 43.3844°N 1.3047°W | |
Azalera | 77,01 km2 | |
Garaiera | 7-610 metro | |
Distantzia | 25 km (Baionatik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 7.173 (2018: 39) | |
Dentsitatea | 80,9 biztanle/km² | |
Zahartzea[1] | % 24,83 | |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 56,49 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[1] | % 73,8 (2011) | |
Desberdintasuna[1] | % 4,27 (2011) | |
Langabezia[1] | % 5,65 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 20,62 (2010) | |
Erabilera | % 2,56 (2011) | |
Datu gehigarriak | ||
Webgunea | http://www.ville-hasparren.fr |
Hazparne Lapurdi Ekialdeko udalerri bat da, azalerari dagokionez Lapurdi osoko zabalena. Hazparneko kantonamenduko herri nagusia da.
Izena
Izenak bilakaera hau izan du, historian: *Ahaitz-barren(a) > *Ahaizparren(a) (Ahezbarrene 1247, Ayzparrena 1264, Ahezparren 1265).
Geografia
Ingurune naturala
Hazketako erreka igarotzen da udalerriaren hegoaldetik.
Udalerri mugakideak
- Beskoitze eta Ahurti iparraldean
- Kanbo, Haltsu, Jatsu eta Mugerre mendebaldean
- Makea, Lekorne eta Lekuine hegoaldean
- Aiherra eta Bastida ekialdean
Etxeak eta auzoak
|
|
Historia
Historiaurretik ezagutzen dira jende aztarnak Hazparneko aldean. Hazparneko elizako aldare nagusian III. mendeko estela erromatarra dago, Novenpopulania Akitania erromatar probintziaren sorrera markatzen duena, Verus delako batek eskerrak ematen dizkiolarik bertako jainko bati lurraldea Galiatik bereizi zelako. Bertako idazkunak honela dio latinez:
- Flamen item dumuir quaestor pagiq. magister
- Verus ad Augustum legato munere functus
- pro novem optinuit populis seiungere Gallos
- Urbe redux genio pagi hanc dedicat aram
Azken urteotan erromatar kanpamendu baten aztarnak aurkitu dira Hazparnen.
Herriaren lehen aipamena Erdi Arokoa da, 1247koa hain zuzen, Ahaizparrena Donejakue bideko geraleku gisa aipatzen duena, Zalduzahar (1125) eta Zalduberri (1310) gazteluek babestua. XIII. mendetik aurrera garrantzi handia izan zuen larrugintzak Hazparnen. XVIII. mendean 100.000 idi, behi eta ahari larruki inportatzen ziren bertara Ipar Amerikatik eta Ingalaterratik, eta ondu ostean Herbehereetara, Espainiara eta Europako iparraldeko herrietara esportatzen ziren. 1718. urtean 4.200 biztanle zituen Hazparneko herriak, eta egun baino askoz ere herri garrantzitsuagoa zen. XVIII. mendearen erdialdean hasi ziren hazpandarrak zapatagintza. Laurehun langiletik gora aritzen ziren garai hartan larrua ontzeko lanetan. 1784. urtean, Baionako portua eta Errobi ibaiaren ezkerraldea eremu franko egin zuten eta zerga bereziak ezarri zizkioten Hazparneko industriari, eremu hartatik kanpo baitzegoen. Hazparneko emakumeak neurri horien aurka matxinatu ziren, baina zapalkuntza latza izan zuten. Zapatagintzari loturiko industriak gaur arte iraun du, nahiz eta 1965-1967 urteetan desagertzear izan zen.
Demografia
Hazparneren biztanleriak ez du gora-behera handirik izan XIX. mendearen hasieratik. Mende horren hasieran 4.000 biztanle zituen, eta XX. mendearen hasierarako 5.700 biztanlera iritsi zen, baina gero, mende osoan zehar, 5.500 biztanleren bueltan egon zen. XXI. mendearen lehen hamarkadan, berriz, igoera txiki bat izan eta 6.000 biztanleen maila gainditu zuen lehen aldiz.
Hazparneko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Ekonomia
Herriko ekonomia jarduera nagusiak industria (zapatagintza, ehungintza, eraikuntza) eta laborantza (bazkarako landareak, artzaintza) dira. Dena den zerbitzuek ere badute garrantzia, Nekazaritza Ikerketarako Zentroa eta udatiarrentzako azpiegitura izanik hirugarren sektoreko osagai nabarmenenak.
Kultura
Euskara
Mendebaldeko behe-nafarrera da herriko berezko hizkuntza. Hazparneko biztanleen %20,62 ziren euskaldunak 2010ean.
Hiri senidetuak
Hazpandar ospetsuak
- Martin Larralde "Bordaxuri" (1782-1821), bertsolaria.
- Jean Hiriart (1859-1915), euskal idazlea.
- Piarres Xarriton (1921-), euskal idazlea eta politikari abertzalea.
- Janbattitt Dirassar (1937-), idazle eta kazetaria, Zelhai auzoan jaioa.
- Mattin Partarrieu (1946-), margolaria.
- Romain Sicard (1988-), txirrindularia.
- Peio Larralde (1993-), esku-huskako pilotaria.
Argazki galeria
-
Hazparneko Xuriate jatetxe eta ostatua.
-
Hazparneko postetxea.
-
Hazparneko eraikin erlijiosoa.
-
Urkurai etxalekua.
-
Hazparneko pilotalekua.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hazparne |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |