He-Man eta Unibertsoko Jaunak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
He-Man eta Unibertsoko Jaunak
Formatua marrazki bizidunak
Iraupena 23 minutu
Egilea Mattel, Inc.
Filmation
Protagonistak Ingelesezko ahotsak:
John Erwin
Linda Gary
Alan Oppenheimer
Lou Scheimer
Erika Scheimer
Herria  AEB
TB katea First-run syndication (1983–85)
USA Network (1988–90)
qubo Channel (2010 – August 25, 2013)

Me-TV (2012–13)
Emisioa 1983ko irailaren 5a
1985eko azaroaren 21a
Atalak 130 atal (2 denboraldi)

He-Man eta Unibertsoko Jaunak (ingelesez He-Man and the Masters of the Universe) Mattel, Inc. jostailu konpainiaren Masters of the Universe jostailuetan oinarritutako marrazki bizidun telesail bat da. 1980ko hamarkadan haurren artean arrakasta handienetakoa izan zuen marrazki bizidun telesaila da, gaur egun garai hartan haurrak ziren helduen artean kultuzko marrazki bizidun telesaila bilakatu dira.

Euskal Herrian ETB1ean euskaraz aireratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eternia izeneko fikziozko planetan girotua dago.Protagonista nagusia Adam printzea da, Eterniako agintariak diren Randor eta Marlena errege-erreginen semea. Adam printzeak Boterearen Ezpata duen aldioro honakoa ohiukatzen du: "Grayskullen boterearengatik! Nik dut boterea!", orduan ezpata boteretsuak He-Man heroian bilakatzen du, unibertsoko gizonik boteretsuena. Bere adiskideak honakoak dira, Gerra-Katu (Adamen antzeko bilakaera jarraituz, haren tigre maskota koldarra den Cringer izatetik tigre beldurgarri bat izatera igarotzen da), Sorceress sorgina, Man-At-Arms armagizona eta Orko. He-Manek bere boterea Eternia planeta Skeletor maltzurra eta haren kideetatik defendatzeko erabiltzen du. Skeletorren helburu nagusia Grayskull gaztelu misteriotsua bereganatzea da, bertatik He-Manek bere boterea jasotzen baitu. Lortuz gero, Skeletorrek Eternia bereganatzeko adina boterea luke, eta ziurrenik, baita unibertso osoa ere. Gainera, He-Manek She-Ra izeneko arreba bikia ere badu, hura bezala Eterniako agintarien Adora izeneko alaba, baina bera Etheria izeneko planetan bizi da. Honek ere anaiaren antzera botere berbera du eta biek ere justizia, askatasuna eta edozein izaki bizidunen eskubideen alde borrokatzeko betebeharra burutzeko helburua dute.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]