Hebeloma anthracophilum
Hebeloma anthracophilum | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hymenogastraceae |
Generoa | Hebeloma |
Espeziea | Hebeloma anthracophilum Maire, 1910 |
Hebeloma anthracophilum Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da inola ere jangarria.
Sinonimoak: Agaricus birrus, Hebelomatis anthracophilum.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 cm inguruko diametrokoa, likatsua, kolore aldakorrekoa arre-lehoi koloretik grisaxkara doan kolorekoa, ertz zurbila.
Orriak: Adnatuak, ur tantatxorik gabe, beix-okre zurbil kolorekoa.
Hanka: 8 cm inguruko luzerakoa, elastikoa, zaila, ez da apurtzen okertzerakoan, zurixka kolorekoa edo gris-zilarreztatu kolorekoa. Gortinarik gabe.
Haragia: Ez du errefauaren usainik, baizik txokolatearena edo kakaoaren usaina eta zapore akrea edo mikatza.[2]
Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere generoko gainerako espezieetatik gehien bereizten duen ezaugarria habitata da, erretako lurrak.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan, batez ere udan eta udazkenean. Erretako lurretan eta egur ikatzetan edo erretako egurretan ateratzen da. Lurzoru nitrogenatuetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria, Suedia, Alpeak, Frantzia, Belgika, Herbehereak, Erresuma Batua, Espainia, Danimarka, Austria, Alemania, Norvegia, Italia.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 228 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Jose Ignacio Velazquez. (2023). Banco de setas, catalogo micológico.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ Hebeloma anthracophilum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.