Hebeloma circinans
Hebeloma circinans | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hymenogastraceae |
Generoa | Hebeloma |
Espeziea | Hebeloma circinans Sacc., 1891 |
Basionimoa | Hylophila circinans |
Hebeloma circinans Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1]Hebeloma circinans
Sinonimoak: Hylophila circinans (Basionimoa), Hebelomatis circinans.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik kanpai itxurakora, oso mamitsua erdigunean, arrexka kolorekoa, pubeszentzia zuriarekin. Ertza beti beherantz biribildua izaten du, ildaskekin.
Orriak: Okre koloretik gorri-arrexkara, estu eta mehe samarrak, itsatsiak, ertz zuria eta koskaduna.
Hanka: Nahiko lodia, pixkanaka pixkanaka goitik behera lodituz ia puntan bukatzeko, okre-arre kolorekoa, gortina gabe, betea, goialdean pruinaduna.
Haragia: Zuria, usain atsegin arinarekin, kakaoaren hautsak jariatzen duen antzekoarekin.[2]
Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela. Circinans epitetoa ere grekotik dator, konpas, esan nahi duen “kirkinos” hitzetik. Zirkuluetan antolatzeko duen joeragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren hasieratik udazkenera. Oso ohikoa. Talde handiak edo maitagarrien eraztunak osatzen ditu mendiko izei gorrien basoetako belar guneetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria, Alpeak, Austria, Eslovenia, Danimarka, Norvegia, Suedia, Estonia, Espainia, Irlanda, Erresuma Batua, Alemania, Pirinioak.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 115 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Hebeloma circinans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.