Arbiki azukrerre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hebeloma sacchariolens» orritik birbideratua)
Arbiki azukrerrea
Hebeloma sacchariolens G3 (1).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaHebeloma
Espeziea Hebeloma sacchariolens
Quél., 1880

Arbiki azukrerrea (Hebeloma sacchariolens) Hebeloma generoko onddo espezie bat da.[1]

Oso susmagarria. Intoxikazio gastrointestinalak eragin ditzakeela uste da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 - 5 (7) cm-ko diametrokoa, kanpai-itxurakotik hemisferikora, gero lau-ganbila, batzuetan erdiko eremua hondoratuta eta titi kamuts batekin. Ertza kurbatutik laura, izurtua eta zurbilagoa. Azal leuna, likatsua eguraldi hezean, okre kolorekoa, ilunagoa diskoaren eremuan eta argiagoa ertzerantz.

Orriak: Zabalak, sabeldunak, adnatatik emargitatura eta tartekatutako orritxoekin; buztin kolorekotik krema-okre kolorekoetara doazenak, eta ertz krenulatu eta zurixkekin.

Hanka: 4 - 6 (7) x 0,3 - 0,8 cm-koak, betea, zilindrikoa, luzetara zuntzekin, oinarria lodiagoa du eta pruinaduna goia; zurixka-krema koloretik krema kolorera doana,

Haragia: Lodia diskoan, mehea ertzean eta zurixka-krema kolorekoa, azukre errearen usaina edo laranjondo-lorearen usaina du eta zapore mikatza.[2]

Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela. Sacchariolens epitetoa, azukrea esan nahi duen "sarkara" (sanskritoa) hitzetik dator. Haragiaren usainagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzan interesik ez duen espeziea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usaina dela eta, Hebeloma pallidoluctuosum delakoarekin nahas daiteke, urkietan eta sahatsetan hazten da. Baita, haltzetan hazten den Hebeloma tomentosum eta zingiretako sahatsetan hazten den Hebeloma fusipes espeziarekin ere.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hazten da, hostozabalen basoetako leku hezeetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 358 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 129 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 228 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 241 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]