Hebreera
| Hebreera עברית ʿIvrit' |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Israel eta beste lekutan, hala nola, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Frantzia. | |
| Eskualdea: | Ekialde Hurbila eta munduan barreiatua | |
| Hiztunak: | 7 milioi inguru | |
| Rankina: | ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Afroasiarra Semitikoa Ipar-mendebaldekoak Kanaandarrak Hebreera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | ||
| Erakunde araugilea: | Hebreeraren Akademia | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | he | |
| ISO 639-2: | heb | |
| ISO 639-3: | heb
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Hebreera[1] (עִבְרִית, ʿIvrit ʔivˈʁit edo ʕivˈɾit ahoskatua) afroasiar hizkuntza da, zehazki semitar hizkuntzen taldekoa.
Hebreera klasikoa hizkuntza sakratutzat hartu izan dute egile askok, Biblia hebrearrarena den legez. Egungo aldaerak, aldiz, eguneroko mintzaira bizia izatea lortu du. Gaur egun, Israelgo hizkuntza ofiziala da arabierarekin batera, eta 7 bat miloi pertsonak berba egiten dute, bai Israelen, bai eta munduan zehar dauden diasporako komunitateetan ere. AEBetan, adibidez, ia 200.000 hebreeradun bizi dira.
Eduki-taula
Alfabetoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Normalean, hebrear alfabetoa erabiltzen da: אלף-בית. Hala ere, latindar alfabetoaz ere idazten dute.
Hebreera klasikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehendabiziko aztarnak K. a. VI. mende ingurukoak dira. Hizkuntza sakratutzat hartzen da.
Hebreera modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egungo mintzairak "Hebreera berri", "Hebreera israeldar" edo "Hebreera israeldar standard" izenak ere hartzen ditu.
Hizkuntza batua da, baina hiru dialekto nagusi daude:
- Ashkenaziera (אשכנזי) edo askenaztera: Yiddishak eta eslaviar hizkuntzek eragindako aldaera da. Gaur egun, erlijio-funtzioa dauka batez ere.
- Sefardiera (ספרדי) edo judu-gaztelania: XV. mendean ספרד Sefaradetik (Espainia) Errege-erregina Katolikoek egotzitako juduen hizkuntza, erbestean mendeetan gordetakoa izan dena. Gaztelaniak, ladinoak,portugesak, nederlanderak, turkierak eta arabierak eragindako aldaera da.
- Ekialdeko hebreera edo mizrahi-hebreera: Yemengo aldaera da, batez ere, bai eta turkieraz eta arabieraz hitz egiten duten herrialdeetako juduena ere.
Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Shmuel Yosef Agnon. Israel. (1888-1970).
- Isaac Bashevis Singer. Polonia / AEB. (1902-1991).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hebreera |
- (Ingelesez) Hebreeraren Akademiaren webgunea