Heck zaldi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heck zaldia
Zaldi arraza
Wildpferde Tripsdrill.jpg
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Alemania
Sinonimoak Tarpan berria

Heck zaldia antzineko tarpana berreskuratzeko saiakera bat da, Europako eta bereziki Alemaniako zenbait zooek egindakoa. Haren ondorioa Heck zaldia izeneko aberea da. Hau dela eta, arraza honen beste izena "tarpan berria" da. Tamaina kontutan hartuz, Heck zaldiak poniak dira, garai bateko tarpanak bezala.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Heck anaiak hasi ziren tarpana bersortzeko saiakera honekin, joan den mendeko 20-30. hamarkadetan. Uroa bersortzeko saiakeretan ibili ziren ere zoologian adituak ziren anai hauek, eta antzeko oinarriak erabiliz, hau da, espezie bat ez dela erabat desagertzen bere ondare genetikoa beste arraza edo espezietan gordeta dagoen bitartean[1]. Hautatutako gurutzaketen bidez posiblea dela desagertutako arrazak edo espezieak berreskuratzea. Saiakera haien ondorioa "Uro berriak" edo "Heck azienda" delakoa izan bazen, kasu honetan Heck zaldia dugu. Uroaren kasuan bezala, bereziki abereen itxuran jarri zuten beraien ahaleginak, basazaldien beste ezaugarriak gutxiago kontutan hartuz. Tarpanen antzineko itxura ezagutzeko labar-pinturak eta antzineko tarpanen argazki zein marrazkiak ikusi zituzten Europa guztian zehar.

Zaldi mota hau eskuratzeko Europako hainbat zelta poni arraza elkarrekin gurutzatu zituzten, beraien ustetan arraza hauek tarpanaren zenbait ezaugarri gordeta zutelako. Dena den Heck zaldi hauek, gehien bat, zoologiko animaliak dira, nahiz eta "tarpan" izena jarri bisitariak erakartzeko. Bereziki Alemanian ikusi daitezke abere hauek, baina baita Holandan ere. Konick zaldien antza handia daukate[2].

Bi "tarpan berri" zoologiko batean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heck zaldi