Edukira joan

Hector Elizondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hector Elizondo

(2012)
Bizitza
JaiotzaNew York1936ko abenduaren 22a (89 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSherman Oaks
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaCity College of New York (en) Itzuli
Fiorello H. LaGuardia High School (en) Itzuli
High School of Performing Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea eta aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0001185 Allocine: 303 Rottentomatoes: celebrity/hector_elizondo Allmovie: p21552 IBDB: 71191
Musicbrainz: 0e1c6690-5f3a-44b2-9efe-fc516a329247 Discogs: 1824967 Edit the value on Wikidata

Héctor Elizondo (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1936ko abenduaren 22 - ) aktore amerikarra da. Urrezko Globo Sarietarako hautagaia eta Emmy baten irabazle izandakoa.

Héctor Elizondo New Yorken jaio zen 1936an. Aita, Martin Echevarria Elizondo, Puerto Ricora joandako euskalduna zuen eta ama, Carmen Medina, puertorricoarra. 1930eko hamarkadan, New Yorkera emigratu zuten. Bi seme-alaba izan zituzten eta Héctor zaharrena zen. Hamar urterekin musikan eta kiroletan trebea zen. 1951an Jr. High School-en graduatu eta antzezpen eskola batean ikasten hasi zen. Bitartean, beisbol eta saskibaloian jolasten zuen. Hain zen ona beisbolean, ezen bere estatistikekin New York Giantsek edota Pittsburgh Piratesek fitxa zezaketen.

1954an City College of New Yorken sartu zen historia irakasle izatekotan, baina lehendabiziko urtean aita izan zen eta ikasketak utzi zituen familiarekin egon ahal izateko. Geroago, dibortziatu zen eta Rodd semearen zaintza lortu.

1962 eta 1963 artean dantza ikasi zuen Ballet Arts Companyrekin Carnegie Hallen, eta 1963an bi Off Broadwayko antzezpenetan parte hartu zuen: Kill the One-Eyed Man eta The Great White Hope.

1969an Carolee Campbell aktorearekin ezkondu zen.

1980ko hamarkadan Garry Marshallen laguna egin zen. Elizondoren talentuak Marshall txunditu zuen eta filmak batera egiten hasi ziren. Elizondok 80 film baino gehiagotan parte hartu du, eta horietatik hamabi Marshallenak dira.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]