Hegaldia (eskultura)
Itxura
Hegaldia (eskultura) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2008 |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°50′N 1°37′W / 42.83°N 1.62°W |
![]() | |
Zerumugari begira Nafarroako Iruñea hiriburua eta Burlata udalerriaren lursailetan dagoen eskultura erraldoi bat da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkabako tunelen alboko biribilgunearen alboan dago, Iruñeko iparraldeko saihesbidean, hain zuzen ere, Iruñea eta Burlataren arteko mugan.
Monumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008an Marijose Recalde nafar eskultoreak egin zuen eta azaroaren 27an gaur egun dagoen lekuan paratu zen[1].
Eskutik heldurik doazen haur bat eta heldu bat irudikatzen ditu, helduak paperezko hegazkin bat jaurtitzera doa eta haurrak helduari begiratzen dioen bitartean hatzarekin zerura seinalatzen du.
Barne egitura burdinezko T bikoitzeko hagez eta uztaiez egina dago, eta kanpoaldea burdin galvanizatuzko xaflez estalia. Denera 14 metro garaira du eta 7.300 kiloko pisua[1].