Hegazti gripe

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hegazti-gripe» orritik birbideratua)
Influenza A birusa, hegazti-gripea sortzen duen birusa. Tindaketa negatiboan birioien transmisioa (ilunak atzealde argi gainean) erakusten duen mikrografia elektronikoa. (Iturria: Dr. Erskine Palmer)
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hegazti gripea animalia hauen bitartez kutsatzen den gaixotasun infekziosoa da (GNS:J10), zatikaturiko RNA kate negatibodun birus batek eragindakoa, A Influenzavirus generokoa eta Orthomyxoviridae familiakoa. Orokorrean txoriei soilik eragiten dien arren ugaztun espezie batzuk infektatzeko gai da, horien artean gizakia, txerria eta etxeko katua. Lehen aldiz Italian isolatu zen XX mende hasieran eta gaur egundaino munduko leku ezberdinetan aurkitu da.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaztien gripea "flow plague" izenez ezagutzen da mundu osoan. Gaixotasun hau 1878 urtean agertu zen Italian. 1901an Centanni eta Savonuzzi-k aurkitu egin zuten agente bat gaixotasun hau zabaldu egin zuena hegazti guztietan. H5N1 birusak gizakia kutsatu dezake eta Hong Kongen izan zen lehenengo kasua.

Gaixotasuna hegaztietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Hegaztien migrazioak birusak ekar ditzakete.

Influenza A birusaren azpimota batzuk (H5 eta H7) sortzen dute hegazti-gripea. Hegazti gehienei eragiten dien gaixotasun sistemikoa da, oso kutsakorra eta 24 orduetan hilkorra. A motako influenza birusak hemaglutinina (H) eta neuroaminidasa (N) proteinetan oinarritutako azpimotetan banatuta daude. 16 hemaglutinina mota daude eta 9 neuroaminidasa mota, beraz 144 konbinazio ezberdin eman ahala dira H eta N-rekin. Azpimota guztiek kutsatu ditzakete hegaztiak, baina gutxi batzuk soilik gaixotu. Gaur arte aldaera hiperpatogenoa H5 eta H7 azpimotek besterik ez dituzte sortu.

Ur-hegazti migrakorrek, batez ere ahate basatiek, birusaren gordailu naturalak dira, eta baita infekzioarekiko erresistenteak. Eskortako hegaztiak, bestalde, ahulagoak dira gaixotasunarekiko.

Behin birusa hegaztietan sartuta, gorozki eta arnasbidetik kanporatzen da, eta honela transmititu eta hedatzen da:

  • Infektatutako hegaztien jariakinekin zuzeneko kontaktua izatean; gorozkiekin bereziki.
  • Kutsatutako elikagai, ur, eta bestelakoen bidez.
  • Aire bidez.

Pandemiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MOE-k(2005) abisatu egin du pandemiaren arriskuaz giza eta hegazti-gripeen arteko mutazioren batek sortu dezakeena.

Espainiar gripea (1918)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar gripea edo gripe handia 1918an mundu mailan egon zen gripea izan zen, H1N1 birusak sortu zuen. Munduan 40 milioi pertsona hil ziren eta hilkortasun maila %2,5ekoa zen.

Asiako gripea (1957)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957an H2N2 birusak sortutako gripea izan zen esker. Munduan 2 milioi pertsona inguru hil egin ziren honen ondorioz.

Hong Kongeko gripea (1968)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(1968) eman zen lehenengo kasua. H3N2 birusak sortu zuen. Aurrekoarekiko berdintasunagatik (N2) eta honen gertutasunagatik eraginak ez ziren hain larriak izan.

Segurtasun printzipioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde nazionalek eta nazioartekoak hegazti basatietako harremanak murrizteko gomendatu dute. Gaixorik edo hilik dagoen hegaztiren bat aurkituz gero,zure komunitate autonomoko albaitaritza agintariei jakinarazi erretiratu eta azter ditzaten.

Farmakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian sendagai antibirikoen 10 milioi erostea ados dute (OMK) eta erkidego autonomoetako gobernuek, Espainiako biztanleen % 20 baino gehiagorentzako botika izateko asmoz. Birusa mutatuko balitz, eta txertoak egiten ari diren bitartean, gaixo guztiak tratatzea izango litzateke osasun-agintarien lehentasuna, bai eta birusa sortu den tokian hedapena geldiaraztea ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alvarado de la Barrera, C. & Reyes-Terán, G., 2005, Influenza: Forecast for a pandemic. Arch. Med. Res., 36:628-36. PMID 16216644
  • Brown, H., 2004, WHO confirms human-to-human avian flu transmission, Lancet 363(9407):462.PMID 14964079
  • Le, Q. M., Kiso, M., Someya, K., Sakai, Y. T., Nguyen, T. H., Nguyen, K. H., Pham, N. D., Ngyen, H. H., Yamada, S., Muramoto, Y., Horimoto, T., Takada, A., Goto, H., Suzuki, T., Suzuki, Y., & Kawaoka, Y., 2005, Avian flu: Isolation of drug-resistant H5N1 virus, Nature. PMID 16228009
  • Frederick G. Hayden, Antiviral Resistance in Influenza Viruses — Implications for Management and Pandemic Response.NEJM 354:785-8

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]