Hegi Babesgarria operazioaren kronologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Hauxe da Hegi Babesgarria operazioaren kronologia egunez egun:

Lehen astea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailak 8[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israel Ansar hiria bonbardatzen, 2014ko uztailaren 8an

Uztailaren 8an, goizalean, Israelek 50 bonbatik gora jaurti eta hemeretzi pertsona hil eta 80 zauritu zituen, haietatik bi oso larri, Gaza bonbardatuta. Berehala erantzun zuen Hamasek, Gazatik Tel Aviv hegoaldera misil bat jaurtita. Halere, alarma soinuak piztu, eta indargabetzea lortu zuen Israelek. Tel Aviv kanpoaldera ere hainbat misila bota zituen Hamasek, eta horiek eztanda egin zuten. Israelen itsasoz sartzera zihoazen lau miliziano palestinar hil zituen. Hamaseko kideak ziren. Jerusalemen ere leherketak entzun ziren, hiru eztanda izan ziren.[1]

Uztailaren 8ko gauean zehar, Gazako 160 gune bonbardatu zituen Israelek. Hildako eta zauritu gehiago eragin zituzten erasoek. Gutxienez 28 lagun hil zituzten, eta ehun baino gehiago zauritu. Eraso zieten guneen artean zeuden Hamasen menpe zeuden hainbat kontrol gune, zenbait etxe eta tunel. Jihad Islamikoaren goi kargudun baten etxeari ere egin zioten eraso.[2]

Uztailak 9[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 9an, 48 misil jaurti zituzten Gazatik. Horietatik 14 atzeman zituen misilen aurkako ezkutuak. Hainbat hiritan jo zituzten alarmak: Zichron Yaacoven, Gazatik 120 kilometro iparraldera. Tel Aviv iparraldean ere beste hiru erori ziren. Inork ez zituen bere gain hartu erasook. Al-Qassam Brigadek aireportu militar batera jaurti zituzten bi misil. Beste bi misil Dimona herritik gertu erori ziren, zentral nuklear batetik gertu.

Bestalde, Jerusalemen liskarrak izan ziren Polizia eta gazte palestinarren artean. Beit Safafa auzoan, gutxienez, 20 lagun atxilotu zituzten. Egun hauetan, istilu ugari egon ziren hirian, Abu Khdeir gazte palestinarraren hilketa zela eta. Ramallahn ere kalera atera ziren gazte palestinarrak. Beit El kokaleku pareko zaintza dorrearen aurrean sua piztu zuten horietako batzuk. Soldaduek kautxuz estalitako balak tirokatuta erantzun zuten, eta 11 zauritu eragin zituzten.

Al-Qassam Brigadek, Hamasen adar armatuak, su-eten baterako bost baldintza jarri zizkion Israeli. Lehenik eta behin, aire erasoak eten egin behar zituen armadak, eta 2012an sinatutako menia akordioari lotu. Bestalde, eskatu zuten askatzeko Gilad Shalit soldaduaren truke aske geratutako eta berriz atxilotutako presoak. Azkenik, ez zuten onartuko palestinarren batasun nazionaleko gobernuan trabarik jartzea.[2]

Uztailaren 9ko gauean zehar, Israelek 180 gune bonbardatu zituen, eta 30 lagunetik gora hil zituen. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egin zuen, gatazkaz hitz egiteko. Bien bitartean, Israelgo Gobernua babes bila aritu zen nazioartean. Benjamin Netanyahu lehen ministroa Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiarekin, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin eta John Kerry AEBetako Estatu idazkariarekin batzartu zen.[3] Bestalde, Egiptoko agintariek Rafah hiriko muga ireki zuten behin-behinean, Gazan zauritutakoak hartzeko. Yahia Abdelmeguid Sinai iparraldeko eskualdeko bozeramaileak jakinarazi zuenez itxita egon ohi zen muga irekia izango zutela Israelen erasoak amaitu arte.[4]

Uztailak 10[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 10ean Gazak Israelgo Tel Aviv, Dimona, Mitzpe Ramon, Eshkol, Axkelon, Netivot eta Jeruham hirietara misilak bota zituzten sute batzuk sortuz. Arratsalderako sute guztiak itzali zituzten. Goizean, Gazatik 234 misil bota zituzten horietako 61 misil harrapariak gelditu zituen. Eguerdian israeldar poliziek kotxe bat gelditu zuten palestinar arabiarrrak barruan zituela. Bi zisternen barruan likido lehertzaile bat zegoen. Poliziak atxilotu egin zituzten eraso terrorista bat egitea saiatzeagatik. Arratsalderako, Gazatik 442 misil bota zituzten; horietako 96 suntsitu zituzten defentsek.[5][6]

Uztailak 11[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beer-Xevan, 2014ko uztailaren 10ean, Gazatik jaurtitako Grad misil batek etxe bat jo zuen

Uztailaren 11n, bi pertsona hil ziren Israelek Bureij Palestinako iheslari eremuetan ibilgailu baten aurka jaurtitako bonbardaketa batean. Ondorioz, ordurako 100 palestinar hil ziren eta ia 700 zauritu Israelgo militarren erasoaldiek iraun zuten lau egunetan, medikuek jakitera eman zutenez. Israelgo gerra abiazioek eta ontziek goizaldean eraso egin zioten Gazako Zerrendako 50 objektibori, horien artean, lau etxebizitzari. Egunsentia baino lehen, Israelgo hegazkineriaren erasoen azken biktimen artean zortzi pertsona zeuden, horien artean urte gutxiko haur bat eta 7 urteko beste bat, Gazako Osasun Ministerioak azaldu zuenez. Palestinako miliziek Israelen aurka koheteak jaurtitzen jarraitzen zuten bitartean. Zortzi pertsona zauritu ziren, horietako bat larri, Gazatik botatako kohete batek Axdodeko gasolindegi bat bete-betean harrapatu ostean.[7] Giza erakundeen arabera, zerrendako 300 etxebizitza baino gehiago guztiz suntsitu zituzten, eta hainbat oso kaltetuta zeuden. Ondorioz, bi mila pertsona baino gehiago etxerik gabe zeuden.[8][9]

Uztailaren 11n ere, goizeko 6:30etan (hango ordua) Libano hegoaldetik bi misil bota zirela baieztatu zuen hango agentziak. Notiziek ziotenez Israelek Libano hegoaldera jaurtigaiak botatzen erantzun zuela erasoa salatu zuten.[10]

Uztailak 12[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 12ko 20:00ak aldera (tokiko ordua), Hamasek prentsaurrekoan iragarri zuen egun bereko 21:00etan J80 misilak botako zituztela Israel aldera. Uztailaren 12ko gauean, Israelek erasoak gogortu zituen Hamas eta Jihad Islamikoaren aurka. Israelen Itsas Armadako komando bat Gazako Zerrendaren iparraldean sartu zen, Israel erdialdeko hiri handien aurka koheteak jaurtitzen zituzten palestinar milizianoen aurka borrokatzeko. Eraso hartan, 21 palestinar hil ziren. Operazio militar hartako lurreko lehen sarraldiak 3 palestinar miliziano hil eta Shayetet 13 unitate bereziko 4 soldadu zauritu zituen.[erreferentzia behar]

Bestalde, Israelek panfletoen eta telefono deien bidez Zerrenda iparreko biztanleei euren etxeak utzi behar zituztela adierazi zien. Israelek zioenez, milizianoek erabiltzen zituzten tunelak suntsitzeko asmoa zuen, eta erasoa 14:00etan (tokiko ordua) hasiko zen. Hamasek herritarrei etxetik ez alde egiteko eskatu zien.[erreferentzia behar]

Uztailak 13[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UNRWAren Gazako eskolak, gatazatar biztanleak bertan errefuxiatuta uztailaren 12 gaueko bondardaketen ondoren

UNRWAk Gazan zituen guneetara 4.000 pertsona hurbildu ziren. Gauez, erasorik odoltsuena gertatu zen. Isralek Gazako Polizia dependientearen buruzagiaren aurkako erasoa burutu zuen eta buruzagia hil edo larriki zauritu zen. Erasoak bere etxearen ondoan zegoen mezkita bat ere jo zuen eta 15 lagun hil ziren. Azken sei egunetan, 151 palestinar hil ziren eta mila inguru zauritu. Hildakoen herenak zibilak ziren eta tartean 20 haur inguru zeuden. Ordura arte, Israelek 1.240 eraso burutu zituen: 60 lur azpiko jaurtigai, bi gune militar, hainbat entrenamendu gune, 17 arma fabrika eta Hamaseko buruzagien 23 etxe suntsituz. Bestalde, milizianoek 800 kohete baino gehiago jaurti zituzten eta horietatik 145 defentsarako aparatuek suntsitu zituzten.[11]

Uztailak 14[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 14ko goizalderako, Israelek operazio honetan guztira 1.320 eraso ekintza eginak zituen Gazaren aurka. Horrek guztira 172 Gazatar hil zituen 6 egunean. Gazatik guztira 940 misil jaurti ziren epe berean. Uztailaren 14ko gauean ere izan ziren erasoak. Beste bost palestinar hil zituzten, eta gutxienez hamar lagun zauritu. Samoan, Hebron hegoaldean, 21 urteko palestinar bat hil zuten, Israelgo soldaduek eraso egin eta mediku arreta hartzea galarazi ondoren. Arratsaldean, Israelek Patriot misil bat erabili zuen Gazatik zetorren dron bat suntsitzeko. Operazioa hasi zenetik, gutxienez 182 lagun hil ziren. Biktimen artean 36 haur eta 32 emakume identifikatu zituzten.[12] Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak azaldu zuenez, zailtasunak zituzten Gazan behar bezalako arreta emateko, eta ezin ziren hainbat gunetara heldu. Azpiegitura ugari kaltetuta zeuden erasoen ondorioz, tartean Europako ospitalea.[13]

Hamasek misilak jaurtiz segitu zuen kontraerasoan, eta Tel Aviv ingururaino ailegatu ziren jaurtigaiak. Hamasek bere arma berriak ere erakutsi zituen: drone edo piloturik gabeko hegazkina. Israelera hiru jaurti zituela esan zuen. Tel Avivek jakinarazi zuen Gazatik ateratako drone bat suntsitu zuela. Palestinako Aginte Nazionalak adierazi zuen, berriz, nazioarteko ikerketa bat ireki zela jakiteko Israelek debekatutako armak erabili ote zituen.[14]

Bigarren astea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailak 15[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rishon LeZionko eskola kaltetuta uztailaren 15ean Palestinako kohete batek jo ondoren
Israelgo soldadua 4 urteko haur bat babesten erasoaren erdian.

Gauerdia pasata, Israelek iragarri zuen bilera bat egingo zuela Egiptorekin su-etenaren proposamena eztabaidatzeko. Goizaldean, lehenengo aldiz, bi misil bota zituzten Egiptotik Eilatera.

Israelek Egiptok proposatutako su-etena onartu egin zuen. Su-etena 07.00etan (Euskal Herrian ordu bat beranduago) sartu zen indarrean. Hamasek, berriz, ez zuen onartu, eta Israelera misilak botatzen jarraitu zuen. 09:00etatik 50 bat suziri bota zituzten Hamasek eta Jihad Islamikoak Israelen kontra. Handik denbora batera, Benjamin Netanyahuk jakinarazu zuen denbora horretan ez zituztela aireko erasorik egin. Iluntzean, lehen hildako israeldarra israeldar zibil bat izan zen. Palestinako miliziek jaurtitako koheteak Erezeko muga jo zuten, Israel eta Gaza artean, herritar bati zauri larriak sortuz eta ondoren, hil egin zen.[15] Sei orduko su-etenaren ostean, Israelgo Aireko Indarrak Gazako 30 helbururen aurka eraso egin zuen. Hamasek Israelen aurka 76 kohete jaurti ondoren izan ziren erasook[16]

Egiptok egindako proposamenaren zioenez, esandako orduan su-etena «berehala» jarri behar zen indarrean; beraz, Israelek erasoak gelditu beharko zituen, eta Hamasek eta beste taldeek Gazatik misilak botatzeari utzi. Gainera, Israelek bermatu beharko zuen ez zuela lurreko inbasiorik egingo[15]

Uztailaren 15 gauean jakin zen, Israelgo armadako hegazkinek gutxienez lau siriar hil zituztela Israelek okupatutako Golango lurretan. Bertan, Libano eta Israel arteko mugan, tentsioa areagotu egin zen, uztailaren 13an gerra-hegazkin israeldarrek Libanoko Tiro herrian zenbait eraso egin ondoren. Israelek okupatutako Golango Al-Quneitra eskualdean izan ziren erasoak. Gutxienez lau hildako eta hamar zauritu eragin zituzten. Al-Quneitrako gobernadorearen etxeari eta Siriako armadaren 90. brigadako baseari ere eraso egin zieten.

Uztailak 16[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizean, Tel Avivek adierazi zuen nazioarteko kazetariei bidalitako mezu baten bidez etxetik ateratzeko agindu ziela Gaza iparraldeko 100.000 palestinarri. Gainera, hegazkinetatik ere bota zituzten afixak eskaera horrekin. Mezuak Israelek Beit Lahian (Gazako Zerrenda eskualdek hiria) eta Gaza hiriko Shayaia eta Zeitun auzoetan zabaldu zituen. Ia 80.000 palestinarrek ez zuten jaramonik egin.[17]

Arratsaldean, Israelek jolasean ari ziren lau haur hil zituen Gazako hondartza batean. Erasoa gerraontzi baten bidez egin zen. Israelek operazioa hasi zuenetik, hildako umeak gutxienez 43 ziren[18]

Uztailak 17[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 17ko hango gauerdian (EHn 01:00ak) Israelek 5 orduko su-eten bat onartu zuen Nazio Batuen Erakundeari men eginez. Hamas taldeak ere onartu zuen. Su etena goizeko 10:00etatik eguerdiko 15:00ak artekoa zen. Su-etena baino lehenago, Israeldar Armadak 13 Hamaseko miliziano ikusi zituzten Gazako Israeldar aldean atera zirenak. Israelgo Defentsa Indarrak 13 milizianoak eraso zituzten, gehienak hil zituzten eta gero tunela suntsitu zuten. Israelgo Armadaren Irrati Emisorak esan zuen 13 pertsona horiek armatuta zeudela eta arriskutsuak izango zirela ez balituzte hil. Su-etena hasi eta 2 ordu beranduago Gazatik 3 misil bota ziren Israelerantz. Goizean, eta su-etena indarrean zela, hiru suziri jaurti zituzten miliziek Israel aldera, biktimarik eragin gabe. Hamasn arabera, Israelek jaurtitako morteroei erantzuteko bota zituzten suziriak. Hango 15:00etan, (hemengo 16:00etan) su-etena bukatu zen eta orduan Israelgo Axkelon herrian larrialdietako sirena jotzen hasi zen.

Erresuma Batuko BBC kateak iragarritako su-etena gezurtatu ondoren,[19] erasoekin hasi zen Israel, eta ordu batzuk geroago, lurreko erasoa hasteko agindu zuen Benjamin Netanyahuk. Armadak esan zuenez "fase berri bat" hasi zen. Horren aurretik, gutxienez hiru ume hil zituen Gaza erdialdean. Gaza iparraldeko eta hegoaldeko hainbat gunetan ere bonbardaketak egin zituen, tartean ospitale baten inguruan. Khan Yunisen ere, aire eraso batek bi familia izan zituen helburutzat. Guztira, sei lagun hil zituen Israelgo armadak[20].

Nazioarteko komunikabideak zabaldu zuten su-eten iraunkorra adostu zutela Israel eta Hamaseko ordezkariek, Kairon egindako bileran baina Israelek ukatu egin zuen eta Hamasek eta Jihad Islamikoak, berriz, onartu egin zuten elkarrizketetan aurrerapausoak egin zituztela, baina ukatu egin zuten inolako akordiorik egon zela. Bi alderdi islamistek hamar puntuko plan bat aurkeztu zioten Egiptori. Aurrebaldintza bat zen Israelek askatzea hiru kolono adingabeen bahiketez geroztik (ekainaren 12tik) Zisjordanian atxilotu zituen palestinar guztiak.[21]

Uztailak 18[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaza hiriko ekialdea, uztailak 18

Erasoak gogortu egin ziren aurreko eguneko iluntzetik. Gutxienez 57 palestinar hil zituzten lurreko erasoetan. Beit Lahiako erietxeari eraso egin zioten laurehun ume zeudela bertan. 18.000 palestinarrek utzi zuten etxea uztailaren 18an, Israelek lurreko erasoa hasi eta gero. Ordura arte 22.000 palestinarrek jo zuten laguntza eske etxetik ihes eginda, eta uztailaren 18an ia bikoiztu egin zen kopurua[22]

Palestinako Aginte Nazionaleko iturrien arabera, Israelgo armadak 5.000 tona lehergailu jaurti zituen Gazan, operazioa hasi zutenetik. Lehergailu horietako asko Gaza ekialdeko etxeen aurka bota zituzten. Gehienak Rafa eta Khan Junisen erori ziren.[23]

Uztailak 19[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazako etxe baten suntsiketa

Uztailaren 19 gauean eta uztailaren 20an gutxienez 68 lagun hil eta 400dik gora zauritu zituen Israelek, eta egun odoltsuena izan zen. Khan Younis, al-Qarara eta Beit Hanounen izan ziren erasoak. Beit Hanounen familia bereko hiru kide hil ziren. Egiptoko mugatik gertu dagoen Rafah herrian, berriz, dozenaka lagun hil ziren beste eraso batean.[24]. Goizaldean Israelek "sarraskia" egin zuEN Palestinako zibilen kontra Khan Younisen; zortzi lagun hil eta hogei zauritu zituzten bertan, eta 13 eta 15 urte zituzten hildakoetako bik. Bestalde, lagun bat hil eta beste lau zauritu zituzten Israelgo Dimona eskualdean, Gazatik jaurtitako suzirien ondorioz. Palestinatik botatako misilen eraginez hiltzen zuten bigarren israeldarra zen. 50.000 lagun lekualdatu zituzten Gazan operazio militarra hasi zenetik eta guztira 314 ziren Israelek operazioa hasi zuenetik hildako palestinarrak, eta 2.268 zaurituak[25]

Eguerdian Hamaseko bederatzi militante sartu ziren Israelera tunel baten bidez Israelgo soldaduz jantzita. Israelgo Defentsa Indarren talde batek aurkitu zituen eta tiroketa gertatu zen. Geroago Hamaseko kideak airezko eraso baten bidez hil ziren.[26] Gauean, Israelgo Defentsa Indarrak Gazan 34 tunel aurkitu zituen, eta tunel horiek suntsitzen hasi zen[27] Larunbatean 94 misil bota ziren Gazatik, horietako 36 misilen aurkako defentsak eraitsi zituen.[28]

Uztailak 20[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxienez 89 palestinar hil eta ehunka zauritu zituen Israelek. Arratsaldean gutxienez 7 lagun hil ziren Israelgo Armadak Gaza erdiguneko etxebizitza baten kontra egindako eraso batean. Beraz, 96 ziren hildakoak. Sayaie auzoko biktimak ebakuatzeko adostutako bi orduko su-etena haustea egotzi zion Israelgo Armadak Hamasi. Su-etenak hango 13:30etik (Euskal Herrian 12:30) 15:30 bitartean iraungo zuen, denbora tarte horretan Palestinako hiritarrek eremua ebakuatu ahal izan zuten. Su-etena hasi eta gutxira, palestinarrek hainbat suziri jaurti zituztela salatu zuen Israelek. Bestalde, kazetari palestinar bat hil zen, anbulantzia bateko gidariarekin batera, Israelek Shujaiya zigortutako auzoaren kontra jaurtitako bonba baten ondorioz. Israelek gutxienez 50 palestinar hil eta beste 400 zauritu zituen Shujaiva Gazako auzoan gau osoan egindako etengabeko bonbardaketetan. Israel Gazan gehiago sartu zen, 72 ordu inguruan bost soldadu judu hil ondoren. Egunik odoltsuena izan zenez, Mahmud Abbasek hiru dolu egun izendatu zituen Palestinan.[29]

Uztailak 21[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israelgo armada

Gutxienez lau pertsona hil ziren Gazako Deir al-Balah hiriko ospitaleko erasoan. Hildakoez gain, beste 50 pertsona zauritu ziren eraso berean. Ospitaleko erasoaz gain, goizean familia bereko bederatzi palestinar hil zituzten, Rafahen; horietatik zazpi, haurrak. Arratsaldean beste etxe bat bonbardatu zuen Israelek, eta zortzi lagun hil ziren, horietatik lau, adingabeak.[30]

Halaber, hamar miliziano palestinar hil ziren aste horretan Israelgo hegoaldean soldadu eta polizi israeldarrekin izandako liskar batean, tunel baten bidez Zerrendatik mugako kibutz batean sartu eta gero. Bestalde, Hamasen beso armatua zen Ezzedin al Qassam Brigadak hamar militar israeldar hil zituen Gazako zerrendako erasoetan. Ejertzitoak lurrazpiko 16 tuneletara 44 sarbide topatu zituen uztailaren 21ean; batzuk etxebizitza eta meskitetara zihoazen. Bestalde, tunel baten bidez Israelen sartzen saiatu ziren Hamaseko 10 miliziano hil zituen egun berean Israelgo Armadak.[31] Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak bonbardaketak "berehala" amaitzeko eskatu zion Israelgo Gobernuari, eta, aldi berean, medikuen eta elkartearen azpiegituren segurtasuna bermatzeko deia egin zion[32]

Israelgo arabiarrek greba orokorra egin zuten. Arabiarren Batzorde Behatzaile Gorenak deitu zuen grebara eta babes zabala izan zuen, gehienbat arabiarrak gehiengoa ziren hirietan, Nazareten esaterako[33]

Hirugarren astea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailak 22[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizaldean, 70 gune bonbardatu zituen Israelek. Horien artean, bost mezkita eta futbol zelai bat zeuden. Eskola baten aurka ere egin zuen. Bestetik, Gazan izandako liskarretan bi soldadu hil ziren, eta beste bat desagertuta zegoen. Goizean Israelek "ohartarazpen tiroak" egin zituen Al Jazeerak Gazan zituen bulegoen aurka. Israelek Al Aqsa Ospitalea ere bonbardatu zuen Gazan, eta gutxienez lau pertsona hil zituen bertan. Modu honetako bigarren erasoa zen. Hain zuzen ere, misil batek osasun zentroaren hirugarren solairua jo zuen. Gaixo guztiak ebakuatu behar izan zituzten.[34]

Bestetik, Egiptok lurreratzea galarazi zion Gazarako giza laguntza zeraman hegazkin bati. Zisjordanian ere liskarrak izan ziren. Palestinar bat tiroz hil eta israeldar bat larri zauritu zuten. Gainera, hamasei palestinar atxilotu zituzten Zisjordanian, Hamaseko kide izateagatik. Operazioa hasi zenetik ehunka adingabe hil zituzten eta 100.000 pertsonak etxea utzi behar izan zuten aterpeetan babesa hartzeko.[35]

Uztailak 23[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonbardaketek ez zuten etenik izan. Bien bitartean, NBE Nazio Batuen Erakundeak batzorde bat osatzeko erabakia hartu zuen, Israelek Gazan gerra krimenak egin ote zituen ikertzeko. Palestinako Estatuak, herrialde arabiarrek eta OIC Lankidetza Islamikoaren Erakundeak aurkeztu zuten eskaera NBEren Giza Eskubideen Kontseiluan; 47 kideetatik, 29k babestu zuten, hamazazpik abstentzioa eman zuten, eta soilik AEBek bozkatu zuten aurka. Azken bi egunetan orduko ume bat hil zuten Gazan[36].

Gazako Zerrendaren blokeoa "guztiz" bertan behera geratzea baldintza bezala jarri zuen Hamasek akordio bat onartzeko. Hamaseko bozeramaileak, berriz, garaipentzat jo zuen nazioarteko hegazkin konpainiek Israelerako hegaldiak eten izana, herenegun suziri bat Ben Gurion nazioarteko aireportura ailegatu ondoren[37]. Europan, Lufthansa (Alemania), KLM (Alemania), Air France (Frantzia), Norwegian Air (Norvegia) eta beste hainbat konpainiak ere eten zute Israelekiko lotura[38].

Uztailak 24[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazako iparraldean zegoen Beit Hanoun hirian errefuxiatu Palestinarrentzako Nazio Batuen Agentziaren (UNRWA) eskola bat bonbardatu zuten. Gutxienez 15 pertsona hil ziren eta 200dik gora zauritu. Lekukoen arabera 30etik gora izan ziren hildakoak. Goizean, beste hiru palestinar hil zituzten, moto bati misil bat botata; bestalde, Al-Qassam Brigadek, bere gain hartu zuten Israelgo zortzi soldaduren hilketa. Nazio Batuen Erakundearen arabera 110.000 palestinarrek utzi behar izan zuten etxea. 750 ziren Israelek Gazan hildakoak eta 4.700 zaurituak[39]. Bestalde, Israelgo Armadako 56 erreserbistak errefusatu egin zuten Gazako operazio militar "basatian" parte hartzea, eta militar israeldarrek palestinarrak jazartzea deitoratu zuten. Bestalde, AEBko Abiazio Administrazio Federalak (FAA) berriz abiatu zituen Tel Aviveko Ben Gurion aireporturako hegaldiak[40].

Uztailak 25[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israelgo Armadak baieztatu egin zuen hilaren 20an desagertutako soldaduaren heriotza. Erasoen jomuga talde armatuetako buruen kontrakoak izan ziren eta horrela Sala al-Bardawil Hamaseko buruzagiaren etxebizitzari erasotu zuten. Bestalde, Salah Abu Hasanin Talde Yihadistako burua hil egin zen, Israelek bere etxebizitzaren kontra jaurtikitako misilaren ondorioz. OME Osasunaren Mundu Erakundeak ere Gazan korridore humanitarioa irekitzea eskatu zuen, zaurituak ebakuatu eta oinarrizko sendagaia bertara eramateko. Izan ere, lau erietxek kalteak jasan zituzten, erasoengatik[41].

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, gutxienez 50 herritar hil zituzten egun horretan, eta ospitaleen aurkako erasoak egon ziren, Gaza hirian eta Beit Hanounen. Hiri horretan egin zuen Israelek UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren eskola baten aurkako erasoa, azken hiru egunetan —gutxienez hamazazpi lagun hil zituen—. UNRWAk adierazi zuen eskola horretara itzultzen saiatu zirela erasoaren ondorioak aztertzeko, baina berriz ere tirokatu zituztelako ezin izan zirela hurbildu.

Unicef, gutxienez 192 ziren Israelek uztailaren 8tik Gazan hil zituen adingabeak. Israelgo Armadak bi soldaduen heriotzen berri eman zuen. Al-Qassam brigaden (Hamasen adar armatua) arabera, ordea, hamar soldadu hil zituzten uztailaren 25ean Beit Hanoun inguruan.

Zisjordaniako indarkeria. Ramadanaren azken ostirala zen, eta horregatik protesta jendetsuak deituta zeuden Gazako erasoaldiaren aurka. Beit Ummar herrian, Israelgo Armadak 30, 35 eta 47 urteko hiru palestinar hil zituen manifestazio batean. Huwara herrian beste hiru manifestari hil zituzten tiroz. Soldaduez gain, kolonoek ere manifestariei tiro egin zieten. Al-Arroubeko errefuxiatu eremuan 32 urteko palestinar bat hil zuen soldadu batek. Uztailaren 25ekoa kontatuta, hiru egun hauetan bederatzi palestinar hil zituzten Zisjordanian[42].

Uztailak 26[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizeko 07:00etan sartu zen indarrean su-eten humanitarioa, eta hamabi orduz luzatzea adostu zuten bi aldeek. Aurretik, Israelek etxebizitza eraikin bat bonbardatu eta gutxienez 35 pertsona hil zituen eta 50 zauritu. Gurutze Gorriak salatu zuenez beraien anbulantzietako bat ere tirokatu eta langile bat hil zuen Israelgo Armadak. Horiekin 940tik gora ziren hildakoak eta 6.000 baino gehiago zaurituak[43]. Ondoren, lau orduz luzatu zuen Israelek su-etena, gauerdira arte —23:00ak Euskal Herrian—. Milatik gora ziren Israelen erasoaldian hildakoak[44].

Euskal Herrian 19:00ak zirenean zen amaitzekoa su-etena. Israelek, ordea, lehenik lau orduz luzatu zuen, eta ondoren beste 24 orduz luzatzea erabaki zuen, Nazio Batuen Erakundeak eskatuta. Hamabi ordukoa amaitu bezain laster Palestinako miliziek lau kohete jaurti zituzten Israelera. Armadak ez zuen erantzun segituan, eta su-etena beste lau orduz luzatzea adostu zuen, nazioarteak bultzatuta, gauerdira arte. Hala ere, ez zuen su-etena bete. Gauerdia baino lehen Rafah hiria bonbardatu zuen, eta palestinar bat tiroz hil zuten. Hamasek ondoren onartu zuen suziriak bota zituela, eta Israeli leporatu zion su-etena eraso gehiago prestatzeko erabiltzea[45].

Uztailak 27[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamas erakundeak eta Palestinako beste talde armatu batzuek NBEk proposatutako 24 orduko su-eten humanitarioa onartu zuten. Etenaldia hango 14:00etatik aurrera hasi zen (13:00 Euskal Herrian). Lehenago, Israelgo Gobernuak su-eten humanitarioa bertan behera utzi, eta berehala Gazako Zerrendan erasoaldiei berriro ekingo ziela iragarri zuen, Hamasek eta Palestinako beste milizia batzuek Israelen aurka 25 kohete jaurti baitzituzten azken orduetan[46].

Uztailak 28[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igandean adostu zuten 24 orduko su-eten humanitarioa bertan behera geratu zen arratsaldean. Gutxienez 15 pertsona hil zituzten Gazan, horietako zortzi umeak. Gainera, Palestinako lau ekintzaile hil zitzuten Israelgo indarrek. Bestalde, lau israeldar hil eta sei zauritu zituzten Gazako Zerrendatik jaurtitako morteroek. Eshkolen kibutz batean bilduta zeuden pertsonen aurka jaurtigaiak bota zituzten morteroek. Geroago, Azedim Al Kasam Hamaseko talde armatuak erasoa bere gain hartu zuen. Gainera, uztailaren 28an, Israelen hamar soldadu hil zituztela ziurtatu zuten brigadek.

Gutxienez hamar lagun hil zituzten eta 40 zauritu ziren, Israelek Gazan egindako bi erasotan. Gaza hiriko iparraldean zegoen parke bati eta ospitaleen kontra egin zuten Israelgo hegazkinek. Shati errefuxiatu-eremuaren mendebaldean zegoen parke bat helburua izan zuten bonbardaketek. Bigarren erasoan Gazako Shifa ospitaleko klinikak bonbardatu zituzten. Gutxi lehenago, hiru pertsona hil ziren ospitaleen aurka egindako erasoan eta hainbat lagun zauritu ziren.[47]. Bestalde, Mahmud Abbas PANeko presidentea izango zen negoziazioetan palestinar ordezkaritzako burua. Ordezkaritza horrek elkarrizketak hasiko zituen Kairon, su-etena negoziatzeko eta erasoa eteteko[48]. Egun berean, Israelgo armadak onartu ehunka errefuxiaturi babesa ematen zien NBEren eskola bat bonbardatu zuela, baina ukatu egin zuen norbait hiltzea[49].

Laugarren astea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailak 29[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauetik, bonbardaketak etengabeak izan ziren Gazan, eta, gutxienez ehun ziren hildako palestinarrak. Haietako bat Ismail Haniyeh lehen ministro ohi eta Hamaseko buruzagiaren etxean erori zen eta eraikina erabat suntsitu zuen. Lehertu zenean ez zegoen inor barruan. Gainera, Gazako argindar planta bakarreko erregai tankeei ere eraso zien Israelek. Gero eta arazo gehiago zituzten Hamasen kontrolpeko eremuan argindarra lortzeko. Osasun zerbitzuek eta giza laguntzarako taldeek lanerak zailtasunak zituztela esan zuten[50]. Halaber, Al Aqsa telebistaren egoitza eta albiste-agentzien bulegoak erasotu zituzten[51]. Emandako azken datuen arabera, Israelek operazioa hasi zuenetik 1.156 palestinar hil zituen, eta 6.700 zauritu. Egun horretan, 182.000 palestinarretik gora zeuden NBEren 82 guneetan aterpetuta.

Bestalde, PAEk zioenaren arabera, Palestinako Aginte Nazionalak Hamasekin eta Jihad Islamikoarekin egin zuen akordioa; 24 ordukoa litzateke su-etena, eta 48 ordura arte luza zitekeen. Baina Hamasek gezurtatu egin zuen 24 orduko su-etena onartu izana[52].

Uztailak 30[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxienez 17 pertsona hil ziren eta 100 baino gehiago zauritu Gazako merkatu nagusi batean izan zen bonbardaketan. Israelgo abiazioari leporatutako erasoa 18:00etan izan zen, su-etena amaitzea aurreikusitako ordua baino ordubete lehenago. Merkatuko biktimekin, gutxienez 27 ziren ustezko su-etenan hil ziren palestinarrak. Bonbardaketa Israelgo armadak lau orduko "su-eten humanitarioa" iragarri arren gertatu zen. Su-etena Gazako 12:00etan hasi zen, Euskal Herriko 14:00etan. Bien bitartean, Israelgo Armadak (UNRWA)ren eskola bat bonbardatu zuen berriz Gazan, Jabaliyan eta 20 pertsona hil zituen. 90 izan ziren zaurituak. Goizaldean bonbardaketa gehiago egin zituen Israelek Gazan, eta horietan beste 34 pertsona hil zituen. Nazio Batuen Erakundeak Israel aldera jaurti ohi zituzten moduko suziriak aurkitu zituela berak kudeatutako beste errefuxiatu gune batean adierazi zuen, eta zibilak arriskuan jarrzea gaitzetsi zuen. Israelen arabera, bi asteetan 3.800 suziri jaurti zituzten bere lurretara[53][54].

Uztailak 31[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israelgo Armadak 16.000 erreserbista deitu zituen. 86.000 ziren guztira oldarraldian parte hartu zuten soldaduak. Mahmud Abbasek homdamen-eremutzat jo zuen Gazako Zerrenda, eta Ban Ki Moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiari korridore humanitarioak ezartzeko eskatu zion. Bestalde, AEBk onartu zuen Israeli munizio gehiago ematea, herrialde juduak eskera egin eta gero[55]. Gazako herritarrak sarraskitzen etenik gabe jarraitu zuten militarrek, eta, Gazako Osasun Ministerioaren arabera, eguna bukatzerako gutxienez 65 ziren hildakoak[56].

Abuztuak 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialde Hurbilean goizeko 08:00ak zirenean —07:00 Euskal Herrian— sartu zen indarrean gauerdian Hamasek eta Israelek adostutako 72 orduko su-etena. Su-etenean, bi aldeetako ordezkariak Kairora iritsi eta berehala hasi behar zituzten elkarrizketak. Baina su-etena indarrean sartu eta lau ordu eskasera bertan behera utzi zuen Israelek. Su-etena bertan behera utzi eta minutu gutxira Rafahen aurkako bonbardaketak hasi zituzten. 70 inguru izan ziren hildakoak eta 200dik gora zaurituak. Milizia palestinarrek bi soldadu hil zituzten Eraso horretan euren soldaduetako bat harrapatu zuten soldaduak tunel bat desegiten ari zirenean Armada bilaketa lanak egiten aritu zen desagertutako soldaduaren bila. NBEren guneetan babestutako palestinarrak 220.000 inguru ziren, 2008ko erasoaldian baino nabarmen gehiago[57]. Abuztuaren 1ean, 50 gunetik gora bonbardatu zituen Israelgo armadak Gazan, eta gutxienez 120 lagun hil zituen egun bakarrean.

Zisjordaniako indarkeria. Amorruaren eguna egin zuten Zisjordanian. Israelek erasoaldia hasi zuenetik, etengabe egin zituzten protestak hiri nagusietan, eta sarri sortu ziren istiluak manifestarien eta indar armatuen artean. Abuztuaren 1ean, manifestazio jendetsuak egin zituzten Bethleem, Ramallah eta Nablusen. Armada tiroka oldartu zitzaien, eta gutxienez bi palestinar hil zituen. Hebronen 50.000 lagun inguru elkartu ziren. Soldaduak protesta itotzen ahalegindu ziren, eta 90 pertsona baino gehiago heldu ziren hiriko ospitalera balaz zaurituta[58].

Abuztuak 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazako etxebizitzen eta mezkiten kontrako erasoekin jarraitu zuen goizaldean Israelek; orotara, gutxienez 60 palestinar hil zituen. Rafah hiriaren kontra egin zituen erasorik bortitzenak. Operazioa hasi zenetik, armadak 1.650 palestinar baino gehiago hil zituen, eta 8.900 zauritu. Gehienak zibilak ziren. Bestalde, Israelek Beit Lahia auzora itzultzeko baimena eman zien palestinarrei[59]. Abuztuaren 2an, beste 80 lagun inguru hil ziren bonbardaketen ondorioz, tartean UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoko langile bat. Eraso gehienak etxebizitzetan gertatu ziren.

Egipto hasi zen argindar hornidura handitzen, eta suntsitutako azpiegitura elektrikoak konpontzeko eskatu zion Israeli. Erresuma Batuak hiru milioi libera (3,7 milioi euro) igorri zituen giza laguntzarako.[60].

Abuztuak 3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxienez 29 palestinar hil zituen Israelek Gazako Zerrendan goizaldean egindako erasoetan. Erasoaldirik odoltsuena Rafah hirian izan zen; 15 zibil hil ziren bonbardaketa batean, eta dozenaka zauritu. Israelgo Armadak Nazio Batuen Erakundeko Rafah eskola baten kontra egin zuen erasoa eta gutxienez hamar zibil hil ziren. Osasun Ministerioak 1.730era igo zuen hildako palestinarren kopurua, eta 9.130era zaurituena, uztailaren 8tik egun horretara.

Bestalde, ospitaleen herenak erabili ezinik geratu ziren operazioa hasi zenetik. NBEren datuen arabera, gutxienez osasun zerbitzuetako bost pertsona hil ziren operazioetan zeuden bitartean, eta dozenaka zauritu. Gainera, langileen %40 inguru ezin ziren lantokietara heldu. Egunaren amaierarako, gutxienez 71 palestinar hil zituen Israelek Gazako Zerrendan egindako erasoetan[61].

Abuztuak 4[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israelgo Armadak zazpi orduko su-eten partziala hasi zuen, laguntza humanitarioa sartzen uzteko. Handik eta minutu batzuetara, Israelgo Armadak etxebizitza bat bonbardatu zuen Gaza Hirian, eta 8 urteko neskato bat hil zuen. Zauritutakoak 30 inguru izan ziren, tartean hainbat ume. Ondoren, Israelek Al Nuseirateko errefuxiatu-zentroa bonbardatu zuen, Gazako erdigunean. Su-etena ez zegoen indarrean Rafah herrian (hegoaldean, Egiptoko mugan) soldadu israeldarrek erasotzen jarraituko zuten[62]. Ordurako hildakoak 1.865 ziren eta zaurituak 9.400. 18 palestinar hil zituzten Gazan eta 32 gorpu erreskatatu zituzten etxebizitzen hondakinen artean. Ordurako, Israelgo 67 pertsona hil zituzten gatazkan: 64 soldadu, bi zibil eta Thailandiako pertsona bat. Gazako miliziek 63 kohete jaurti zituzten abuztuaren 4ean, horietako 42 zazpi orduko su-etenean[63].

Zisjordaniako indarkeria. Jabel Mukabar herrixkan eraso bat gertatu zen, Jerusalem ekialdean. Jerusalemgo polizia buruak esan zuenez, palestinarra lan batzuetatik atera zen traktorearekin eta autobus bat jo zuen. Tiroka hil zuten, baina hil aurretik autobusa irauli egin zuen eta pertsona bat hil eta beste bost zauritu ziren. Polizia buruak esan zuenez, kasualitatez zeuden erasoa gertatu zen lekuan hiru polizia israeldar, eta erasoa ikusi zutenean auto batetik atera eta tiroz hil zute palestinarra. Muhamad Naif Jabis zuen izena, eta Jerusalem hego ekialdean bizi zen. Israelgo Poliziaren arabera mota horretako erasoak espero zitezken, 2008an oso ohikoak izan baitziren. Gazaren kontrako erasoaren ondorioz tentsioa areagotzen ari zen Jerusalemen eta Zisjordanian ere palestinarren eta Israelen segurtasun indarren artean[64]. Bestalde, motorzale batek Israelgo soldadu bati tiro egin zion Jerusalemeko Unibertsitatetik gertu, hiriko ekialdean. Soldadua larri zauritu zen eta erasotzaileak Wadi Jooz auzo palestinarrera ihes egin zuen[65].

Abuztuaren 4eko gauean, 72 orduko su-etena onartu zuten Israelek eta Palestinako miliziek. Su-etenak abuztuaren 5eko goizean hasi behar zen, bertako 08:00etan, Al-Ahram Egiptoko egunkariak iturri ofizial bat aipatuz jakitera eman zuenez. Aldez aurretik, su-etena onartzen zutela iragarri zuen Azam al Ahmed (Al Fatah) Palestinako negoziazio misioaren buruzagiak. Bi aldeek erasoak bertan behera uzteko konpromisoa ez zuten ofizialki agertu, Egiptok azaldu zuenez, baina israeldarrei eta palestinarrei konpromisoa hartzeko eskatu zien, "eskualdean egonkortasuna berrezartzeko". Azken orduetan Israelgo ordezkaritza bat Kairora bidaiatu zen su-eten proposamena aztertzeko, Canal 10 telebistak gauean jakitera eman zuenez[66].

Bosgarren astea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuak 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israelgo Gobernuak eta Hamasek 72 orduko beste su-eten bat hasi zuten 08:00etan (07:00ak, Euskal Herrian), antzeko su-eten batek porrot egin eta lau egunera, eta abuztuaren 4ean, Israelek alde bakarreko su-eten bat urratu eta gero. 08:00etan zen indarrean sartzekoa, eta minutu batzuk lehenago milizia palestinarrek hamazazpi suziri jaurti zituzten Israelera, Al-Qassam Brigadek beraiek aitortu zutenez —horietako bat Betleemeraino ailegatu zen, Zisjordanian—. Ez zen inor zauritu. Hiru palestinar gehiago hil ziren abuztuaren 5ean, astelehenetik egindako erasoetan eragin zizkieten zaurien ondorioz. Su-etena indarrean sartu baino minutu batzuk lehenago, gutxienez bost aire eraso egin zituen Israelgo armadak, inor zauritu gabe[67]. Bi aldeak errespetatzen ari ziren su-etena. Tel Aviveko Armadako bozeramaile batek baieztatu egin zuen Egiptok proposatutako su-etena ezarriko zuela. Gainera, Armadak tropak erretiratu egin zituen Gazatik. Bestalde, Sami Abu Zuhri Hamaseko bozeramaileak ere 72 orduko "lasaitasuna" onartzen zuela iragarri zion Egiptori.

Goizeko lehen ordutik denda ugarik ateak zabaldu zituzten eta Gazako Zerrendako biztanleak etxetik atera ziren eta babesleku inprobisatuak utzi zituzten. Bien bitartean, merkatuek eta zirkulazioak pixkanaka-pixkanaka normaltasuna berreskuratu zuten. Zerrendako iparraldean eta ekialdean kalteak oso handiak ziren. Bertan Israelgo 50 soldadu hil ziren borroketan. Eguneko lehen orduetan, Israelgo Armadak Hamasek Israel eta Gaza arteko mugan eraikitako tunel guztiak (gutxienez 32) suntsitu zituela iragarri zuten hainbat irrati-kate israeldarrek[68].

Abuztuak 6[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Punturik konplexuenak negoziatzeko testuinguru berri bat ahalbidetzea eskatu zien Egiptok palestinarrei eta israeldarrei. Horrela, su-etena luzatzeko eskatu zien Kairok bi aldeei, besteak beste, Gazako Zerrendaren blokeoarekin bukatzea negoziatzeko. Israel eta Hamas] zorrotz betetzen ari ziren Gazan abiatutako 72 orduko su-etena. Bien bitartean, bi aldeetako ordezkariak Kairon zeuden, su-eten sakonago bat adosten saiatzeko[69].

Abuztuak 7[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Su-etena kolokan zegoen. Israel su-etena luzatzeko prest agertu zen, baina zeuden baldintzekin. Hamasek, baina, Gazari ezarritako blokeoa kentzea ere jarri zuen baldintza. Israelek errefusatu egin zituen Hamasen eskariak, eta argi utzi zuen bere helburu bakarra Gaza "desmilitarizatzea" zela, talde armatuek suziri gehiago jaurtitzea galarazteko. Egipton egiten ari ziren negoziazioek horrela jarraituz gero, abuztuaren 8an suziriak jaurtitzeari ekingo ziola ohartarazi zuen Hamasek[70].

Abuztuak 8[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israelek eta Gazako milizia armatuek adostutako 72 orduko su-etena amaitu egin zen, 08:00etan (07:00ak, Euskal Herrian), Kairoko negoziazioetan aldeek ez baitzuten akordiorik lortu hura luzatzeko. Minutu gutxira, Jihad Islamiarra suziriak jaurtitzen hasi zen berriz Israelen aurka, eta, handik eta ordu batzuetara, Israelgo Armadak Gazaren aurkako bonbardaketei ekin zien. Ondorioz, ume bat hil zen, eta beste 11 pertsona zauritu ziren[71]. Israelek 35 gune bonbardatu zituen, eta Israelera 52 suziri bota zituzten. Gutxienez bost palestinar hil zituzten Gazan. Goizean, Gazatik dozenaka suziri jaurti eta hiru pertsona zauritu zituzten. Jihad Islamikoak bere gain hartu zituen erasoak. Iluntzerako, Israelgo armadak 47 bonbardaketa egin zituen, eta horietan gutxienez bost palestinar hil zituzten; milizia palestinarrek, berriz, 52 suziri jaurti zituzten Israelera. 20:00ak baino lehen, ordea, Israelek aire eraso bat egin zuen Al-Qararan (Gazako erdialdean) eta hiru gizon hil zituen. Tel Avivek gutxienez 1.898 palestinar zituen zituen Gazan. Su-etena hautsi ondorengo lehenbiziko erasoak milizia palestinarrek egin zituzten, suziriak jaurtita Gazatik Israelera. Tel Aviven arabera, hiru lagun zauritu zituzten. Jaurtiketa horiek Jihad Islamikoak eta Herri Erresistentziaren Batzordeak hartu zituzten beren gain.

Zisjordaniako indarkeria. Jabal al-Tawil herrian (Jerusalemdik 20 kilometrora) Israelgo soldaduek gizon palestinar bat hil zuten bularrean tirokatuta. Juduen Psagot koloniatik hurbil deitutako protesta batean sortutako istiluetan egin zioten tiro. Hilabete baten buruan Israelek hamasei palestinar hil zituen Zisjordanian, Gazarekin lotutako gertakarietan[72].

Su-eten hautsia. Mugimendu islamiarrak Gazako blokeoa bertan behera uztea eta portu bat eraikitzea jarri zituen baldintza gisa. Israel su-etena luzatzeko prest agertu zen, baina ordu arteko baldintzetan. Hau da, ukatu egin zituen Hamasen eskaerak, eta bere helburu bakarra Hamas desarmatzea zela esan zuen. Milaka palestinar bildu ziren aurreko egunean Gazako kaleetan Kairora joandako ordezkaritzari sostengua adierazteko[73].

Abuztuak 9[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxienez bost hildako izan ziren bonbardaketen ondorioz. Gutxienez bost suziri jaurti zituzten Israelera, eta azken 24 orduetan 70 izan ziren. Gauerditik egindako erasoetan hainbat mezkitari eraso zien Tel Avivek. Uztailaren 8tik 63 mezkita suntsitu zituzten[74]. Israelek jaurtitako misilek Gazako hegoaldean zeuden Rafah eta Jan Yuneseko herrietako meskitak suntsitu zituzten. 33 helburu terroristari eraso zieten. Su-etenari zegokionez, ez zuten gutxieneko adostasunik lortu Kairoko negoziazioetan[75].

Abuztuak 10[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxienez hiru palestinar hil ziren goizaldean, Gazan egin zuen erasoaldian. Rafah eta Jan Yunes eskualdeei eraso zien Israelek. Gutxienez 20 lehergai jaurti zituzten. Ordurako, 1.917 palestinar hil ziren. Zaurituak, berriz, ia 10.000 ziren. Erasoaldiari erantzunez, Palestinako miliziek sei misil jaurti zituzten goizaldean Israelgo lurretara[76]. Guztira beste bederatzi palestinar hil zituen Israelek, tartean haurrak abuztuaren 10ean egindako erasoetan. 1.910 palestinar hilak operazioa hasi zenetik. Gazatik Israelera, koheteak jaurtitzen segitu zuten, gaueko hamaiketan su-etena indarrean sartu zen azken ordura arte, biktimarik gabe.

Arratsaldean, Egiptok 72 orduko su-etena lortzeko israeldarren eta palestinarren arteko onarpena lortu zuen. Ohar labur baten bitartez, Israelgo Gobernuak azaldu zuen Israelek baietza eman ziola “72 orduko su eten bat onar dezan Egiptok eginiko eskaerari”. Beste aldetik, Hamas mugimenduak azaldu bat egin zuela Egiptok proposatutako neurriarekin, nahiz eta egunean zehar erakunde horretako hainbat buruzagik ezeztatu zuten zentzu horretan atera ziren informazio ezberdinak. Iturrien arabera, datozen orduetan israeldar delegazio bat Kairora iritsiko zen palestinar ordezkariekin negoziatzen jarraitzeko. Egiptoko Atzerri Ministerioak eginiko eskaeraren ostean iritsi zen su-eten berri hau. Egiptok abuztuaren 11tik aurrera su-eten berri bat errespeta zezatela eskatu zien[77].

Abuztuak 11[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauerdian sartu zen su-etena indarrean, eta bi ordezkaritzak Kairon ziren, elkarrizketetan parte hartzeko. Israelek Hamas desarmatzeko eskatzen jarraitzen zuen, beste urratsik egin aurretik; eta palestinarrek, blokeoa kentzeko, presoak askatzeko eta mugitzeko askatasuna bermatzeko eskatzen zuten. Zaurituak artatu eta hildakoak lurperatzeko lanetan hasi ziren Gazako herritarrak[78].

Zisjordaniako indarkeria. Israeleko Armadak gazte palestinar bat hil zuen tiroz, bere etxean egindako sarekada batean, Nablus herrian, Zisjordanian, osasun zerbitzuek jakinarazi zutenez. Indar Armatu juduen iturri batek adierazi zuen bazekiela operazioak egiten ari zirela zonalde horretan, baina ezin zuela gertatukoa zehaztu. Zenbait lekukoren arabera, Israel Zakaira al Agra (23 urte) gaztearen bila ari zen, eta soldadu juduek botatako tiroengatik hil zen. Gainera, sarekadan, beste sei pertsona zauritu zituzten. Lekukoek gaineratu zutenez, etxebizitza idus-makina batekin eraitsi zuten[79].

Seigarren astea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuak 12[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palestina eta Israelgo ordezkariek Egiptoren laguntzaz zeharkako elkarrizketak egiten jarraitzen zuten. Sei puntu adostu zituzten bi aldeek[80].

Egunaren bukaeran, Israelek eta Palestinak bost eguneko su-etena adostu zuten. Su-eten berria adostu aurretik, Gazako Zerrendatik gutxienez zortzi suziri jaurti zituzten. Erasoak ez zuen biktimarik utzi Israelgo hegoaldean. Suziriak jaurtiz Palestinako miliziek su-eten berria hautsi zutela salatu zuen Israelgo Armadak. Bi suziri Exkol hirian erori ziren, eta beste bat Netivot hirian indargabetu zuten. Laugarren kohete batek Sdot Negev hirian eztanda egin zuen, eta lehenago Axkelon hirian beste bat bota zuten. Hamasek, ostera, gezurtatu egin zuen informazioa[81]. Bestalde, sei lagun hil ziren Gaza iparraldean: aurretik lehertu gabeko misil bat indargabetzen ari zirela, eztanda egin zuen. Hildakoen artean bonbak desegiteko hiru aditu, kazetari italiar bat eta itzultzaile palestinar bat zeuden[82].

Zisjordaniako indarkeria. Zisjordanian gutxienez, 57 palestinar atxilotu zituzten. Hainbat auzotan istiluak sortu ziren atxiloketen ondoren, tokikoek harriak jaurti zizkieten soldaduei, eta haiek, tiroka erantzun. Gutxienez, 26 gazte artatu behar izan zituzten, gomazko balek eragindako zauriengatik[83].

Abuztuak 13[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Su-etenak indarrean jarraitzen zuen. Gazako Zerrendan sirena-hotsak entzun ziren goizean, baina alarma faltsua izan zen. Palestinarrek eta israeldarrek bost eguneko beste su-eten bat adostu zuten. Negoziazioetan zenbait puntu adostu zituzten. Bestalde, Gazako Zerrendatik Israel hegoaldera gutxienez zortzi kohete jaurti zituzten. Koheteak jaurtiz Palestinako miliziek su-eten berria hautsi zutela salatu zuen Israelgo Armadak. Bi kohete Exkol hirian erori ziren eta beste bat Netivot hirian indargabetu zuten. Laugarren kohete batek Sdot Negev hirian egin zuen eztanda, Lehentxeago Axkelon hirira beste bat bota zuten[84].

Abuztuak 16[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israel eta Palestinaren arteko negoziazio sorta berria abiarazi zuten, Egiptoren bitartekaritza lanari esker[85].

Abuztuak 17[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israelgo lehen ministroak, Benjamin Netanyahuk, ohartarazi zuen bere herrialdeak su eten iraunkor bat onartzeko "Israelen segurtasun interes guztiak" bete beharko zirela. Azaldu zuen ez zuela utziko Hamasek alor diplomatikoan garaipena lortu zezan[86].

Abuztuak 18[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazan su-etena lortzeko Palestinako ordezkariekin eztabaidatzen ari zen Israelgo Gobernuaren ordezkaritzak eskakizunak aurkeztu zituen Egipton Hamasekin hitzartutakoa baztertzen saiatu ziren. Hamasek Gazako politika eta indar militarrak zuzentzen zituen, eta blokeo ekonomikoa eta eraso militarrak bertan behera uzteko eskatu zion Israeli, eta Egiptoko muga eta Zisjordaniarako bidea irekitzeko. Israelek, bere aldetik, Gazako Zerrenda desmilitarizatzea eskatu zuen[87]. Azkenik, Palestinarrek eta israeldarrek egun berean 23:00etan (Euskal Herriko ordua) amaituko zen su etena 24 orduz luzatzea adostu zuten, Kairoko negoziazioak "osatzeko" eta su-eten iraunkorra lortu ahal izateko[88].

Zazpigarren astea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuak 19[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benjamin Netanyahu Israeleko lehen ministroak amaitutzat eman zituen palestinarrekin Kairon burutzen ari ziren negoziaketak Gazako Zerrendatik hiru suziri jaurti zirela salatu eta gero. Bonbardaketak Zerrendako iparraldean eta ekialdean izan ziren eta 22 palestinar, tartean 6 ume, hil eta beste 40 lagun zauritu ziren. Bestalde, milizia palestinarrek jaurtitako ehun suziri inguru erori ziren israeldar lurretan. Gainera, Hamaseko adar armatuak Tel Aviveko aireportuari zuzendutako koheteak botako zituen[89].

Abuztuak 20[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hiru palestinar hil ziren, Israelek Mohamad al Deif buruzagi nagusia akabatzeko egindako bonbardaketetan. Deif bizirik atera zen bere etxebizitzaren kontrako erasoan, baina emaztea eta zazpi hilabeteko semea galdu zituen. Laugarren su-etena apurtu zenetik, gutxienez 30 palestinar hil ziren Israelen erasoen eraginez[90].

Abuztuak 21[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Al-Qassam brigadetako hiru buruzagi hil zituen Israelek[91]. Gutxienez 22 lagun hil ziren bonbardaketetan. Bonbardaketan beste bost zibil hil eta gutxienez berrogei pertsona zauritu ziren. Bestalde, Israelgo Gobernuak beste 10.000 erreserbista frontera deitzeko baimena eskatu zun. Hamasek suziri gehiago jaurti zituen Israel aldera —gutxienez bi pertsona zauritu zituzten—, eta Tel Aviveko Ben Gurion aireportuak hegaldiak bertan behera uzteko gomendatu zuen[92].

Abuztuak 22[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamasek dozenaka misil jaurti zituen Israelera; haietako batzuek zibilen guneak jo zituzten, gutxienez lau lagun zaurituz eta lau urteko haur israeldar bat hilez. Israelek gutxienez zazpi lagun hil eta berrogeitik gora zauritu zituen, Gazako auzo bat bonbardatuta.

Halaber, Hamasen al-Qassam brigadek ustezko hemezortzi kolaborazionista fusilatu zituzten[93].

Abuztuak 23[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 palestinar hil ziren Gazan egindako hainbat erasotan. Erasorik odoltsuenean Deir al Balah hiriko Al Zawayda auzoan izan zen. Bestalde, Israelek 8 urteko palestinar bat hil eta beste hiru zibil zauritu zituen Gazan etxebizitzan baten kontra egindako eraso batean. Gutxienez 9 lagun hil zituen Israelek, "gehienak haurrak" eta beste 20 lagun inguru zauritu ziren Gazan. Gauean izandako bonbardaketatan gutxienez 40 zibil zauritu ziren Gaza hiriko Sabra auzoan. Halaber, hamahiru solairuko eraikin bat eraitsi zuen Israelek.

Bitartean, Mahmud Abas, Kairora heldu ostean, Abdelfatah al-Sisi Egiptoko presidentearekin bildu zen, eta Liga Arabiarraren idazkari nagusiarekin ere biltzeko asmoa zuen, bide orria egiteko[94].

Abuztuak 24[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israelen hegazkinek Sheij Radwan -Gazako iparrean- auzoan egindako bonbardaketa batean bi urteko haurtxo bat eta 17 urteko mutil bat hil ziren, eta beste bost pertsona zauritu. Beste pertsona bat hil zen Tallinin, Deir al Balahn, etxebizitza baten kontrako bonbardaketan, eta beste 10 zauritu ziren[95]. Egun horretan, guztira beste 16 palestinar hil zituen Israelek; besteak beste, sei adingabe[96].

Abuztuak 25[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bake elkarrizketak ez atzera ez aurrera zeudela ikusita, Israel mugitzera behartu nahi zuen Mahmud Abbasek, PAN Palestinako Aginte Nazionaleko buruak eta horretarako NBEko Segurtasun Batzordera joko zuela adierazi zuen, hark blokeoari behin betiko amaiera data jartzeko[97].

Egun berean, hamar lagun hil zituzten Israelgo erasoek. Egiptok su-eten baterako proposamena egin zien Israelgo Gobernuaren eta palestinarren ordezkariei Gazako blokeoa amaitu eta zerrendara giza laguntza eta eraikuntza materialak sartu ahal izateko. Palestinarrak, Hamaseko ordezkariak barne, eskaintza onartzeko prest agertu ziren Israelek ere onartzen bazuen. Bestalde, Israelen drone bat bota ostean, palestinarrei armak agindu zizkien Iranek[98].

Zortzigarren astea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuak 26[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israeldar bat hil zen Exkol herrian, Gazatik jaurtitako mortero palestinar baten ondorioz. Daviden Izar Gorria (Gurutze Gorriaren parekidea) erakundearen beste sei pertsona zauritu ziren erasoan. Su-etena adostu baino minutu batzuk lehenago bota zuten morteroa. Su-etena iragarri eta indarrean sartu artean igaro ziren bi orduetan, Israelgo abiazioak bonbardaketak indartu zituen, eta Palestinako miliziek suziri gehiago jaurti zituzten Israel hegoaldera. Berrogei eraso baino gehiago egin zituen armadak Gazaren aurka. Erasoetan, hiru palestinar hil ziren, Rafah hirian misil israeldar batek harrapatuta. Guztira, 10 palestinar hil ziren abuztuaren 26an[99]. Halaber, Zisjordanian PFLP Palestina Askatzeko Herri Frontearen aurkako sarekada egin zuten Israelgo indar armatuek, eta alderdiko hamabi goi kargudun atxilotu zituzten. Gainera, Libano hegoaldea bonbardatu zuten Israelgo hegazkin militarrek, ustez goizean bi misil jaurti zituztelako handik Israel iparraldera[100].

Arratsaldean, Israelgo Gobernuak eta Palestinako alderdi nagusiek onartu zuten Egiptoko Gobernuak egindako bake proposamena. Kairok eraso guztiak berehala gelditzeko eskatu zien bi aldeei eta Gazarako sarbidea zabalduko zuen bere mugan, giza laguntzari sartzen uzteko eta Gaza berreraikitzen hasteko. Palestinarren arrantzarako eremua sei miliaraino zabaltzea ere proposatzen zuen agiriak. Su-etena indarrean sartu zen 19:00ean (Euskal Herrian, 18:00ean)[101]. Su-etena aldarrikatuta, milaka gazatar suntsitutako kaleetara atera ziren, Israelekin gerra amaitu zela ospatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Hamasek misilak jaurti ditu Tel Aviv eta Jerusalemera», Berria, 2014-07-08
  2. a b   Garcia, Adrian (2014-07-10) «Abbas: «Genozidio bat da»» Berria .
  3.   «Gauerditik Israelek 180 gune bonbardatu ditu, eta 30 lagunetik gora hil» Berria 2014-07-10 .
  4.   «Egiptok muga zabaldu du, Gazan zauritutakoak hartzeko» Berria 2014-07-10 .
  5. (Ingelesez) http://www.ynetnews.com/articles/0,7340,L-4541478,00.html Ynet News, 2014-07-10
  6. (Ingelesez) http://www.haaretz.com/news/diplomacy-defense/1.604161 Haaretz, 2014-07-10
  7.   «Zortzi zauritu Israelen, kohete batek gasolindegi bat jo ostean» EiTB 2014-07-11 http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/2403330/bideoa-kohete-batek-gasolindegi-jo-du-israelen/ .
  8.   «106 palestinar hil eta 680 zauritu dituzte lau egunetako erasoaldietan» EiTB 2014-07-11 .
  9. (Ingelesez) http://edition.cnn.com/2014/07/11/world/meast/mideast-tensions/index.html CNN, 2014-07-11
  10. (Ingelesez) http://www.haaretz.com/news/diplomacy-defense/.premium-1.604437 Haaretz, 2014-07-11
  11. (Gaztelaniaz) http://www.elmundo.es/internacional/2014/07/13/53c2179222601d7a2e8b456b.html El Mundo, 2014-07-13
  12. http://www.berria.eus/albisteak/93924/nazioartearen_babesa_eskatu_dute_abbasek_eta_arabiar_ligak.htm Berria, 2014-07-14
  13. «Mugarik Gabeko Medikuak elkarteari "ia ezinezkoa" zaio bere jardunari eustea», Berria, 2014-07-14
  14. «Nazioartearen babesa eskatu dute Abbasek eta Arabiar Ligak», Berria, 2014-07-14
  15. a b Samara VELTE: «Eten simulatua, eta berriro sua», Berria, 2014-07-15
  16. «Israelek Gazaren aurkako erasoaldia hasi du berriz», EiTB, 2014-07-15
  17. «Lau haur palestinar hil dituzte Gazan, Israelen bonbardaketa batean», EiTB, 2014-07-16
  18. Jon ORDOÑEZ: «Lau haur hil ditu Israelek Gazako hondartza batean», Berria, 2014-07-16
  19. «Israelek eta Hamasek su-eten iraunkorra adostu dute, BBCren arabera», EiTB, 2014-07-17
  20. «Lurreko erasoa hasi da», Berria, 2014-07-17
  21. Mikel RODRIGUEZ: «Gazako alderdiek hamar urterako menia bat nahi dute Israelekin», Berria, 2014-07-17
  22. «18.000 palestinarrek utzi dute etxea, Israelek lurreko erasoa hasi ondoren», Berria, 2014-07-19
  23. «Operazioa hasi zutenetik, 5.000 tona lehergailu jaurti ditu Israelek Gazan», Berria, 2014-07-18
  24. «Su-etena lortzeko saiakerek porrot egin dutela dio onartu du Frantziak», EiTB, 2014-07-19
  25. «50.000 lagun lekualdatu dituzte Gazan operazio militarra hasi zenetik», Berria, 2014-07-20
  26. (Ingelesez) http://www.jpost.com/Operation-Protective-Edge/Two-IDF-soldiers-killed-in-clash-with-Hamas-tunnel-infiltrators-363470
  27. (Ingelesez) http://abcnews.go.com/International/wireStory/israeli-military-seek-destroy-gaza-tunnels-24634834
  28. (Ingelesez) http://www.jewishpress.com/news/breaking-news/prayer-rally-at-western-wall-and-gaza-updates/2014/07/20/ Jewish Press, 2014-07-20
  29. «Mahmud Abbasek hiru dolu egun izendatu ditu Palestinan», EiTB, 2014-07-20
  30. «Ospitale bati eraso dio Gazan Israelek, eta lau lagun hil ditu», Berria, 2014-07-21.
  31. «500 palestinar baino gehiago hil dira Gazako erasoaldietan, 2 astetan», EiTB, 2014-07-21.
  32. «Mugarik Gabeko Medikuek langileen eta azpiegituren segurtasuna bermatzeko eskatu dute», Berria, 2014-07-21.
  33. «Israelgo arabiarrek greba orokorra egin dute», Berria, 2014-07-22.
  34. «Kerry eta Ban Ki-moon, su-etena lortu nahian», EiTB, 2014-07-22.
  35. «Ban Ki-moon: "Utzi borroka egiteari, eta hasi hitz egiten"», Berria, 2014-07-22.
  36. http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2433808/israel-gaza-inbasioa--gerra-krimenak-izan-litezkeela-salatu-du-nbek/ EiTB, 2014-07-23
  37. http://www.berria.eus/paperekoa/1736/017/001/2014-07-24/nbek_batzorde_bat_osatuko_du_israeli_egotzitako_gerra_krimenak_ikertzeko.htm Berria, 2014-07-23
  38. http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2433450/gazaren-inbasioa-2014--israelerako-hegaldiak/ EiTB, 2014-07-23
  39. http://www.berria.eus/albisteak/94262/nberen_eskola_baten_aurka_egin_du_israelek_gazan.htm Berria, 2014-07-24
  40. http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2436036/gaza-2014--56-erreserbista-israeldar-erasoaldiaren/ EiTB, 2014-07-24
  41.   EiTB (2014-07-25) 800 hildako baino gehiago eta 5.000 zauritutik gora, Gazan .
  42.   Rodríguez, Mikel (2014-07-26) «Israelek ez du onartu AEBen su-etenerako proposamena» Berria .
  43. http://www.berria.eus/albisteak/94262/indarrean_da_hamabi_orduko_su_eten_humanitarioa.htm Berria, 2014-07-26
  44. http://www.berria.eus/albisteak/94262/milatik_gora_dira_israelen_erasoaldian_hildakoak_palestinar_zibilak_gehienak.htm Berria, 2014-07-26
  45. http://www.berria.eus/albisteak/94352/gaur_gauerdira_arte_luzatu_du_israelek_su_etena.htm Berria, 2014-07-27
  46. http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2441122/israel-sueterna--bertan-behera-palestinarrek-25-kohete-jaurtita/ EiTB, 2014-07-27
  47. http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2442556/gaza--segurtasun-kontseiluak-baldintzarik-gabeko-suetena-eskatu-du/ EiTB, 2014-07-28
  48. http://www.berria.eus/albisteak/94353/mahmud_abbas_izango_da_negoziazioetan_palestinako_ordezkaritzako_burua.htm Berria, 2014-07-28
  49. http://www.berria.eus/albisteak/94358/nberen_eskola_baten_aurka_tiro_egin_izana_onartu_du_israelek.htm Berria, 2014-07-28
  50. «Hamasek gezurtatu egin du 24 orduko su-etena onartu izana», Berria, 2014-07-29
  51. «100 hildakotik gora Gazan, erasoaldia hasi zenetik egunik odoltsuenean», EiTB, 2014-07-29
  52. «Hamasek gezurtatu egin du 24 orduko su-etena onartu izana», Berria, 2014-07-29
  53. «Gutxienez 17 pertsona hil dira, Gazako merkatu batean izandako erasoan», EiTB, 2014-07-30
  54. «Su-eten humanitarioa ezarri arren, erasoak egiten jarraitu du Israelek», Berria, 2014-07-30
  55. «Israelek Gazako operazioa indartu du 16.000 erreserbista gehiagorekin», EiTB, 2014-07-31
  56. «NBEk AEBak salatu ditu, Israeli Gazako erasoaldian laguntzeagatik», Berria, 2014-08-01
  57. Arantxa ELIZEGI, «Su-etena bertan behera utzi eta gutxienez 70 palestinar hil ditu Israelek», Berria, 2014-08-01
  58. Samara VELTE, «Beste su-eten bat hautsita», Berria, 2014-08-02
  59. «Israelek ez du ordezkaririk bidaliko Kairora, su-etena negoziatzeko», Berria, 2014-08-02
  60. Samara VELTE, «Alde bakarreko erabakiz, tropak Gazatik ateratzen hasi da Israel», Berria, 2014-08-03
  61. «Gazan osasun hondamendia daukatela uste du NBEk», EiTB, 2014-08-03
  62. «Israelek ume bat hil du, su-etena berriz ere urratuta», EiTB, 2014-08-04
  63. «Israelek eta Palestinako miliziek 72 orduko su-etena onartu dute», EiTB, 2014-08-04
  64. «Palestinar batek traktore batekin autobus bat irauli eta israeldar bat hil du Jerusalemen», Berria, 2014-08-04
  65. «Israelek eta Palestinako miliziek 72 orduko su-etena onartu dute», EiTB, 2014-08-04
  66. «Israelek eta Palestinako miliziek 72 orduko su-etena onartu dute», EiTB, 2014-08-04
  67. «Hiru egun bakea bideratzeko», Berria,2014-08-06
  68. «Isiltasuna eta hondamena Gazan, su-etenaren aurreneko egunean», EiTB, 2014-08-05
  69. «Su-etena luzatzeko eskatu die Egiptok palestinarrei eta israeldarrei», EiTB, 2014-08-06
  70. «Su-etena kolokan dago, amaitzeko 24 ordu baino gutxiago falta direla», EiTB, 2014-08-07
  71. «Israelek berriz bonbardatu du Gaza, su-etena amaitu eta gero», EiTB, 2014-08-08
  72. Mikel RODRIGUEZ, «Sua itzuli da Gazara», Berria, 2014-08-09
  73. «Su-etena amaitu denetik gutxienez bost palestinar hil ditu Israelek Gazan», Berria, 2014-08-08
  74. «Gaza bonbardatu eta gutxienez bost palestinar hil ditu Israelek», Berria, 2014-08-09
  75. «Lau palestinar hil eta hamar zauritu dira Gazako azken bonbardaketetan», EiTB, 2014-08-09
  76. «Hiru palestinar hil dira bart, Israelen azken erasoetan», EiTB, 2014-08-10
  77. «72 orduko su-eten berria iragarri dute Gazarako», EiTB, 2014-08-10
  78. «Turkiako GKE batek iragarri du giza laguntzako flotilla bat bidaliko duela Gazara», Berria, 2014-08-11
  79. «Israeldarrak eta palestinarrak berriz negoziatzen hasi dira Kairon», EiTB, 2014-08-11
  80. Bidatz Villanueva Etxague, «Aurrerapen txikiak», Berria, 2014-08-13
  81. «Israelek eta Palestinak bost eguneko su-etenari eutsi egingo diote», EiTB, 2014-08-14
  82. Samara Velte, «Beste aukera bat negoziazioei», Berria, 2014-08-14
  83. «Israelek 57 palestinar atxilotu ditu Jerusalemen», Berria, 2014-08-14
  84. «Israelek eta palestinarrek bost eguneko beste su-eten bat adostu dute», EiTB, 2014-08-13
  85. «Gaur berrekingo diete palestinar eta israeldarren arteko negoziazioei», EiTB, 2014-08-16
  86. «Hamasi garaipen politikorik ez diola aitortuko ohartarazi du Israelek», EiTB, 2014-08-17
  87. «Israelek su-etenari eusteko eskakizunak aurkeztu ditu», EiTB, 2014-08-18
  88. «Palestinarrek eta israeldarrek 24 orduz luzatuko dute su etena», EiTB, 2014-08-18
  89. «22 palestinar hil ditu Israelek Gazan su-etenak porrot egin ondoren», EiTB, 2014-08-19
  90. «Israelek Hamaseko hiru buruzagi hil ditu», EiTB, 2014-08-21
  91. Samara Velte, «Haniyeh: «Ez dugu onartuko blokeoa amaitzea baino gutxiago»», Berria, 2014-08-23
  92. Samara Velte, «Tiroak tiroen truke», Berria, 2014-08-22
  93. Samara Velte, «Haniyeh: «Ez dugu onartuko blokeoa amaitzea baino gutxiago»», Berria, 2014-08-23
  94. «Palestinak bake negoziazioei berehala berrekiteko eskatu du», EiTB, 2014-08-23
  95. «Gazaren kontrako erasoak irailera arte iraungo du, esan du Netanyahuk», EiTB, 2014-08-24
  96. «Abbasek iragarri du NBEko Segurtasun Kontseilura joko duela», Berria, 2014-08-25
  97. «Abbasek iragarri du NBEko Segurtasun Kontseilura joko duela», Berria, 2014-08-25
  98. Xabin Makazaga, «Israelen drone bat bota ostean, palestinarrei armak agindu dizkie Iranek», Berria, 2014-08-26
  99. «Israelek eta Palestinak su-etena adostu dute», EiTB, 2014-08-26
  100. Samara Velte, «Gazan su-eten mugagabea ezartzea onartu dute Hamasek eta Israelek», Berria, 2014-08-27
  101. «Su-etena adostu dute Israelek eta palestinarrek», Berria, 2014-08-26