Hego Afrikako lehoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hego Afrikako lehoi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
EspezieaPanthera leo
Azpiespeziea Panthera leo krugeri
Roberts, 1929

Hego Afrikako lehoia edo Transvaalgo lehoia (Panthera leo krugeri) basabizitzan dirauen lehoi azpiespezierik handi eta mardulenetarikoa da.

Arren pisua 180-200 kilo artekoa da batez beste, baina 220 kiloak gainditzen dituzten arrak sarritan aurki daitezke. Ehizatutako arrarik handiena 300 kilo inguru pisatu zuen (1936. urtean ehizatutakoa), hortik beherago dauden pisu eta tamaina erraldoiak ere ezagutu dira, adibidez 251 eta 272 kiloko ar bi. Emeek 120-150 kilo artean pisatzen dute, batezbesteko pisua 130 kilo inguruan izanik.

Melanismo kontuengatik azpiespezie honetan beste azpiespezietan baino lehoi zuri gehiago zenbatu izan dira, Hego Afrika lehoi zuri kopuru gehien duen herrialdea izanik.

Afrikako hegoaldeko lau herrialdetatik hedatzen da azpiespezie hau, Hego Afrika (Kruger Parke Nazionalak biltzen du azpiespezie honetako populaziorik handiena), Suazilandia, Zinbabue eta Mozanbiketik zehar hain juxtu ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]