Hego Vietnam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hego Vietnam
Việt Nam Cộng Hòa
1955 – 1975
Errepublika
Hego Vietnamgo bandera

Hego Vietnamgo armarria

Hego Vietnamen kokapena
Geografia
HiriburuaSaigon
Azalera173.809 km²
Ekonomia
DiruaDong
Historia
Aldarrikatua1955
Ezeztatua1975
Aurrekoa
Vietnamgo Estatua
Ondorengoa
Hego Vietnamgo Errepublika

Hego Vietnam, ofizialki Vietnamgo Errepublika, Asiako hego-ekialdeko Estatu bat izan zen, egungo Vietnamen hegoaldean ezarria zegoena. Errepublika hau 1955. urtean aldarrikatu zuen Ngô Đình Diệm presidente berriak, Bảo Đại enperadorea Estatu Batuek bultzaturiko erreferendum baten bidez boteretik kendu ondoren. Frantsesen erretretaren ostean, herrialdea bi estatutan zatitu zelarik (iparralde sozialista eta hegoalde kapitalista), AEBtako aholkulari militarrak finkatu ziren Hego Vietnamen, Ipar Vietnamen eragin politiko eta militarra mugatze aldera. Hain zuzen ere, errepublika berriak Estatu Batuen interes geoestrategikoei erantzuten zien, Gerra Hotzaren testuinguruan. Hori zela eta, Hego Vietnamek Estatu Batuen laguntza militar zuzena izan zuen Vietnamgo Gerran, Ipar Vietnamen eta hego vietnamgo FNLren aurkako borrokan bete-betean sartu baitziren. Milaka gizon eta baliabide kopuru ikusgarria erabili arren (AEB-k batez ere), indar kapitalistek porrot militar itzela jasan zuten komunisten aurkako borrokan. Gauzak horrela, armada estatubatuarra 1973. urtean erretiratu zen herrialdetik, eta bi urte beranduago, Ipar Vietnamek hegoaldea bereganatu zuen. Gerraren galerak, Hego Vietnamen desagerpen formala suposatu zuen, eta berea zen eremuan, Hego Vietnamgo Errepublika ezarri zen, zeinak urtebete beranduago, 1976an, Ipar Vietnamekin bat egin baitzuen, gaur egun indarrean dagoen Vietnamgo Errepublika Sozialista sortuz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hego Vietnam Aldatu lotura Wikidatan