Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

{{Herrialde infotaula | ohiko_izen = Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak | nongo = Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichetako | ohiko_izen_luze= Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak | bertako_izen = South Georgia and the South Sandwich Islands | bandera_irudi = Flag of South Georgia and the South Sandwich Islands.svg | armarri_irudi = Coat of arms of South Georgia and the South Sandwich Islands.svg | lema_nazional = Leo Terram Propriam Protegat
(Lehoiak bere lurraldea zaintzen du) | errege_ereserki = God Save the Queen | mapa_irudi = LocationSouthGeorgiaAndSouthSandwichIslands.png | hiriburu = King Edward Point | hiriburuaren_koordenatuak = 54° 30′ S, 37° 00′ W / 54.500°S,37.000°W / -54.500; -37.000Koordenatuak: 54° 30′ S, 37° 00′ W / 54.500°S,37.000°W / -54.500; -37.000 | hiri_handien = hiriburu | hizkuntza_ofizialak = Ingelesa | gobernu_mota = Monarkia konstituzionala | buru_titulu1 = Erregina | buru_izen1 = Elisabet II.a | subiranotasun_mota = Itsasoz bestaldeko lurraldea | subiranotasunaren_gertaerak = Dependentzia | subiranotasun_urtea = 1775eko urtarrilaren 17an | eremu_rankin = 176. | eremu_km2 = 3.093 | ur_portzentaia = | biztanle_zenbatespen = | biztanle_zenbatespen_urte = | biztanle_zenbatespen_rankin = | erroldatutako_biztanle_zenbatespen = ~100 | biztanle_errolda_urte = 2003 | biztanle_dentsitate_km2 = | biztanle_dentsitate_rankin = | txanpon = Malvinetako Libera esterlina | txanpon_kode = FL£ | ordu_eremu = UTC | utc_offset = -4 | DST_ordu_eremu = UTC | utc_offset_DST = -3 | domeinu = gs | aurrezenbaki = | gentilizioa = hegoaldeko georgiar, hegoaldeko sandwichtar | oharrak = 1Argentinak bere jabetza aldarrikatzen du.

Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak[1] (ingelesez South Georgia and the South Sandwich Islands edo SGSSI) Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea , hegoaldeko Ozeano Atlantikoan. 1985ean sortua zen; lehen Malvinen jurisdikziopena zegoelako. Lurraldea Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak uhartedi txikiek osatzen dute.

Lurraldeak ez du bertoko biztanlerik King Edward Pointen dauden British Antarctic Surveyren zientzialariak baino ez dira bizi uharteetan.

Argentinak 1927tik (Hegoaldeko Georgiak) eta1938tik (Hegoaldeko Sandwichak) eskualdearen jabetza aldarrikatzen du. Hori dela eta, Malvinetako Gerra uhartedi hauetan ere egin zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Georgiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Cook

Nahiz eta badaude batzuk Amerigo Vespucciok XVI. mendean aurkitu zituztela esaten dutenak, lehenengo bisitaria 1675ko apirilean Antony de la Roché ingelesa zen. Lehenengo miaketa dokumentatua 1756an Gregorio Jerezek espainiarrak egin zuen eta «San Pedro uharteak» izena jarri zioten.

James Cook kapitainak lehenengo lehorreratzea egin zuen , 1775ko urtarrilaren 17an, eta Georgia izena jarri zion, Erresuma Batuko George III.aren omenez eta britainiarren jabetza aldarrikatu zuen.

1904 eta 1966 artean, argentinarrek bere uretan baleak harrapatu zituzten, Grytviken eta Leith badian faktoriak finkatuz.

1982ko Falklandetako Gerrak ondorioak ere ekarri zion Hegoaldeko Georgietara.

Hegoaldeko Sandwich[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainiarrek uhartediari "Hegoaldeko Sandwich" izena jarri zieten "Sandwich uharteetatik" (egungo Hawaii) bereizteko. James Cookek 1775 urtean iparraldean dauden zortzi uharteak aurkitu zituen eta Fabian Gottlieb von Bellingshausenek 1819 urtean hegoaldean dauden hirurak.

Erresuma Batuak 1908an bere jabetza aldarrikatu zuen eta Argentinak 1938an.

1955eko urtarrilaren 25etik 1956ko udaraino, Argentinak Thule uhartean base bat izan zuen. Uharte berean 1976tik 1982ra base zientifikoa izan zuen. Erresuma Batuak 1977an formalki protesta egin zuen eta Malvinetako Gerran basea bota zuen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldeak badu bere gobernadorea baina monarkia konstituzionala izanda Elisabet II.a erregina da estatu burua. Ez du banaketa administratiborik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartedi biek osatzen dute lurraldea:

Hegoaldeko Georgiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere 3.850 km² azaleran zenbait uharte badaude:

  • Hegoaldeko Georgia, baita ere San Pedro izenekoa, 160 kilometroko luzera eta 30 kilometroko zabalera duena.
  • Willis uhartetxoak.
  • Pajaro/Bird uhartea.
  • Annenkov uhartea.
  • Pickersgill uhartea.
  • Green uhartea.
  • Cooper uhartea.
  • Etab.

Hego-ekialdera bidean 72 kilometrotara dagoen Clerke arrokak ere Hegoaldeko Georgiako eskualdean daude nahiz eta uhartedian egon ez.

Hegoaldeko Sandwichak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Sandwich uharteak (57° 45′ 00″ S, 026° 30′ 00″ W / 57.75000°S,26.50000°W / -57.75000; -26.50000)

  • Traverse
    • Leskov
    • Visokoi
    • Zavodovski
  • Candlemas
    • Candlemas
    • Vindication
  • Bristol
  • Montagu
  • Saunders
  • Tule
    • Bellingshausen
    • Cook
    • Thule

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak