Hegoaldeko Sierra Madre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Mexiko hegoaldeko mendilerroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sierra Madre (argipena)».
Hegoaldeko Sierra Madre
Sierra-madre-del-sur.JPG
Hegoaldeko Sierra Madre Michoacángo kostaldean
Geografia
Sierra Madres of Mexiko.jpg
Gailurra Quie Yelaag
Garaiera 3.710 metro
Luzera 1.000 kilometro
Eremua 143.447 kilometro koadro
Administrazioa
Herrialdea(k)  Mexiko

Hegoaldeko Sierra Madre[1] (gaztelaniaz: Sierra Madre del Sur) Mexiko hegoaldeko mendilerroa da, 1.200 kilometroz hedatzen dena, Jalisco estatutik eta Tehuantepec istmoraino.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Sierra Madre Bahia de Banderasen, Ozeano Bareko itsasertzean, hasi, eta Tehuantepec istmoan amaitzen da, Colima, Michoacán, Guerrero eta Oaxaca estatuak zeharkaturik. Ozeano Barearen kostaldearen eta Zeharkako Sumendi-ardatzaren paraleloan dihoa, eta Balsas beheraguneak banatzen du azken horretatik. Zeharkako Sumendi-ardatza eta Hegoaldeko Sierra Madre Oaxaca iparraldean elkartzen dira, Mixteka mendilerroan. Ipar-mendebaldetik hego-ekialdera 1.200 kilometroan luzatzen da; batez besteko zabalera 150 kilometrokoa du eta batez besteko garaiera 2.000 metrokoa. Gailurrik gorena Quie Yelaag edo Cerro Nube da, 3.710 metroko altuerarekin, Oaxaca hegoaldean.[2]

Mendebaldean, Alo mendilerroa izenarekin hasten da, Jaliscoko Tecalitlan eta Pihuamo herrietan; ondoren Michoacán estatua zeharkatzen du, non Coalcoman mendilerroa izena hartzen duen. Balsas ibaia zeharkaturik, Guerrero estatuaren mendebaldean sartzen da, non Cumbres de La Tentación deitzen zaion. Guerrero osoa zeharkatzen du, eta Oaxacarekin duen mugan Coicoyán mendilerroa izena du.

Ibai ugarik zeharkatzen dute Hegoaldeko Sierra Madre, arroila handiak sortzen dituztenak, nagusiki Guerrero estatuan, non zati garaiei filos izena ematen zaien. Aipagarriak dira mendilerroko bioaniztasun handia eta espezie endemikoen ugaritasuna. Berun, zilar eta burdin meatzeak daude bertan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zumpango del Río hiria Hegoaldeko Sierra Madren
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hegoaldeko Sierra Madre Aldatu lotura Wikidatan