Hegoaldeko goi nafarrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hegoaldeko goi nafarrera
Hegoaldeko goi nafarrera.png      Hegoaldeko goi nafarrera bere hedadura handiena izan zuen unean mintzatzen zuten udalerriak.     Hegoaldeko goi nafarrerak oraindik gaur egun hiztun batzuk dituzten udalerriak.
Euskalkia: Goi-nafarrera
Hitz egiten zen eremua: Gaur egun galzorian dago.
Hedadura handiena zuen unean hegoaldeko mugan zeuden urdalerriak: Egaibar, Iguzkitza, Oteitza, Villatuerta, Zirauki, Mañeru, Gares, Izarbeibar, Artaxoa, Puiu, Orbaibar, Lerga, Uxue, Galipentzu, Zare, Leatxe, Irunberri, Urraulgoiti eta Urraulbeiti.
Gaur egun oraindik hiztunak dituzten udalerriak: Esteribar eta Erroibar.
Webgunea:  Hegoaldeko Goi Nafarrera 

Hegoaldeko goi-nafarrera Goi nafarrera edo nafarreraren azpieuskalkia da.

Historikoki Nafarroako euskalkirik hedatuen eta mintzatuena izan da, azaleraz ere eremu zabalena zuena zelarik. Gaur egun, halere, galzorian dago, transmisiorako bide naturalak eten baitira, hau dela eta, bere azken hiztunak Esteribar eta Erroibar udalerrietan bizi dira. Bere garaian Iruñea hiriburuan mintzatzen zen azpieuskalkia zen.[1]

Antzinako literatur tradizioa handia izan du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Asimilazio bustidurak indar gutxiago du hemen. Euskalki honen eremu historikoan, ez zegoen batere bustidurarik: irine, mutile…
  • Hiato batzuk silaba bakarrean (diptongo gisa) ahoskatzeko joera dago: étxia, bértzia.
  • Bokal harmonia (ogia>ogie, ukatu>uketu) euskalki guztian hedatuta dago.
  • Maizkara aditzen dira hasierako bokala galdutako aditzak (aferesia) baki (=ebaki).
  • Joan, jende… bezalako hitzetan, hasierako soinua y- da gaurko herrietan, eta x- eremu historikoan.
  • Eremu honetan guztian -ak/-ek berezkuntza (nor/nork) egiten da izenen pluralean.
  • Instrumentala -s da (batua -z) gehienetan.
  • Ezaugarririk deigarrienetako bat lehenaldiko adizkietan -n falta izatea da: nue<nuen, ze<zen…
  • -ote- erabiltzen dela -e- ren ordez: diotet (=diet), zioten (=zien), zaiote (=zaie).
  • Nor-Nori lehenaldian, -KI- erroa erabiltzen da, ez –TZA: zekion/zakion (zitzaion).
  • -n bukaera duten aditzetan (edan, egon, izan, etab), geroaldiko forma -en egiten da.
  • Euskalki honetan oso ohizkoa da partizipioa –rik erantsita erabiltzea: operatuik.
  • -raino denbora adierazteko erabiltzen da: eraikitzeko denboraraño.
  • -ten ahal perifrasia erabiltzen da ahalkerarako: guk eztugu ja ere erraten ahal.
  • Hitz eta aldaki asko sartaldekoak dira: afera ‘asunto’, antzin ‘aurrera’,gibel ‘atze’…

Hiztegi erkatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko goi nafarrera Euskara batua Hegoaldeko goi nafarrera
Lotsa Lotsa Alkea
Illea Ilea Biloa/illea
Belarrie/bearrie Belarria Biarrie
Lañoa Lainoa Lañoa
Ordue Ordua Ordua/ordue
Burnie Burdina Burdina
Ostirela/ortzirela Ostirala Ortzilaria/ortzileria
Bost/bortz Bost Bortz
Iru Hiru Iru
Arratorea/arratoia Arratoia Arratoia
Larogei/lautanogei Larogei Lauetanogei
Ongi etorri Ongi etorri Ongi etorri
Esan/San/erran Esan Erran
Gara Gara Gara
Gizon au Gizon hau Gizon gau/au

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://paperekoa.berria.info/plaza/2007-04-08/042/005/lege_info.htm Hegoaldeko goi-nafarrera. Iruñeko aldaera. Hiztegia. Egilea: Aitor Arana. Argitaletxea: Hiria. Data: 2007. Berria.info

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]