Heinkel He 111

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Heinkel He 111 bonbaketaria.

Heinkel He 111, alemaniar hegazkin bonbaketari bat izan zen. 1930eko hamarkadaren hasieraldera Siegfried eta Walter Günter alemaniar anaiek diseinatu zuten. «Ardi larrudun otsoa» bezala deskribatua izan da, garraio hegazkin itxura izan arren, Luftwaffek abiadura azkarreko bonbaketari bezala erabili baitzuen. Bere ezaugarri nagusia, aurrealdeko muturrean zuen kristalezko beiratea zen.

Espainiako Gerra Zibilean Kondor Legioak erabilitako gerra hegazkin modeloetako bat izan zen, tartean Gernikako bonbardaketan. Bigarren Mundu Gerraren hasieran ere gehien ekoiztutako alemaniar gerra hegazkin modeloa izan zen, halere Ingalaterrako guduan RAFeko hegazkinen aldean defentsa armategi ahula, abiadura motela eta maniobrak burutzeko mugak ikusgai utzi zituen. Dena den, kalte larriak jasan eta hegan egiten jarraitzeko gai zela ere erakutsi zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinkel He 111 Aldatu lotura Wikidatan