Heinrich Friedrich Karl Reichsfreiherr vom und zum Stein
Heinrich Friedrich Karl Reichsfreiherr vom und zum Stein | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Nassau, 1757ko urriaren 26a | ||
Herrialdea | Prusiako Erresuma | ||
Heriotza | Cappenberg, 1831ko ekainaren 29a (73 urte) | ||
Hobiratze lekua | Frücht | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Christiane Magdalene Gräfin von Wallmoden (en) (1793ko ekainaren 8a - | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | Q1484588 | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Göttingengo Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta historialaria | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Academy of Science for Public Utility (en) Prusiako Zientzien Akademia Framazoneria | ||
Heinrich Friedrich Karl Reichsfreiherr vom und zum Stein, ezagunagoa Vom Stein baroia gisa (Nassau, 1757ko urriaren 25a - Kappenberg, Westfalia, 1831ko ekainaren 29a), Prusiako politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitoren semeen sendi batean jaio zen. Göttingenen egin zituen ikasketak. 1780an Prusiako erregearentzat lanean hasi zen eta hogeita bost urtez Prusiako ekonomia- eta industria-garapenari atxikia egon zen.
Frantziako Iraultzaren etsai amorratua zen; 1803an Prusiak beretu berri zituen lurraldeen administrazioaz arduratu zen. 1806an Finantza ministro izendatu zuten eta aurre egin zion Napoleonen zabalkundeari. 1807an oinarrizko berrikuntzak proposatu zituen: laborarien morrontza deuseztatzea, administrazio zentrala berriro antolatzea, gudarostea errotik eraberritzea. Baina Prusiako klase agintariak eta Napoleonek aurka egin zioten eta 1808ko azaroan kargua utzi eta erbesteratu behar izan zuen, Austriara hasieran eta Errusiara gero.
Errusiaren eta Prusiaren artean hitzarmen bat izenpetzea eta Frantziari gogor erasotzea proposatu zuen; borboitarren itzuleraren aldeko agertu zen eta Alemaniak Alsazia beretu zezala eskatu zuen; ez zuen lortu, ordea, Germaniako Inperioa berriro osatzea.
Vienako Batzarraren ondoren politika utzi eta 1819an Alemaniako Historia Elkartea sortu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.