Heinrich Schütz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Heinrich Schütz

Bizitza
JaiotzaBad Köstritz1585eko urriaren 8a (juliotar egutegia)
Herrialdea Alemania
HeriotzaDresden1672ko azaroaren 6a (juliotar egutegia) (87 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Giovanni Gabrieli
Georg Otto (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta organista
Lantokia(k)Brunswick eta Dresden
Lan nabarmenak
Mugimenduamusika barrokoa
Izengoitia(k)Henricus Sagittarius
Genero artistikoaopera
Motetea
Kantata
Madrigala
Musika instrumentuaorganoa

IMDB: nm3459632 Spotify: 4Fw8f0YbjBs9suGEwInPJe Last fm: Heinrich+Schütz Musicbrainz: cbdcee87-59a0-4f05-929b-86a3d91b6dfa Songkick: 218715 Discogs: 909198 IMSLP: Category:Schütz,_Heinrich Allmusic: mn0001178338 Find a Grave: 9796861 Deezer: 532210 Edit the value on Wikidata

Heinrich Schütz (Köstritz, Turingia, 1585eko urriaren 9aDresden, 1672ko azaroaren 6a) alemaniar musikagilea izan zen. 1599an, koru-mutila izan zen Kasselgo gorteko kaperan. 1609-1612 urte-bitartean, musika-ikasketak egin zituen Venezian G. Gabrielirekin. Harrezkero, harreman estuak izan zituen beti Italiarekin. Geroago Kasselgo gorteko organista izan zen, eta 1617. urtetik hil arte, Dresdengo kapera-maisu. 1635-1641 urte-bitartean, Kopenhagen bizi izan zen, Danimarkako printzeak gonbidatua. Schütz XVII. mendeko alemaniar musikagilerik handiena izan zen. Haren musika-lanetan italiar, holandar eta frantses moldeak nahasten dira. Koru-musika dramatiko ezin hobea idatzi zuen, eta moteteak Lassusek eta J.S. Bachek idatzi zituztenekin pareka daitezke. Lan aipagarriak dira, besteak beste: Il 1° libro de madrigali (1611); Concerte (1618); Psalm CXXXIII (1621); Cantiones sacrae (1625); Symphoniae sacrae (1629); Jesu Kristo gure Jaunaren pasio eta heriotza (lau pasio, lau ebanjelioen arabera).

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Il primo libro de madrigali (Venezia, 1611)
  • Psalmen Davids (Dresden, 1619)
  • Historia der frölichen und siegreichen Aufferstehung ... (Dresden, 1623)
  • Cantiones sacrae (Freiberg, 1625)
  • Psalmen Davids (Freiberg, 1628)
  • Symphoniae sacrae (Venezia, 1629)
  • Musicalische Exequien (Dresden, 1636)
  • Kleine geistliche Konzerte (Leipzig, 1636)
  • Symphoniae sacrae (Dresden, 1647)
  • Geistliche Chor-Musik (Dresden, 1648)
  • Symphoniae sacrae (Dresden, 1650)
  • Zwölff geistliche Gesänge (Dresden, 1657)
  • Psalmen Davids (Dresden, 1661)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]