Heinrich Schliemann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heinrich Schliemann
Heinrich Schliemann.jpg
Bizitza
Jaiotza Neubukow1822ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Napoli1890eko abenduaren 26a (68 urte)
Hobiratze lekua Atenasko Lehen Hilerria
Heriotza modua  (Meningitisa)
Familia
Ama Luise Therese Sophie Schliemann
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa University of Rostock
Hizkuntzak alemana
Nederlandera
ingelesa
gaztelania
frantsesa
portugesa
errusiera
Suediera
Poloniera
latina
arabiera
italiera
antzinako greziera
greziera
Lanbidea
Lanbidea enpresaburua, antropologoa, arte-historialaria eta arkeologoa
Lantokia(k) San PetersburgoParis eta Atenas
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniar Arkeologia Institutua
Bavarian Academy of Sciences and Humanities
Hellenic Philological Society of Constantinople
Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities

Heinrich Schliemann (Neu-Bukow (Mecklemburgo) 1822ko urtarrilaren 6a - Napoles (Italia) 1890ko abenduaren 26a) alemaniar aberatsa zen, dirutza lortu ostean arkeologiari ekin ziona. Troia aurkitu zuen eta beste makina aurkikuntza egin zituen Mizenas, Tirinto eta Orkomenon, Iliadak benetako tokiak deskribitzen zituela frogatuz.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza zahar ugari ikasi eta Errusian dirutza handia egin ondoren, Greziara joan zen (1868) Homeroren poemetan aipatzen ziren herriak aurkitzeko asmotan. 1870. urtean ustez Troia behar zuen lekuan indusketa lanak hasi zituen eta lau hiriren hondakinak aurkitu zituen, bata bestearen gainean eraikiak. Horietako hiri batean Priamo pertsonaia mitologikoaren altxorra aurkitu zuelakoan zegoen. Mizenas, Orkomeno, Tirinto eta Itakako uhartean lan egin zuen, eta Mizenasko zibilizazioko aztarna ugari aurkitu zituen. Argitara eman zituen teoria asko zuzenak ez baziren ere, bideak zabaldu zizkion greziar arkeologiari. Obra nagusiak: Ithaka, der Peloponnes und Troja (1869, Itaka, Peloponeso eta Troia), Troja und seine Ruinen (1878, Troia eta bertako hondakinak), Mykenä (1878, Mizenas). 1892an argitaratu zen bere autobiografia.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinrich Schliemann Aldatu lotura Wikidatan