Heitor Villa-Lobos
| Heitor Villa-Lobos | |
|---|---|
![]() (1922) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Heitor Villa-Lobos |
| Jaiotza | Rio de Janeiro, 1887ko martxoaren 5a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Rio de Janeiro, 1959ko azaroaren 17a (72 urte) |
| Hobiratze lekua | Cemitério de São João Batista |
| Familia | |
| Aita | Raul Villa-Lobos |
| Ezkontidea(k) | Arminda Villa-Lobos |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | portugesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | musikagilea, koreografoa, orkestra zuzendaria, musikologoa, bigarren hezkuntzako irakaslea, classical guitarist (en) |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Academia Brasileira de Música (en) |
| Genero artistikoa | opera sinfonia |
| Musika instrumentua | gitarra |
Heitor Villa-Lobos (Rio de Janeiro, 1887ko martxoaren 5a - Rio de Janeiro, 1959ko azaroaren 17a) brasildar musikagilea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biolontxeloa jotzen ikasi zuen Benno Niederbergerrekin. Ohiko ikaskuntzari uko egin zion beti, eta bere kasa osatu zituen ikasketak. 1915. urtetik aurrera bere lanen kontzertualdiak antolatu zituen Rio de Janeiron. 1923-1930. urteetan Europan bizi izan zen, Parisen batik bat. Ondoren Brasilen aritu zen hamabost urtez gazteei eta herri xeheari musika irakasten. Europan eta Estatu Batuetan zehar ibili zen askotan.
Brasilgo herri-musikaren elementuak erabili zituen bere musikan. Erakunde eta Unibertsitate askotako kide izan zen, eta ohorezko karguak izan zituen. 3.000 bat lan idatzi zituen; besteak beste operak, balletak eta sinfoniak idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
