Edukira joan

Hekate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hekate
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaΕκάτη
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakArtemisa, Trivia (en) Itzuli eta Q4421636 Itzuli
Domeinuailargi zuria eta magia
Familia
AitaPerses, Zeus eta Perses (en) Itzuli
AmaAsteria (en) Itzuli, Hera eta Demeter
Bikotekidea(k)Triton, Caelus eta Aeëtes (en) Itzuli
Seme-alabakCrataeis (en) Itzuli, Medea, Zirtze eta Scylla (en) Itzuli

Antzinaro klasikoan, Hekate[1] (antzinako grezieraz: ἙκάτηHekátē) greziar jainkosa eta titan bat izan zen. Muga jainkosa edo jainkosa liminala da. Gehienetan zuzi edo giltza pare bat eutsita agertzen da,[2] eta ondorengo aldietan hirukoiztu egin zuten. Hainbat modutan lotu zuten bide-gurutzeekin, sarrerekin edo pasabideekin, argiarekin, magiarekin, sorginkeriarekin, belar eta landare pozoitsuen ezagutzarekin, mamuekin, nigromantziarekin eta sorginkeriarekin.[3]

Hekate atenastarren etxeetan jainkosa babesletzat zuten, eta oparotasuna eta bedeinkapenak ematen zizkien egunero familiari. Beraz, ongilea eta gaizkilea da.

Irudietan zuzi edo argi bat eraman ohi du, gauarekin duen lotura gogoratzen duena, eta garai klasikoko eta garai helenistikoko eskulturetan, hiru aurpegi ditu, mugetako jainkosa eta bidegurutzeen zaindari den aldetik.[4]

Jatorria eta aldaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrian, emankortasunarekin, nekazaritzarekin, ehizarekin eta arrantzarekin lotutako jainkosa traziarra izan zen, Grezian gurtza jaso zuena. K.a. V. mendetik aurrera, Greziako iturriek Hekate Asteria eta Persesen (edo Zeusen) alaba titanide dela aipatzen dute, bidegurutzeak, etxeen sarrerak eta tenpluak babesten dituena. Mugako puntu horiek, espazio batetik besterako trantsizioa ahalbidetzen dutenak, beti jo izan dira arriskutsutzat hainbat sinismenetan, espiritu gaiztoek erabil ditzaketelako eguneroko bizitza barnera sartzeko. Horregatik, jainkosaren irudia elementu apotropaiko gisa erabiltzen hasi ziren greziarrak.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 82. arauaː Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
  2. Edwards, Charles M.. (1986ko uztaila). «The Running Maiden from Eleusis and the Early Classical Image of Hekate» American Journal of Archaeology 90 (3): 307–318..
  3. d'Este, Sorita; Rankine, David. (2009). Hekate Liminal Rites. Avalonia.
  4. (Gaztelaniaz) Cartwright, Mark. (2017-06-22). «Hecate» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2025-10-24).
  5. (Gaztelaniaz) Romero Mayorga, Claudina. (2019). Hécate en Grecia y Roma. .
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]