Helasse
Helasse antzinako barduliar edo karistiar jainkosa baten izena da[1], erromatarren garaiko idazkun batean agertua. Helasse-ri botoz egindako inskripzioa, ustez K.a. II. mendekoa, Arabako Miñaon aurkitu zuten. Jainko-jainkosei eskainitako inskripzio botiboetan izen jainkotiarra datiboan agertu ohi denez, eta ez dakigunez bukaerako -e hori datibo indigenaren bat ez ote den, baliteke, izena, bere forma nominatiboa "Helass" izatea.
Helasse da Akitania erromatarraren eremutik kanpo topatutako euskal jainko-jainkosen izenetariko bat. Datu hori garrantzitsua da, Akitanian baitaude garai zaharretako euskal dibinitateei eskainitako epigrafe gehien.
Ez dugu ezagutzen jainkosa honen beste ezaugarrik. Joakin Gorrotxategi eta beste zenbait adituek hala ere dibinitate hau emakumezkoa dela baieztatzen dute[2].
Estibaliz Breñas eta Jon Otsoa de Aldak uste dute "Selatse" baskoien jainko izenetik gertu dagoela (Nafarroako Barbarinen aurkitutako inskripzio batean ageri dena).[3]
Inskripzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ae(l)lia / Hellice / Helasse.
Itzulpena: Ae(l)lia Hellice-k Helasse-ri (dedikatzen dio monumentu hau)[4].
Gaur egun Arabako Arkeologia museoan gordetzen da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Churruca, Joaquín Gorrochategui; Sádaba, José Luis Ramírez. (2013-11-10). «La religión de los Vascones. Una mirada comparativa. Concomitancias y diferencias con la de sus vecinos» Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra 21: 113–149. ISSN 2387-1814. (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).
- ↑ Olivares Pedreño, J.C. (2002) Los dioses de la Hispania céltica. Real Academia de Historia. Universidad de Alicante.
- ↑ Breñas Gonzalez de Zarate, E.; Otsoa de Alda, J.. (2002). "Helasse. MIñao Goien" In Arabako Euskal Hotsak. Gasteiz: Geu Elkartea, 17 or. ISBN 8493227501..
- ↑ https://klasikoak.armiarma.eus/testuak/testuakEpigrafikoak016.htm
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Larrañaga Elorza, K. (1988), "Euskal Herria Antzinatean". Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 315 or., 172 zka.