Helen Sawyer Hogg
Helen Sawyer Hogg | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Helen Battles Sawyer |
Jaiotza | Lowell (Massachusetts), 1905eko abuztuaren 1a |
Herrialdea |
![]() ![]() |
Heriotza |
Richmond Hill (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) |
Frank Scott Hogg (en) ![]() F. E. L. Priestley (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Radcliffe College (en) ![]() Mount Holyoke College (en) ![]() Harvard Unibertsitatea Harvard College Observatory (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) |
Torontoko Unibertsitatea David Dunlap Observatory (en) ![]() Smith College (en) ![]() |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Kidetza |
Royal Society of Canada (en) ![]() |
Helen Battles Sawyer Hogg (Lowell, Massachusetts, AEB, 1905eko abuztuaren 1a - Richmond Hill, Ontario, Kanada, 1993ko urtarrilaren 28a) estatubatuar jatorriko kanadar astronomoa izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikasketak amaituta, eskolak eman zituen zenbait unibertsitatetan. 1935-1951 bitartean, Torontoko Unibertsitateko behatokian lan egin zuen, eta eskolak eman zituen berriro 1951-1976 bitartean. Halaber, 1951-1981 bitartean, Toronto Daily Star egunkarirako astronomia-artikuluak idatzi zituen. Sari asko jaso zuen bere karrera luzean, Estatu Batuetako Astronomia elkartearena, besteak beste. 1957-1959 bitartean, Kanadako Errege Astronomia Elkarteko lehendakari izan zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.