Helen Thompson Gaige
Helen Thompson Gaige | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Helen Beulah Thompson |
Jaiotza | Bad Axe, 1890eko azaroaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Gainesville, 1976ko urriaren 24a (85 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Frederick McMahon Gaige (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigango Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zoologoa, herpetologoa eta editorea |
Enplegatzailea(k) | Michigango Unibertsitatea |
Helen Beulah Thompson Gaige (Bad Axe, Michigan, 1890eko azaroaren 24a - Gainesville, Florida, 1976ko urriaren 24a) iktiologia eta herpetologia ikertzen zituen estatubatuar zoologoa izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizabeth McDonalden eta Charles E. Thompsonen alaba zen, eta Michigango Unibertsitatean ikasi zuen. Han, arte-batxilergoa (1909) eta arte-maisutza (1910) lortu zituen. Michigango Unibertsitateko Zoologia Museoko laguntzailea izan zen 1910ean, Alexander Grant Ruthvenen (1882-1971) babespean. Grant museoko zuzendari zela, 1913an herpetologiako ikerketa-programak eskaini zizkion. 1918an narrastien eta anfibioen saileko kontserbatzaile laguntzaile izendatu zuten, eta 1923an kontserbatzaile titular. Irakasle ez zenez, Ruthvenek bezala, ikasleak modu estraofizialean gainbegiratu behar izan zituen.[1]
1913an Frederick McMahon Gaige-rekin (1890-1976) ezkondu zen, Santa Martako mendietako bidaia zientifiko batetik itzuli ondoren. Gaige senar-emazteek proiektu zientifiko batzuei ekingo zieten elkarrekin.[1]
Helduaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1928an, The Herpetology of Michigan idatzi zuen Ruthvenekin batera. 1937an Copeia aldizkari iktiologiko eta herpetologikoko editore-buru izan zen, eta Erdialdeko Amerikako anfibio eta narrastiei buruz idatzi zuen.[2] Bere ekintzari esker, Copeia munduko lehen egunkari herpetologikoa bihurtu zen.[1] 1945ean kargua utzi eta Charles Frederic Walker (1904-1979) bere ikasleetako batek ordezkatu zuen.
Espedizio zientifiko ugari egin zituen Texasen, Floridan, Coloradon, etab. Igel neotropikaletan espezialista, zoologia amerikarra eta bereziki herpetologia antolatzen lagundu zuen. Bere ikerketak anfibioen banaketa geografikoari, habitatei eta bizi-historiari buruzkoak izan ziren batez ere. 1917an Rhyacotriton salamandra generoa aurkitu zuen, geroago lau espezie ezberdinetan banatuko zena.[3]

Gainera, hainbat narrasti espezie eta azpiespezie izendatu ziren bere omenez, besteak beste, Atractus gaigeae, Dipsas gaigeae, Epicrates cenchria gaigeae, Lepidophyma gaigeae, Plestiodon multivirgatus gaigeae, Podarcis gaigeae, Pristimantis gaigei, Rhadinaea gaigeae, Sceloporus lundelli gaigeae, Sphaerodactylus gaigeae, Sphenomorphus helenae, eta Trachemys gaigeae.[4]
Ichthyologists and Herpetologists Amerikako Elkartea antolatzen ere lagundu zuen, eta 1946an ohorezko presidente izendatu zuten. Elkarte honek bere urteroko Gaige Fund Award saria ematen du, herpetologia arloan graduondoko ikasle bati laguntzeko diru-beka bat.[1]

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2016-11-24). «Helen Thompson Gaige, zoóloga» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ (Ingelesez) Parenti, Lynne R.; Wake, Marvalee H.. (2016-07). «Evolution of the Role of Women in the American Society of Ichthyologists and Herpetologists» Copeia 104 (2) doi: . ISSN 0045-8511. (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ Gaige, H.T.. (1917). "Description of a new salamander from Washington". Occasional Papers of the Museum of Zoology, University of Michigan (40): 1–3 + Plate I.
- ↑ (Ingelesez) Bo Beolens, B. A.; Michael Watkins M. I.C.S., MIstPet; Michael Grayson, B. A.. (2011). The Eponym Dictionary of Reptiles. Johns Hopkins University Press ISBN 978-1-4214-0135-5. (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Helen Gaige» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.