Helena Gualinga
Helena Gualinga | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sumak Helena Sirén Gualinga |
Jaiotza | Sarayaku (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | Northern Quichua (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Anders H. Sirén |
Ama | Noemí Gualinga |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa suediera finlandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea eta ekintzaile ekologista |
Parte-hartzailea
| |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Sumak Helena Sirén Gualinga (Sarayaku lurraldea, Pastaza probintzia, Ekuador, 2002ko otsailaren 27a) ekuadortar Sarayaku kitxua komunitateko ekintzaile indigena da, eta ingurumenari buruzko nazioarteko goi-bileretan parte hartu du.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helena Gualinga 2002ko otsailaren 27an jaio zen, Ekuadorreko Pastaza probintzian dagoen Kichwa Sarayaku komunitateko indigenen jatorrikoa da eta bere gurasoak, Anders Siren finlandiarra, Turkuko Unibertsitateko Geografia eta Geologia Saileko irakaslea, eta Noemí Kialinga Ekuadorreko Guinga elkarteko presidentea.[1] Ahizpa zaharrena Nina Gualinga aktibista da, izeba Patricia Gualinga eta amona Cristina Gualinga, indigenen eskubideen eta ama lurra babesteko eskubidearen alde borrokatu diren emakume amazonikoak.[1]Helena Sarayaku lurraldeetan bizi izan da, Pastazako probintzian, Ekuadorren; eta nerabezaroko urterik gehienak Pargas-en eta gero Turku-n, Finlandiako hego-mendebaldeko kostaldean, bere aitaren familia-harremanaren ondorioz, non bigarren hezkuntza Katedral Eskolan egin zuen.[1][2]
Txiki-txikitatik ikusi du bere familia osoak aurre egin diela aldez aurretik jakinarazi gabe herrira iritsi diren petrolio-konpainia handiei, beren lurraldea enpresa horiek eragiten duten ingurumen-kaltetik babesteko borrokan. Hori dela eta, bere familia hainbat urtez jazarria izan da.[1][2]Bere familiak korporazio handien eta Ekuadorko agintarien aurka zuen gatazka odoltsua bihurtu zen, non komunitateko figura nagusiek ere bizia galdu duten.[2]Helena arazo horren erdian jaio zen, eta esan du ez dela berarentzat hautu bat izan, baina Yle hedabideari adierazi dio hori aprobetxatu beharreko aukera bat dela.[2]
Aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarayaku komunitateak petrolio-enpresen aurka duen arazoa dela eta, Helenak aktibismoa egin du bere komunitateari ahotsa emateko, mezua aurrera eramanez, eskoletan horri buruz hitz eginez eta tokiko gazteekin gaiari buruz eztabaidatuz, beren herrietan parte hartzera eta Ekuadorren inguruan lankidetzan aritzera animatuz.[2] Berak adierazi duenez, zaharrek aldaketa handia ikusi dute Amazoniako kliman, hala nola desertifikazioa, baso-suteak edo mendietako tontor elurtuen fusioa, hogei urtean behin suntsipena eta gaixotasunak eragiten dituzten uholdeez gain; orain, urtean lau aldiz ere gertatzen da.[2] Horrekin Helenak azaltzen du zaharrak ohartu direla aldaketa handiez, ezagutza zientifikoa izan ez arren, lehen eskutik ikusten dutela.[2]

2019ko NBE Klima Ekintzari buruzko Goi Bilera egiten ari ziren bitartean, NBEren egoitzan, New Yorken (AEB), Helena kanpoaldean zegoen, klima-aldaketagatik kezka adierazten zuten mundu osoko ehunka gazterekin batera, "odol indigena, ezta tanta bat gehiago ere" zioen idazkun bati eusten zion bitartean.[2][3]
2019ko abenduaren 9an, Madrilen, Espainian, COP25 klima-aldaketari buruzko goi-bileran esku hartu zuen, eta herrialde indigenetan esku hartzen duten petrolio-konpainien arazoa nabarmendu zuen: "Gure herrialdeko Gobernuek gure lurraldeak ematen jarraitzen dute, klima-aldaketa sortzen ari den erauzketa-industriari gure baimenik gabe. Honek kriminala izan beharko luke".[3]
Gainera, goi-bilerara joan zen eta Ekuadorko Gobernua kritikatu zuen herri indigenarentzat garrantzitsuak diren gauzak eztabaidatzen ez dituzten munduko liderrengandik baztertuz sentitzen dela esan zuen. Izan ere, Ekuadorreko Gobernuak ez die erantzun Amazoniako emakumeek iaz hiriburuan bost eguneko protestak egin ondoren emandako aginduari, baina, hala ere, gune horietara joaten dira, ustez Amazonia babesten duten moduaz hitz egitera..[3]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nina Gualinga
- Patricia Gualinga
- Israel Viteri Gualinga
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e «Helena Gualinga, la adolescente que desde Ecuador eleva su voz por el clima» El Universo 11 de diciembre de 2019.
- ↑ a b c d e f g h «Helena Sirén Gualinga, 17, taistelee ilmastonmuutosta vastaan Greta Thunbergin taustalla: "Tämä ei ollut valinta, synnyin tämän keskelle"» Yle Uutiset 11 de octubre de 2019.
- ↑ a b c «La adolescente Helena Gualinga, activista del pueblo Sarayaku, arremetió contra el Gobierno de Ecuador en la COP25 de Madrid» El Comercio 11 de diciembre de 2019.