Helena Taberna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Helena Taberna
Helena Taberna.jpg
Bizitza
Jaiotza Altsasu, ?
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria eta gidoilaria
IMDb nm0845957

Helena Taberna Aierra (Altsasu, Nafarroa Garaia, 19??) zinema zuzendaria eta gidoilaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle ikasketak egin zituen. Irakaskuntzan hainbat urte eman ondoren, ikus-entzunezkoekin 1986an hasi zen lanean, Nafarroako Gobernuak Teknologia Berrien Koordinatzaile izendatu zuenean. Hainbat urte bideo didaktikoak sormenezko bideoekin, film laburrekin eta dokumentalekin tartekatu ondoren, 1994. urtean administrazioko lana utzi eta zinemagintzan murgildu zen erabat. Zinemari dagokionez, 87 cartas de amor (1992) eta Nerabe (1995) film laburrak, Alsasua 1936 (1994) eta Herrikolore (1996) bideoklipa zuzendu zituen, 2000. urtean Yoyes, lehen film luzea, estreinatu aurretik. ETAko buruzagi izan ondoren ETAk berak hil zuen Dolores Gonzalez Katarain Yoyesen bizitzaren inguruko film horretan zuzendari, gidoigile eta ekoizle izan zen.

Osaba Marino Aierra idazlea zuen eta bere liburuan oinarrituta egin zuen Alsasua 1936 filma, non Iñaki Aierra anaiak lan egin zuen. Gerra Zibilaren gaia berriro Berri Ona bere film berrian jorratu du.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma
2016 Acantilado
2010 Nagore
2008 Berri Ona
2002 Extranjeras
1999 Yoyes
1995 Nerabe
1994 Alsasua 1936
1992 Ochenta y siete cartas de amor

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]