Helena Troiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Helena Troiakoa
Helene Paris Louvre K6.jpg
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Familia
Aita Zeus
Ama Leda
Ezkontidea(k) Menelao, Deiphobus eta Paris
Bikotea(k) Paris
Seme-alabak Hermione, Pleisthenes, Ifigenia, Idaeus, Q3646670, Aganus, Corythus, Q12881223 eta Q410424
Anai-arrebak Manes, Castor eta Pollux

Helena Troiakoa[1], greziar mitologiako pertsonaia da; Parisek bahitu egin zuen, Troiako printzea, gerra sortuz.

Zeusek, antzar bilakatuta, Espartako errege Tindaroren Leda emaztea liluratu zuen. Ledak bi arrautza jarri zituen; batetik Pollux eta Helena jaio ziren, biak hilezkorrak, eta bestetik Klitemnestra eta Kastor, hilkorrak. Hala ere, Kastor eta Pollux biki bezala ezagutzen dira eta Dioskuro izena hartzen dute.

Helenak txikitatik erakutsi zuen bere edertasuna, eta horregatik Teseok bahitzea erabaki zuen Piritooren laguntzaz. Teseok nahiko denbora itxaron zuen Helenarekin ezkontzeko, baino lehenago bere anaiek, Dioskuroek, salbatu egin zuten Teseoren ama bahituz.

Parisek egin zuenaren sari bezala, Afroditak Helena Parisez maiteminaraztea lortu zuen. Hori zela eta, ihes egiten zuten biek Espartatik Troiara. Helena Espartako errege Menelaorekin ezkonduta zegoen jada, eta berau, beste hiru errege grekoz lagunduta, Troiara joan zen Helena emaztearen bila.

Menelaoren anaia Agamemnonek bere alaba Ifigenia sakrifikatu behar izan zuen, jainkoek abiatzeko eragozpenik jar ez ziezaioten. Gerrak hamar urte iraun zuen eta Menelaok irabazi zuen. Azkenean, Helena bere senarrarekin bueltatu zen eta alaba bat eduki zuten, Hermione gero bere lehengusu Orestesekin ezkondu zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Helena Troiakoa Aldatu lotura Wikidatan