Helenio Herrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Helenio Herrera
Helenio Herrera Elgrafico.jpeg
Bizitza
Jaiotza Buenos Aires1910eko apirilaren  10a
Herrialdea  Frantzia
 Argentina
Heriotza Venezia1997ko azaroaren  9a (87 urte)
Hobiratze lekua Veneziako San Michele hilerria
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Racing de Casablanca1931-1932
Flag of None.svg Raja Casablanca1931-1932
Flag of None.svg Paris Jean-Bouin1932-1933
Flag of None.svg CASG Paris1932-1933
Flag of None.svg Stade Français Paris1933-1935
Flag of None.svg OFC Charleville1935-1937
Flag of None.svg Excelsior AC Roubaix1937-1939
Flag of None.svg FC Red Star Saint-Ouen1940-1942
Flag of None.svg Stade Français Paris1942-1943
Flag of None.svg Q35908521943-1944
 
Posizio edo espezialitatea atzelaria
Izengoitia(k) el Mag, H.H.

Helenio Herrera (Buenos Aires, 1910eko apirilaren 10a - Venezia, Italia, 1997ko azaroaren 9a) argentinar futbol-jokalari eta entrenatzailea izan zen.

Futbolari gisa, 1931n hasi zen, Boca Juniors taldean. Familiarekin Casablancara emigratu ondoren, hiri hartako Racing taldean jokatu zuen. Frantziako herritartasuna hartuta, Frantziako zenbait taldetan jokatu zuen gero, eta Frantziako selekzioarekin bi aldiz. Baina Herrera entrenatzaile gisa nabarmendu zen batez ere. 1948an hasi zen, Espainiako Valladolid taldean. Gero, Atlético Madril taldean, Espainiako Liga irabazi zuen bi aldiz (1950 eta 1951 urteetan). Madril utzita, Malaga, Coruñako Deportivo, Sevilla eta, Portugalen, Os Belenenses taldeen entrenatzaile izan zen. 1958an Bartzelonak kontratatu zuen, bi urtez, eta Ligako bi titulu irabazi zituen (1959 eta 1960), Espainiako Kopa bat (1959), eta Feria Kopa bat (1960). Azken urte horretan Italiara joan zen, Milango Inter taldeak kontratatuta. Milanen egin zituen zortzi urteetan hiriko futbol-taldeak bere historiako urterik gogoangarrienak bizi izan zituen: bi Europako Kopa (1964 eta 1965), bi Nazioarteko Kopa (1964 eta 1965), eta hiru Liga (1963, 1965 eta 1966) irabazi zituen. Bien bitartean, Espainiako selekzioa entrenatu zuen Txileko Munduko Txapelketarako (1962). Erroma eta Rimini taldeetan aritu ondoren, Bartzelonaren entrenatzaile izan zen 1980-1981 urteetan, eta 1981eko Errege Kopa irabazi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Helenio Herrera Aldatu lotura Wikidatan