Helgeandsholmen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1885eko planoa, goian dagoen uharte txikia da.
Uhartearen ikuspegia.

Helgeandsholmen Suediako Stockholm hiriburuaren erdigunean dagoen uhartea da, Stadsholmen eta Riddarholmen uharteekin batera Gamla Stan alde zaharra osatzen duena. Suediako Legebiltzarraren jauregia (Riksdag) dago bertan, uhartearen azalera ia osoa hartzen duelarik.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartearen izena Helige andens holme-ren bilakaera da, "Izpiritu Santuaren uhartea" esan nahi du, karitatezko instituzioak izan baitziren aintzina bertan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun uharte bakarra den arren aintzina hainbat uharte txikik osatu zuten. XIII mendean Helgeandshuset instituzioa ezarri zen. Suak erre zuen 1410an baina berreraiki egin zuten. Eraikina nolakoa zen ezagutzen ez den arren eliza, hilerria eta ospitalea izango zirela pentsatzen da.

XV mendearen hasieran Norreport (iparraldeko kaia) eraiki zen uhartean eta uhartea harresitu egin zen. 1531 urtean Gustavo I.a Vasa erregeak Helgeandshuset instituzioa Riddarholmen uhartera eraman zuen eta ospitalea zegoen tokian Errege Ikuiluak ezarri zituen. 1680 urtean Nicodemus Tessin Zaharra arkitektoak zalditerietarako eraikina altxatu zuen baina 1696an suak erre zuen eta Nicodemus Tessin Gazteak berria eraiki zuen XX mendearen hasierararte iraun zuena.

1870 hamarkadan Riddarholmen uhartean zegoen Legebiltzarraren jauregia txiki eta zaharkitua gelditu zen eta Helgeandsholmen-en berria eraikitzea erabaki zen. Horretarako lehiaketa antolatu zuten Legebiltzarra ezezik Banku Nazionala ere eraikitzeko. Helgo Zettervall arkitektoak irabazi zuen lehiaketa eta 1897 eta 1906 artean eraiki zen. 1976an Banketxea berriz ere lekuz mugitu zuten eta Legebiltzarrak berarentzat hartu zuen eraikina.

Zubiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru zubik lotzen dute Helgeandsholmen inguruko uharteekin, Riksbron, Stallbron eta Norrbro.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Helgeandsholmen Aldatu lotura Wikidatan