Helianthus
Helianthus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Subfamilia | Asteroideae |
Generoa | Helianthus Linnaeus, 1753 |
Helianthus Asteraceae familiako landare-genero bat da, 51 espeziez osatua (azken sailkapenaren arabera). Espezie guztiak Ipar Amerikakoak dira, jatorriz. Espezie batzuk urterokoak dira, hala nola ekilorea (Helianthus annuus), eta beste batzuk bizikorrak dira, hala nola frantses patata (Helianthus tuberosus).
Munduko toki askotan kultibatzen dira genero honetako espezie batzuk, olio-landare gisa (H. annuus, ekilore-olioa ekoizteko) edo landare apaingarri gisa (H. tuberosus), edo bazka-landare gisa.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare garaiak izaten dira: 60 cm eta 4 m bitarteko altuera izaten dute. Zurtoinak latzak eta iledunak dira, eta goialdean adarkatzen dira. Hostoak peziolodunak dira, horzdunak eta, maiz, itsaskorrak. Behealdeko hostoak arrautza-formakoak edo bihotz-formakoak izaten dira, eta aurkakoak; goialdeetakoak, berriz, estuagoak dira eta txandakatuak.
Loreak zurtoinen muturretan irteten dira; kanpoaldea horia eta barnealdea marroia izaten dute. Loreek eguzkiari jarraitzen diote; beraz, egunean zehar ekialdetik mendebaldera biratzen dira.
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Helianthis agrestis
- Helianthus angustifolius
- Helianthus annuus
- Helianthus anomalus
- Helianthus argophyllus
- Helianthus arizonensis
- Helianthus atrorubens
- Helianthus bolanderi
- Helianthus californicus
- Helianthus carnosus
- Helianthus ciliaris
- Helianthus cinereus
- Helianthus cusickii
- Helianthus debilis
- Helianthus debilis ssp. cucumerifolius
- Helianthus debilis ssp. debilis
- Helianthus debilis ssp. silvestris
- Helianthus debilis ssp. tardiflorus
- Helianthus debilis ssp. vestitus
- Helianthus decapetalus
- Helianthus divaricatus
- Helianthus eggertii
- Helianthus floridanus
- Helianthus giganteus
- Helianthus glaucophyllus
- Helianthus gracilentus
- Helianthus grosseserratus
- Helianthus heterophyllus
- Helianthus hirsutus
- Helianthus laciniatus
- Helianthus × laetiflorus
- Helianthus laevigatus
- Helianthus longifolius
- Helianthus maximiliani
- Helianthus microcephalus
- Helianthus mollis
- Helianthus neglectus
- Helianthus niveus
- Helianthus niveus ssp. canescens
- Helianthus niveus ssp. tephrodes
- Helianthus nuttallii
- Helianthus nuttallii ssp. nuttallii
- Helianthus nuttallii ssp. parishii
- Helianthus nuttallii ssp. Rydbergii
- Helianthus nuttallii ssp. nuttallii
- Helianthus occidentalis
- Helianthus occidentalis ssp. occidentalis
- Helianthus occidentalis ssp. plantagineus
- Helianthus paradoxus
- Helianthus pauciflorus
- Helianthus pauciflorus ssp. pauciflorus
- Helianthus pauciflorus ssp. subrhomboideus
- Helianthus petiolaris
- Helianthus petiolaris ssp. fallax
- Helianthus petiolaris ss. petiolaris
- Helianthus porteri
- Helianthus praecox
- Helianthus praecox ssp. hirtus
- Helianthus praecox ssp. praecox
- Helianthus praecox ssp. runyonii
- Helianthus praetermissus
- Helianthus pumilus
- Helianthus radula
- Helianthus resinosus
- Helianthus salicifolius
- Helianthus schweinitzii
- Helianthus silphioides
- Helianthus simulans
- Helianthus smithii
- Helianthus strumosus
- Helianthus tuberosus