Heliea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Heliea auzitegiaren aurrien esparrua

Heliea (antzinako grezieraz: Ήλιαία) antzinako Atenasko eta beste zenbait hiritako herri-auzitegi handia izan zen, eguzkitan (Helios: eguzkia) eta ageriko ekitaldietan bildu ohi zena.

Atenasko Heliea Solonek sortu zuen K.a. 594. urte inguruan. V. mendean 6.000 bazkide izan zituen (600 leinu bakoitzeko), xede zehatzeko hamar sailetan bereiziak. Epaileak urterik urte hautatzen ziren, zozketaz. Efialte eta Periklesen berrikuntzen ondorioz (461), Areopagoaren aginpidearen zati bat beretu zuen, eta haren aginpide-barrutia ia auzi-mota guztietara hedatu zen. Ustelkeriari biderik ez emateko, K.a. 404tik aurrera epaimahai bat aukeratzen zen egunero Helieako kideen artetik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]