Edukira joan

Heliodororen zutarria

Koordenatuak: 23°32′57″N 77°48′01″E / 23.54929633°N 77.80029712°E / 23.54929633; 77.80029712
Wikipedia, Entziklopedia askea
Heliodororen zutarria
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. II. mendea
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaBesnagar (en) Itzuli
Bais (en) Itzuli
Herrialdea India
Indiako estatuaMadhya Pradesh
Madhya Pradesheko banaketaBhopal division
Indiako barrutiVidisha district
Koordenatuak23°32′57″N 77°48′01″E / 23.54929633°N 77.80029712°E / 23.54929633; 77.80029712
Map

Heliodororen zutarria k. a. 113 inguruan Indiako erdialdean eraikitako harrizko zutabea da, Besnagar-en (Vidisha inguruan, Madhya Pradesh). Zutabean idazki bat dago, zeinean noren aginduz eraiki zen ageri den, Heliodoro delako enbaxadore greziar baten zutabea da, Garuislamabadda zutabea detzen zaio testuan bertan, Garuda jainkoari erreferentzia eginez.

Zutabea erdi ezkutuan egon zen hainbat mendez. 1877an, Alexander Cunnigham kolonialista britainarrak indusketa egin zuen unean, mutur bat zuen agerian, eta haren inguruan abade hindu bat etxetxo bat zuen eraikia, inguruko hinduistentzat gurtza eta sakrifizio tokia zelarik. Indusketan ikusi zen zutabe oso bat zela, eta 30 urte beranduago, garbiketa baten ondoren, idazkia aurkitu zen Brahmi idazkeran, zeinak egiletza, garaia eta esangura argitu zuen.

1960ko hamarkadan egindako indusketa gehigarriek erakutsi zuten zutarria tenplu batez edo tenplu multzo batez inguratua egon zitekeela.

Heliodororen jatorria, Taksila, eta bere zutarria non dagoen, 1.200 kilometrora.

Idazkiak argitu zuen zutabearen eraikitzaile (edo sustatzailea) izan zela Heliodoro izeneko enbaxadore bat, Indo-greziar erresumako errege Antialkidasek bidalia Taksila hiritik (1200 kilometrora dagoena). Heliodororen helburua zen India erdialdeko Shunga dinastiako Bhagabhadra erregea, eta harekin lortutako harreman onen edo bakearen omenez, zutabe hau eraiki zen.

Transkripzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazkia prakrito hizkuntzan dago, eta bi partetan banatua[1]. Lehenak dio:

« deva devasu va[sude]vasa garuda dhwasho aiam

karito ia heliodorena, bhagavatena
diyasa putrena, takhasilakena
ionadatena agatena, majarashasa
amtalikitasa upa[m]ta samkasam-rano
kashi-put[r]asa [bh]agabhadrasa tratarasa

»
« Vasudeva jainkoen jainkoarena da Garuda zutabe hau

Heliodorok, Bhagavanen jarraitzaileak, hemen eraikia
Dion-en seme, Takhkhasilako (Taksila) gizona, greziarren (iona: Joniarrak) enbaxadore,
Amtakilita (Antialkidas) errege handiak bidalia,
Bhagabhadra erregearengana, Kashiko (Benaresko) seme, salbatzailea
bere erregetza oparoaren 14. urtean

»

Eta bigarren zatiak:

« vasena [chatu]daseṃna rājena vadhamānasa

trini amutapādāni (i me) (su)anuthitāni
neyamti sva(gam) dama cāga apramāda

»
« Zerura zuzenduko zaituzten

hiru urratsak: neurritasuna,
karitatea, kontzientzia

»

Testu hauetan, lehenak hinduismoarekin lotura gehiago erakusten du, zehazki Vasudeva aipatzen delarik, Vishnu jainkoaren izenetako bat: vishnuismora bihurtu zen greziar baten gisara agertzen zaigu Heliodoro[2]. Baina bigarren zatiko aipuak oihartzun budistak ditu gehiago. Garai hartan, Shunga dinastia (zutarria dagoen eskualdea kontrolatzen zuena) budismoaren jazartzaile izan zen, eta budismoa indartsuago zen erresuma indo-greziarrean, Heliodororen jatorrizko estatuan. Testuen sinkretismoak adostasun edo bake egoera bat adieraz lezake bi botereen artean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Project South Asia» web.archive.org 2004-08-12 (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  2. Maxwell, T. S.. (1997). The gods of Asia : image, text, and meaning. Oxford University Press ISBN 0-19-563792-5. PMC 37032277. (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]