Hell-Volhard-Zelinskiren halogenazio
Hell-Volhard-Zelinskiren halogenazio esaten zaio ordezkapen-erreakzio berezi bati zeinetan azido karboxiliko baten α-karbonoari lotutako hidrogeno-atomoak halogeno-atomoz ordezkatzen diren. Erreakzioari Carl Magnus von Hell eta Jacob Volhard kimikari alemaniarrek eta Nikolai Zelinski kimikari errusiarrak eman diote izena[1][2][3].
Erreakzioaren adibide bat hau izan daiteke:
Prozesua lau urratsetan pasatzen da. Lehenean, PBr3-k karboxilo taldearen hidroxiloa (OH) bromuro batekin ordezkarazten du, eta ondorioz azido karboxilikoaren bromuroa sortzen da.
Ondoren, azilo-haluroa enol bihur daiteke tautomerizazioz,
Enolak azkar erreakzionatzen du Br2-rekin, bigarren aldiz halogenatzen da alfa posizioan.
Azkenik, ur-disoluzio neutroan edo apur bat azidoan, α-bromo azil bromuroaren hidrolisia berez gertatzen da, eta azido α-bromokarboxilikoa sortuz produktu gisa ordezkapen nukleozale bati jarraituta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) texte, Deutsche chemische Gesellschaft Auteur du. (1881-01-01). «Berichte der Deutschen chemischen Gesellschaft zu Berlin» Gallica (kontsulta data: 2026-03-26).
- ↑ (Ingelesez) Volhard, J.. (1887-01). «4) Ueber Darstellung α‐bromirter Säuren» Justus Liebigs Annalen der Chemie 242 (1-2): 141–163. doi:. ISSN 0075-4617. (kontsulta data: 2026-03-26).
- ↑ (Ingelesez) Zelinsky, Nicolaus. (1887-01). «Ueber eine bequeme Darstellungsweise von α‐Brompropionsäureester» Berichte der deutschen chemischen Gesellschaft 20 (1): 2026–2026. doi:. ISSN 0365-9496. (kontsulta data: 2026-03-26).