Helmand (ibaia)
Helmand | |
---|---|
|
|
Bertako izena | هیرمند (persieraz) |
Kokapena | Afganistan |
Luzera | 1.150 km |
Arroa | 192.718 km² |
Emaria | 183 m³/s |
Iturburua | Hindu Kush |
Ibai ahoa | Sistango sakonune endorreikoa |
![]() |
Helmand[1] (persieraz: هیرمند, latinez: Erymandrus) Afganistango ibairik luzeena da. 150 kilometroko luzera du eta 192.718 km²-ko arroa.
Helmand ibaia Hindu Kusheko Koh-e-Paghman mendietan sortzen da, Afganistango Wardak probintzian, Kabuldik 80 km mendebaldera. Goi ibilbideean Koh-i-Baba mendietatik datozen errekak hartzen ditu. Aurrerago eskualde menditsu eta elkorrak igarotzen ditu hegomendebaldeko norabidean. Lachkar Gah herritik hurbil ibaiadar handiena, Arghandab ibaia, elkartzen zaio. Beheko aldean Dasht-e-Margoh eta Registan basamortuak bereizten ditu. Azkenik Sistango sakonune endorreikoan isurtzen da, Afganistan eta Iranen arteko mugan, Hamun-e Helmand aintzira sortuz.
1952an, Helmand probintzian, Kajakaiko presa eraiki zen. Urtegiak 107 km²-ko azalera du, eta ura ureztatzeko eta argindarra produzitzeko erabiltzen da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Helmand (ibaia) ![]() |
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-10.