Heloísa Teixeira
| Heloísa Teixeira | |
|---|---|
(2010) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ribeirão Preto, 1939ko uztailaren 26a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Rio de Janeiro, 2025eko martxoaren 28a (85 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Pontifical Catholic University of Rio de Janeiro (en) Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala doktoretza Columbia Unibertsitatea postdoctoral degree (en) |
| Hizkuntzak | portugesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea, idazlea, editorea, ikertzailea eta film-zuzendaria |
| Enplegatzailea(k) | Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Brasilgo Letren Akademia |
Heloísa Teixeira (Ribeirão Preto, 1939ko uztailaren 26a – Rio de Janeiro, 2025eko martxoaren 28a[1]), Heloísa Buarque de Hollanda izenez ere ezaguna, brasildar idazle, argitaratzaile eta literatura kritikaria izan zen, zeinaren ikerketa-jarduera kulturaren eta garapenaren arteko harremanean zentratu zen, bereziki poesiari, feminismoari, generoen eta etnien arteko harremanei, marjinatutako kulturei eta kultura digitalari dagokienez.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teixeira Ribeirão Preton jaio zen. Literatura klasikoan lizentziatu zen Rio de Janeiroko Unibertsitate Katoliko Pontifikalean eta Brasilgo literaturan masterra eta doktoretza egin zituen Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean, non kulturaren teoriako irakasle emeritua izan zen. Graduondoko ikasketak Columbia Unibertsitatean egin zituen.[2]
Idatzi edo antolatu zituen lanen artean hauek daude, besteak beste: 26 poetas hoje (1975) mimeografia belaunaldiko brasildar underground poeten antologia, As 29 poetas hoje (2021) emakume poeten antologia,[3] Pensamento Feminista Hoje liburu saila,[4] Asdrúbal trouxe o trombone - memórias de uma trupe solitária de comediantes que abalou os anos 70, Rachel, Rachel, Explosão Feminista, Cultura e Participação nos anos 60, Pós-Modernismo e Política eta ENTER - Antologia Digital.
2023ko apirilaren 20an, Brasilgo Letren Akademiako 30. eserlekua lortu zuen, Nélida Piñonen ordez.[5]
2023ko uztailean iragarri zuen bere lehen senar Luiz Buarque de Hollandaren abizena utziko zuela Heloísa Teixeira jaiotze-izena berriro erabiltzeko.[6][7]
Heloísa Teixeira Rio de Janeiron hil zen 2025eko martxoaren 28an, 85 urte zituela.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Portugesez) «Morre Heloisa Teixeira, que mudou rumos do feminismo e da crítica cultural no Brasil» Folha de S. Paulo 2025-03-28 (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ (Portugesez) Stagni, Carla. «Aos 81 anos, a escritora Heloisa Buarque de Hollanda inspira nova geração de mulheres: "Esta geração pegou o corpo e disse: "Ele é meu e ninguém tasca"» Glamurama 2021-05-13 (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ (Portugesez) Cruz, Márcia Maria. «Heloísa Buarque de Hollanda reedita coletânea de poetas» Estado de Minas 2021-02-19 (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ (Portugesez) Souza, Lívia Santos de. «Sobre o feminismo decolonial» Revista Estudos Feministas 29: e72726. ISSN 0104-026X. (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ (Portugesez) «Heloisa Buarque de Hollanda é eleita para a Academia Brasileira de Letras» G1 2023-04-20 (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ (Portugesez) Corrêa, Douglas. «Heloísa Teixeira toma posse na Academia Brasileira de Letras» Agência Brasil 2023-07-29 (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ (Portugesez) Fortuna, Maria. «'Não vou morrer Heloisa Buarque de Hollanda', diz uma das maiores pensadoras do feminismo brasileiro, que não quer mais ser reconhecida pelo sobrenome do marido» O Globo 2023-07-17 (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ (Portugesez) «Morre a escritora e imortal da ABL Heloisa Teixeira, aos 85 anos» O Globo 2025-03-28 (kontsulta data: 2025-03-30).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1939ko jaiotzak
- 2025eko heriotzak
- São Paulo estatuko jendea
- Brasilgo idazleak
- Emakume saiakeragileak
- Portugesezko idazleak
- XX. mendeko emakume idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- Brasilgo literatura kritikariak
- Emakume kritikariak
- Brasilgo argitaratzaileak
- Emakume argitaratzaileak
- Antologistak
- Brasilgo irakasleak
- Emakume irakasleak
- Brasilgo feministak
- Idazle feministak
- Rio de Janeiroko Unibertsitate Federaleko ikasleak
- Rio de Janeiron hildakoak