Helsingborg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Helsingborg
 Suedia
Helsingborg-300px.jpg
120x90px Coat of arms of Helsingborg, Sweden.svg
Administrazioa
Herrialdea  Suedia
Konderria Eskania
Postakodea 25X XX
Geografia
Koordenatuak 56° 03′ N, 12° 42′ E / 56.05°N,12.7°E / 56.05; 12.7Koordenatuak: 56° 03′ N, 12° 42′ E / 56.05°N,12.7°E / 56.05; 12.7
Helsingborg hemen kokatua: Suedia
Helsingborg
Helsingborg
Helsingborg (Suedia)
Azalera 38,41 km²
Altuera 10 m
Mugakideak Höganäs
Demografia
Biztanleria 106.338 bizt. (2016ko abenduak 31)
Dentsitatea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1085
Telefono aurrizkia 042
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.helsingborg.se/

Helsingborg (hɛlsɪŋˈbɔrj ahoskatua) Suedia hegoaldeko hiria eta itsas portua, Helsingborg udalerriaren egoitza. 2010ko erroldaren arabera 97.122 biztanle ditu eta Eskaniako konderriko bigarren hiri handiena da Malmören atzetik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurmutur estu batean dago (5 km), Danimarkako Helsingør hiriaren aurrez aurre. Leku egokiena eta bide laburrena izan da Suediatik Europako kontinentera igarotzeko harik eta Øresund zubiak Malmö eta Kopenhage lotu zituen arte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suediako hiri zaharrenetako bat da 1085eko maiatzaren 21ean sortu baitzen. Øresund itsasartearen tokirik estuenean egonik Danimarkarentzako oso hiri garrantzitsua izan zen, ertz biak kontrolatzen baitzituen. 1429n Erik Pomeraniakoak Øresundstolden ezarri zuen, bertatik pasatzen ziren itsasontzi guztiek ordaindu beharreko zerga. Danimarkako koroarentzako diru iturri garrantzitsuenetakoa izan zen. Helsingør aberastu zen aurrena baina Helsingborgek ere eragina nabaritu zuen.

1658an Roskildeko Ituna izan zen eta Danimarkak Suediaren eskutan utzi behar izan zuen Eskania guztia eta berarekin Helsingborg hiria ere bai. Hurrengo mendeetan herrialde bien arteko istiluek hirian ere isla izan zuten eta sarritan izan zen erasotua. 1710an esate baterako 14.000 gizonetako daniar ejerzitoak eraso latza egin zuen eta Helsingborg oso kaltetua gelditu zen. 1857an Suediara igarotzeko zerga-ordainketa kendu zenez geroztik hasi zen hiriaren garai oparoena eta 4.000 biztanle izatetik 1890an 20.000 biztanle izatera pasa zen. XIX mendearen bukaeran industrializazioa iritsi zen eta hiriak hazten jarraitu zuen. 1930an 56.000 biztanle zituen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskulana, ontziolak eta itsasontzien garraioa dira hiriaren diru-iturri nagusiak.

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helsingborgeko barrutiak (2006ko erroldaren datuak)
1 Norr (3600) 12 Centrum (3347) 22 Närlunda (1125) Helsingborg stadtteile ueberblick.svg
2 Mariastaden (2302) 13 Eneborg (3816) 23 Eskilsminne (1835)
3 Ringstorp (2802) 14 Wilson parkea (1988) 24 Gustavslund (2772)
4 Berga (1720) 15 Rosengården (4388) 25 Planteringen (2663)
5 Drottninghög (2708) 16 Husensjö (1564) 26 Elineberg (2115)
6 Dalhem (4530) 17 Sofieberg (1606) 27 Ramlösa (4593)
7* Tågaborg (7113) 18 Adolfsberg (4319) 28 Miatorp (2406)
8 Stattena (2549) 19 Söder (3665) 29 Högasten (1034)
9 Fredriksdal (4202) 20 Högaborg (4017) 30 Ättekulla (3274)
10 Slottshöjden (3621) 21 Fältabacken (930) 31 Råå (3021)
11 Olympia (1843)

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]