Hem Barua
| Hem Barua | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Tezpur (en) | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Assam, 1977ko apirilaren 9a (61 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Kalkutako Unibertsitatea | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria eta olerkaria | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Hem Barua (assameraz: হেম বৰুৱা; Tezpur, Assam, 1915eko apirilaren 22a – 1977ko apirilaren 9a) indiar assamerazko poeta eta politikaria izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hem Barua 1915eko apirilaren 22an jaio zen Tezpurren.[2] 1938an Kalkutako Unibertsitatean lizentziatu zen eta 1941ean Jorhateko J. B. Collegen assamera eta ingelesa irakasten hasi zen. Hurrengo urtean, Quit India mugimenduaren garaian, lan hori utzi zuen, eta 1943an espetxeratu zuten. Askatu zutenean, Guwahatiko B. Borooah Collegera joan zen irakasle, eta geroago bertako zuzendari bihurtu zen.[3]
Hainbat liburu eta artikulu idatzi zituen assameraz eta ingelesez.[2] Assamerazko abesti ezagun batzuen egilea ere izan zen.[3] Asam Sahitya Sabha literatura erakundeko presidente bihurtu zen 1972an Dhubrin egindako urteko saioan, eta assamerazko literatura mugimendu modernoaren aitzindarietako bat bezala hartzen zen.[4]
1948an Indiako Kongresu Nazionala alderdia utzi eta Alderdi Sozialistako kide bihurtu zen. Geroago, Praja alderdi sozialistako Zuzendaritza Nazionaleko kide hautatu zuten. 1957an, 1962an eta 1967an Lok Sabharako (Indiako parlamentuko behe ganberarako) hautatu zuten. Lok Sabhako kide izan zen 1970eko abendura arte.[1]
Barua 1977ko apirilaren 9an hil zen, 61 urte zituela.[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Adhunik Sahitya (1948)
- Sagar Dekhicha? (1954)
- The Red River & the Blue Hill (1954)
- Balichanda (1959)
- San Mihali (1958)
- Cupid Aru Psyche (1959)
- Ranga Karabir Phul (1959)
- Kannaki (1960)
- Ei Git (1961)
- Idle Hours (1962)
- Assamese Literature (1962)
- Sahitya Aru Sahitya (1962)
- Achuphul (1964)
- Man Mayuri (1965)
- Bahagate Pati Jaon Biya (1969)
- Smritir Papari (1970)
- Talxora
- Dak Pokhili
- Mekong Noi Dekhilu
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) «Parliament: In season of lament, a tribute to a veteran» The Indian Express 2010-12-15 (kontsulta data: 2025-11-02).
- 1 2 3 (Ingelesez) Ali, Qurban. «Freedom Fighter, Parliamentarian, Writer: How Hem Barua Always Found the Time» The Wire 2025-04-22 (kontsulta data: 2025-11-02).
- 1 2 (Ingelesez) «Hem Barua» Assams.info 2013-10-13 (kontsulta data: 2025-11-02).
- ↑ (Ingelesez) Barua, Anjan. «Hem Barua : A Tribute» Sentinel Digital Desk 2015-04-21 (kontsulta data: 2025-11-02).