Edukira joan

Hematologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hematologia odolaren eta haren osagaien (odol-zelulak, hemoglobina, odol-plasma, hezur-muina, plaketak, odol-hodiak, barea eta koagulazioa) gaixotasunetaz arduratzen den espezialitate medikoa da.[1]

Lotutako gaixotasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Anemiak: odolak behar duen oxigeno guztia garraiatu ezin duenean gertatzen dira, bai globulu gorrien faltagatik, bai zelulen tamainagatik edo formagatik, edo beste edozein arrazoirengatik. Beraz, oxigenoa ez da behar bezala iristen gorputzeko atal ezberdinetara.[2]
  • Eritrozitosiak: odolean globulu gorri gehiegi edo hemoglobina gehiegi daudenean gertatzen dira. Ondorioz, odola loditu egiten da.[3]
  • Koagulopatiak: odola ez da gai koagulazioa behar bezala egiteko.
  • Leuzemiak, linfomak eta mielomak: odoleko eta haren osagaietako minbiziak dira.

Gaixotasun hematologikoen diagnostikoan, oso garrantzitsuak dira proba analitikoak, miaketa fisikoaz gain.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Sidharthan, Dr Chinta. (2009-11-24). «What is Hematology?» News-Medical (kontsulta data: 2026-03-05).
  2. Jabier, Agirre. (1997-12-01). «Anemia: odola “ahul”» Elhuyar Zientzia (kontsulta data: 2026-03-05).
  3. (Ingelesez) «Erythrocytosis» nhs.uk 2017-10-23 (kontsulta data: 2026-03-05).