Edukira joan

Hemiphractidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hemiphractidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAmphibia
OrdenaAnura
Familia Hemiphractidae
Peters, 1862

Hemiphractidae Hego Amerika eta Erdialdeko Amerikako igel familia bat da. Lehenago Hylidae barnean subfamilia gisa sailkatzen ziren (Hemiphractinae). Azken aldian egindako ikerketek proposatu dute euren familia propioan sailkatzea, eta batzuetan hiru familia desberdinetan zatitzen dira barneko generoak: Amphignathodontidae (Flectonotus eta Gastrotheca), Cryptobatrachidae (Cryptobatrachus eta Stefania), eta Hemiphractidae (Hemiphractus eta Fritziana). Oraindik ez dago argi zein den sailkapenik egokiena[1]. euren ezaugarrietako bat da espezieetako batzuek arrabak bizkarrean sartu eta, martsupial bat izango balira bezala, bertan gordetzen dituztela zapaburuak ateratzen diren arte[2].

Eztabaida baldin badago ere, genero hauek sailkatu dira Hemiphractidae barnean:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Amphibian Species of the World» amphibiansoftheworld.amnh.org (kontsulta data: 2025-12-12).
  2. (Ingelesez) Means, D. Bruce; Duellman, William E.; Clark, Valerie C.. (2008-12-01). «Ovipositing behavior in the egg-brooding frog Stefania ayangannae (Anura, Hemiphractidae)» Phyllomedusa: Journal of Herpetology 7 (2): 143–148.  doi:10.11606/issn.2316-9079.v7i2p143-148. ISSN 2316-9079. (kontsulta data: 2025-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]