Hemolinfa

Oryctes nasicornis koleopteroaren larba, abdomenaren muturreko kutikulak hemolinfa zeharrargiari igartzen diona.
Hemolinfa zenbait ornogaberen zelomako fluidoa da; goi-mailako animaliek duten odolaren eta linfaren kidekotzat jotzen da.[1] Bere konposizioa asko aldatzen da espezie batetik bestera. Hainbat koloretakoa izan daiteke (laranjatua, berdexka edo koloregabea); pigmentuak elikaduratik edo prozesu metabolikoetatik etorri ohi dira. Gasen garraioa zirkulazio-aparatuarekiko independentea da. Hainbat motatako eta funtzioko odol-zelulak ditu.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2002]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anatomia | Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |