Hemozianina
| Hemozianina | |
|---|---|
| Mota | proteina eta metalloprotein (en) |
| Identifikatzaileak | |
| CAS zenbakia | 9013-72-3 |
| MeSH | D006433 |
Hemozianina animalia batzuen odol-zirkulazioan oxigenoa garraiatzeko erabiltzen duen proteina da. Oso ezaguna da moluskuetan eta artropodoetan agertzen delako, eta interesgarria da, hemoglobinaren antzera oxigenoa garraiatzen duen arren, bere egitura eta funtzionamendua desberdinak direlako. Hemozianinak kobre-ioiak erabiltzen ditu oxigenoa lotzeko; horregatik, odola urdinxka bihurtzen zaie animalia horiei, hemoglobina>k (gizakion odolak) erabiltzen duen burdinaren ordez.
Egitura eta osaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemozianina proteina handia da, eta haren barruan kobre-atomo pare bat daude. Ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Kobrearekin lotzen du oxigenoa (Cu⁺ eta Cu²⁺ artean).
- Oxigenoa lotzen duenean urdin-bihurtzen da, eta askatzean berriro koloregabea da.
- Normalean odol-plsasman disolbatuta dago, ez zeluen barruan, hemoglobia bezala.
Funtzioa: oxigenoaren garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemozianinaren zeregina oxigenoa ehunetara eramatea da. Moluskuetan eta artropodoetan odola ez da itxia bezain eraginkorra, eta horregatik hemozianina oso kontzentrazio altuan aurkitzen da, oxigenoa ondi garraiatu ahal izateko.
Hemoglobina eta hemozianina alderatuz:
- Hemoglobinak burdina erabiltzen du- odola gorria da.
- Hemozianinak kobrearen bidez garraiatzen du oxigenoa- odola urdinxka
- Hemozianina plasman dago; hemoglobina, berriz, eritrozitoetaan gordetaç
Non aurkitzen da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemozianina honako animalia-taldeetan aurkitu ohi da:
- Moluskuak → txibiak, olagarroak, txirlak…
- Artropodoak → armiarmak, krustazeoak (karramarroak, ganbak…)
- Zenbait onddotan eta animalia gutxi batzuetan ere aurkitu izan da.
Animalia hauek oxigenoa presio baxuan edo ingurune hotzetan garraiatu behar dutenez, hemozianina askotan egokiagoa da hemoglobinaren ordez.
Interes biologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemozianinak aplikazio ugari izan ditu ikerketan:
- Immunologiako markatzaile gisa erabiltzen da (KLH proteina, Keyhole Limpet Hemocyanin).
- Bioteknologian oso baliatua da, immunologia-probak indartzeko.
Animalia espezieen eboluzioa eta proteinen egitura aztertzeko eredua da.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Markl, J. (2013). Evolution and function of arthropod hemocyanins. Micron, 44, 111–122. https://doi.org/10.1016/j.micron.2012.07.003
- Jaenicke, T., & Decker, J. (2004). Function and evolution of molluscan hemocyanin. Biological Reviews, 79(1), 193–218. https://doi.org/10.1017/S1464793103006207