Henna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henna orea azalean.

Henna[1] (arabieraz: الحناء‎al-ḥinnā´) kolore gorrixkako tindu naturala da, mehndi izeneko larruazala koloratzeko teknika batean erabiltzen dena. Izen bereko landarearen hosto lehor eta peziolo birrinduarekin egiten dute. Landarea Lythraceae familiako zuhaixka bat, bi metro inguruko altuera duena, adartsua, hosto ia iraunkor, kontrajarri, leun eta distiratsuekin; lore txiki, zuri eta usaintsuak, mahats finaletan, eta fruitu baia beltz, biribilekin, ilarraren tamainakoak. Lortutako tindu hau ohikoa da Indian, Pakistanen, Iranen, Yemenen, Ekialde Hurbilean eta iparraldeko Afrikan.

!Hennazko tatuajea" izen figuratiboa da; izan ere, benetako tatuajeak tinta injektatzen duten orratzekin edo bestelako tresnekin edo epidermisaren azpian pigmentuekin egiten dituzte, hennazko orea ez bezala, pigmentu horiek azalaren gainazalean bermatzen baitira.

Ez dago henna beltzik. Seguru asko, "tatuaje beltz" itxuraren nahiaren ondorioz, pertsona asko koloratzaile bat erabiltzeari ekin zioten: PPD toxina (parafenilendiamina), dermisean zehar odol-zirkulazioan sartzen dena, eta ez bakarrik alergia, sumindura eta azaleko ultzerak ematen dituena, baizik eta gibelean uzten dena.

Granadako Erresuman hazten zuten, baina moriskoen kanporatzearen ondorioz desagertu zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. Henna. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. Caro Baroja, Julio. (2000). Los moriscos del Reino de Granada. Ensayo de historia social. (5. argitaraldia) Madril: Istmo, 111-112 or. ISBN 84-7090-076-5..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]