Henri Giraud

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Henri Giraud
Henri Giraud 1943Jan19.gif
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Izen osoa Henri Honoré Giraud
Jaiotza Paris1879ko urtarrilaren 18a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Dijon1949ko martxoaren 11 (70 urte)
Hobiratze lekua vault of Governors
Hezkuntza
Heziketa Ecole Spéciale Militaire de Saint-Cyr
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria, ofiziala eta militarra
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Frantziako Lurreko Armada
Gradua Army General
Gatazka Lehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra

Henri Giraud (Paris, Frantzia, 1879ko urtarrilaren 18a - Dijon, Frantzia, 1949ko martxoaren 11) Frantziako Armadako jenerala izan zen. Bigarren Mundu Gerran VII. armadako eta ondoren IX. armadako buru izan zen. 1940an, alemaniarrek preso hartu zuten, baina 1942an ihes egin zuen Königsteindik. Ipar Afrikako frantses tropen buru izan zen 1942ko azaroan, eta Darlan hil zutenean (1942ko abendua), Aljeriako agintaritza hartu zuen. De Gaulle jeneralarekin zituen tirabirak gorabehera, Aljerian sortu zen Frantziako Askatasun Nazionaleko Batzordeko lehendakari izan zen harekin batera (1943ko ekaina). Baina De Gaullek gaina hartu zion, eta lehendakaritza utzi behar izan zuen (1943ko azaroa), eta armadako komandante kargua ere bai (1944ko apirila). Hala ere, Ipar Afrikan armada bat eratu zuen, Juin jeneralarekin batera, eta, Estatu Batuen laguntzaz, Tunisiako garaipena, Korsikaren liberazioa eta Italian lehorreratu zen frantses armadaren antolamendua berak egin zituen neurri handi batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Giraud Aldatu lotura Wikidatan