Edukira joan

Henri Lefebvre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henri Lefebvre

(1971)
Q65500997 Itzuli

1935 -
Bizitza
JaiotzaHagetmau1901eko ekainaren 16a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNabarrengose1991ko ekainaren 29a (90 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaPariseko Letren Fakultatea
Doktorego ikaslea(k)Michel Clouscard (en) Itzuli
Antoine Savoye (en) Itzuli
Francis Gandon
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, Frantziako Erresistentziako kidea eta geografoa
Enplegatzailea(k)University of Strasbourg (en) Itzuli
Paris-Nanterre Unibertsitatea
MugimenduaMarxismoa
critical geography (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

Henri Lefebvre (Hagetmau, Landak, 1901eko ekainaren 16a - Nabarrengose, Bearno, 1991ko ekainaren 29a) frantses filosofo eta soziologoa zen. Frantziako Alderdi Komunistako teorialari nagusia izan zen, 1958an alderditik egotzi zuten arte. Lefebvreren iritziz, filosofiaren eta langile-iraultzaren arteko zubia eskaintzen du marxismoak, gizartea bere osotasunean aztertzen duen jakintza den neurrian. Lefebvrek gaur egungo gizarteko egiturak aztertu zituen, eta gidaturiko kontsumo-gizarte burokratikotzat jo zuen gaur egungo gizarte-sistema. Haren arabera, etengabeko kultura-iraultzaren bidez baizik ez da gaindituko ideologia burgesaren alienazioa.

Obra nagusiak: La Conscience mystifiée (1936), Le Matérialisme dialectique (1939) eta La Somme et le Reste (1959). Frantsesez, ingelesez eta alemanez idatzi zuen.

1978an, Frantziako Alderdi Komunistara itzuli zen, haren ustez alderdiak Moskurekiko independentzia handiagoa izateak lan politikorako eta ezkerrarekin eztabaidatzeko kondizio berriak sorrarazi baitzituen, horrek berekin bere pentsamendu askeari uko egitea ekarri gabe.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]